martes, 27 de junio de 2023

#hemeroteka #lgtbi #ekainak28 | Donostia: Udalak LGTBIQ+ eskubideen nazioarteko egunarekin bat egingo du

LGTBI+en eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa //

Udalak LGTBIQ+ eskubideen nazioarteko egunarekin bat egingo du

Gorka Correyero | Irutxuloko Hitza, 2023-06-27
https://irutxulo.hitza.eus/2023/06/27/udalak-lgtbiq-eskubideen-nazioarteko-egunarekin-bat-egingo-du/

Donostiako Udalak bat egingo du bihar, hilak 28, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunarekin. Udaletxearen aurrealdea eta Kursaal jauregia LGTBIQ+ kolektiboaren banderaren koloreekin argiztatuko dute. Aldiz, LGTBIQ+ kolektiboek deituta, bihar 19:00etan manifestazio bat egingo dute Bulebarretik abiatuta. 

Aurten ere, transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen, intersexualen eta queerren eskubideak aldarrikatuko dituzte udaleko zinegotziek. Erabakia aho batez onartu dute, eta erakunde adierazpenaren irakurketa egingo dute. Horrela, udalak askatasun sexualaren eta generoaren inguruan sentsibilizazio eta kontzientziazio lanketarekin bat egingo du. Argiztapenez gain, udaletxearen eskaileretan koloretako alfonbra bat jarriko dute. 

Dbusek ere bat egingo du
Udalak antolatutako deialdiarekin bat egingo du Dbusek. Horretarako, LGTBIQ+ banderak jarriko dituzte autobus guztietan, sexu askapenaren aldeko jarduerak bultzatzeko eta euren babesa emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.