Irudia: Oarsoaldeko Hitza / Mikel Martin Conde |
Mikel Martin Conde ekintzailea omendu du Errenteriako OiangozHau mugimenduak. Herrigintzan egin duen eta egiten duen lanari aitortza izan da. Omenaldiaren ostean ez dela pertsona bera aitortu du.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2018-07-27
http://oarsoaldea.hitza.eus/2018/07/27/bidea-egin-nahi-dut-inor-zapaldu-gabe/
Mikel Martin Conde ekintzailea omendu du Errenteriako OiangozHau mugimenduak. Herrigintzan egin duen eta egiten duen lanari aitortza izan da. Omenaldiaren ostean ez dela pertsona bera aitortu du.
- OaingozHau mugimenduak omenaldia egin zizun madalenen bezperan herrigintzan egin eta egiten jarraitzen duzun lana aitortzeko. Zer nola jaso duzu aitortza?
- Telefonoz deitu nindutenean aitortza egingo zidatela esateko, ez nuen ulertu, pentsatu nuen, ‘zertara dator hau, nola sortu da’, baina barrualdean oilo ipurdia sentitu nuen, urduri jarri nintzen oso. Positiboa izan dela aitortu behar dut, ez naiz pertsona bera. Une hori heldu zenean, nire buruari esan nion, ‘zerbait egin duzu, zerbait egin dugu, gaur hau gertatzeko’. Ez ditut ezagutzen nire pertsona eta ekintzailetasunaren konplize egiteagatik etsaitasun sozialaren aldeko hautua egin duten pertsona horiek, eta ez dakit egunen batean denak ezagutzeko aukera izango dudan, baina ikustea jende multzo bat esanez omenaldi hori merezi nuela, hunkigarria izan zen. Maitatua sentitu nintzen, eta hori garrantzitsua da, maitatuak sentitzen garen bitartean ez garelako inoiz hilko. Eta ez gara hil behar, gainera, ametsak bete gabe.
Nik ez nuen uste Francisen [Vadillo] hilketa salatzeko ahotsa altxatu eta mitikoa den Hemen gaude eta ez gara ezkutatzen esaldia bota genuenean, horrek jarraipena izango zuenik 40 urte geroago [datorren urtean beteko dira 40 urte Francis Vadillo polizia batek hil zuela]. Maritxuak %100 gara, kalitate gorenekoak, autentikoak, gu gara, eta gorabehera guztien gainetik, izan nahi dugun hori gara. Handiagoa sentiarazi nau aitortza horrek.
Oraindik ere, tamalez, jende asko deserrian bizi da arrazoi ezberdinengatik, baita arrazoi sexualengatik ere. Zentsurarik gabe, askatasuna mugatzen duen Mozal Legerik gabe egin behar dugu aurrera. Okerrena da, Oreretako neska mutil batzuk LGTBIfobikoa den diskurtso baten konplize egin direla, eta lagunen, seme-alaben, edo lankideen ametsak egi bihurtzea oztopatzen dutela. Erabakiak hartu behar dira, nire erabakia, inor zapaldu gabe bidea egitea da.
- Egunero egiten ari zaren bide horretan lagungarri izan duzu aitortza?
- Erabat. Joan den ostiraletik, ziurragoa da nire bidea, sinisten dudan guztia berretsi dut, nire buruarekin elkar aurkitu naiz berriro. LGTBI militanteekin elkartu eta jai giroan ohartu naiz horretaz. LGTBI esan dut, baina LGTB esan beharko nuke, intersexualen ‘i’ hori identifikatzea zailagoa delako, oso ezkutatuta daude oraindik eta intersexualitatea homosexual, libre, homogeneo eta ez kliniko, zientifiko edota estatistiko gisa biziko den gizarte baten aldeko apustua egin behar da.
- Francis Vadilloren hilketak nola markatu zintuen, zuen mugimenduan eragin handia izan zuen, ezta?
- Irakurketa ugari izan ditzake. 1979ko ekainaren 10eko goizalde hartan Apolo diskotekan zen Francis zerbitzariekin hitz egiten. Diskoteka itxita zegoen, eta debekatu bazioten ere, gizon bat sartu eta Euskal Herria eta euskal herritarren kontrakoak botatzen hasi zen, lekukoek esan zutenez: ‘Ez ditut euskaldunak jasaten, bateren bat hilko dut’. Francisek orduan esan zion, ‘bada, ni hemen nago’. Hori izan zen esan zuen azkena, bala bat ezkerreko begitik sartu eta hil zuelako.
Hurrengo egunean karaktere handiekin egunkari batean azaldu zen titularra izugarria izan zen: ‘Han matado a un hombre que iba vestido de mujer’. Min handia eman zigun, erasotzat jo genuen gure kolektiboan. Emakumez jantzita zihoan, nahi zuelako eta inork ezta ezerk ere ez zuen eskubiderik hori debekatu edo epaitzeko.
1979an egoera soziopolitikoa bestelakoa zen, ekainaren 3an Guardia Zibilak Gladis del Estal hil zuen Tuteran. Euskal Herrian poliziaren interbentzioarekiko dagoen erresistentzia 1936ko Gerraz geroztik enfrentamenduzkoa da. Testuinguru horretan, Francis Espainiako Polizia batek hiltzea ez da kasuala, edozein herritar ez doalako pistola bat hartuta diskoteka batera. Hilketaren ondoren herri batzarra egin zen Herriko Plazan, eta bertan azaldu ginen hainbat ekintzaile eta gay, lesbianen, transformisten eta trabestien eskubideez hitz egiten hasi ginen.

Batzar horretan ere esan genuen, manifestariek Espainiako Poliziari iraintzeko marikoi deitzen zioten bitartean, manifestazio horretan ere baginela marikoiak. Marikoi hitza irain gisa erabiltzen baduzu, zerbait ez doa ondo, zure ondoan, Espainiako Estatuaren indarrek eragiten duten errepresioaz babesteko marikoiak daudelako. Hortik aurrera askatasun sexualaren bandera altxatu genuen, eta gure eskubideen alde hasi ginen lanean, gaur arte.
- Bide berri bati ekin zenioten, hortaz.
- Francisen hilketa inoiz gertatu behar izan ez zuen gertaera izan zen. Bide bat hasi genuen ordutik gure kolektiboa ikusgai egiteko. Salaketa, aldarrikapena, indar berriko erantzuna eragin zuen Francisen hilketak. Argi utzi genuen betebeharrak izan nahi genituen pertsonak ginela, baina eskubiderik ez genuela. Eskubide horiek lortzen ari gara EHGAM eta ondoren sortutako beste elkarte batzuen, zein norbanakoen lanari esker.
- Borrokan jarraitzeko arrazoiak badituzu oraindik, ordea.
- Noski, gehiago nahi dugu. Euria egin du, ateri du eta berriz ere egingo du euria, eta atzera atertu ere. Ikastetxeetan jazarpena amaitzea nahi dugu, lantegiak segurtasun eremu izatea nahi dugu, LGTBIfobiarik gabeko espazio izatea… Espazio guztietan libre izan nahi dugu.
- Denaren gainetik ekintzaile.
- Bai, borroka galduen ekintzaile.
- Utopikotzat jotzen duzu zure burua?
- Bai, noski. Espainiako 1936ko Gerra galdu zuen familia batean sortua naiz, eta nire aurrekoak erresistentziakoak ziren, errepublikaren balio politiko eta moralak babestu zituzten. Zentzu horretan errepublikazalea sentitzen naiz. Gizarte zerbitzuak eta politika publiko egitearen aldekoa naiz, egin nahi duguna publiko egitearen aldekoa; bizitza publikoa egitea beharrezkoa dela uste dut, ederra delako, ez dugulako ezer ezkutatzeko.
- EHGAMeko kide izateagatik zara batez ere ezaguna, baina beste esparrutan ere ari zara?
- Amak zion bezala, 16 urterekin hasi nintzen iskanbiletan sartzen. Francoren diktaduraren azken sei urteak bizi nituen, eta iraultza sozial eta politikoarekin konpromisoa hartu nuen, askatasunaren etsaien aurkako iraultzarekin konpromisoa hartu nuen. Ordenu judiziala, militarra, eliza, burgesen ohiturak, kapitalaren tirania, banketxeak, patronoek egin zuten esplotazioaren legalizazioa, lurra eta nekazaritza lurren espoliazioa, kutsadura, AEBn akordio militarrak, hezkuntza pribatu elitista, GAL, torturatzaileak, isolamendua, prezioen gehiegikeria… Azken batean, injustizia izan dut jomugan. El Salvador, Nikaragua, edo Sahara herrien askatasunaren aldeko borroka hasi zenean, edo apartheid-aren, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako borroka, apur bat Martin Luther King sentitu nintzen, Angela Davis edo pantera beltza, baita Bernadette Devlin ere. Halakoak babesten dituzunean, ekintzaile egiten zarenean, sentitzen duzulako da.
Gogoan dut nire arreba Pepik amari galdetzen ziola nik zazpi urte eta hark hamalau zituenean, zenbat ordaindu zuen ogia, garbantzuak, olioa, azukrea, gatza, ikatza… Hura lanean hasia zen Pasaiako Bianchi enpresan. Datu horiek bildu eta beste lagunekin batera erosketa saskiaren prezioa kalkulatzen zuten, eta patronalari aurkezten zioten erreibindikazio taula, gaur egun, hitzarmen kolektiboak direnak. Etxean jaso dut, beraz, ekintzailetzarako grina hori.
- Aurrera egin du gizarteak?
- Bai. Niri hogei urte nitueneko energia falta zait, baina belaunaldi berriek konpromisoa dute, dena ematen ari den jendearekiko konpromisoa, batez ere. Bada jendea kezkatuta, bada erresistentzia egiten duen jendea injustizien aurrean. Nire garaian ez zen Internetik, ezta esprairik ere… Moldeak aldatu dira, baina erresistentzia badago.
- Lau militarrek jipoia eman zizuten 2005ean. Halako egoerak ematen al dira oraindik?
- Urrutiegi joan gabe, duela bi urteko sanferminetan Iruñean bortxatu zuten neska gaztearen erasotzaileetako bat Guardia Zibila zen eta beste bat militarra. Berehala pentsatu nuen ni eraso ninduten lau militarren jarreraren oso antzekoa izan zutela. Depuratu egin behar da, eskandalagarria da, halako pertsonajeek, herritarren diruarekin jaten egotea. Ez dira garai onak nire ustez, baina aspaldian esaten genuen moduan, erasorik ez erantzunik gabe. Herrian sufrimendua eragiten duen edozein erasoren aurrean, inkontrolatuena izan, okupazio indarrena, eskuin muturreko taldeena, erantzun egin behar da, ezin dugu ezikusiarena egin. Esna egon behar dugu eta erantzun, bat erasotzen badute, denak erasotzen gaituztela diogunean, sinistu behar dugu.
- Aurten ere margotu duzue ortzadar kolorez Iztietako zebrabidea. Jendeak erantzuten du?
- Bosgarrenez margotu dugu, eta polita da, erreferente bat, zoragarria, eta hunkigarria. Francis hil zuten lekutik gertu dago eta esanahi berezia du, hortaz. Aitortza da Francisentzat, eta egun askeago izateko lanean aritu diren pertsona horiek guztientzat. Zentralismo lokalista apurtu eta beste auzoetara zabaltzea da orain erronka.
- Mundua alda daiteke?
- Bai, noski. Gure buruarekin koherente izaten, zintzo, eta ilusioa izanik, bakoitzak gure alea jarrita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.