sábado, 10 de junio de 2023

#hemeroteka #lgtbi #francisaldia | Ortzadar bandera harrotasunez igo dute

Oarsoaldeko Hitza / Iñaki Queralt eta Mikelen anaia bandera igotzen //

Ortzadar bandera harrotasunez igo dute

Francisaldia zikloaren barruan transmaribibollo kalejira eta ortzadar banderaren igoera egin dituzte gaur goizean. Horrez gain, Francisen figura ere oroitu dute. Gaur 44 urte bete dira bere erailketatik
Mikel Del Val | Oarsoaldeko Hitza, 2023-06-10
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/06/10/bideoa-eta-galeria-ortzadar-bandera-harrotasunez-igo-dute/

Francisaldia zikloa aurrera darrai, eta gaur goizean transmaribibollo kalejira eta identitate eta sexu aniztasunaren aldarri den ortzadar banderaren igoera egin dituzte Errenteriako LGTBIQ+ mugimenduak antolatuta. Parte hartzaileak 12:00etan bildu dira Alabergako Auzo Elkartearen plazan, eta bertatik Kaputxinoetako biribilgunera abiatu dira kalejiran bandera igotzeko.

Aurrez zegoen kultur aniztasunaren bandera ortzadar banderagatik ordeztu dute Iñaki Queralt Errenteriako Udaleko LGTBIQ+ politiken jarduneko zinegotziak eta Mikel Martin Conde zenaren senideek. Bandera ezarrita, Martinen figura oroitu dute, eta antolatzaileek lore sorta bat eman diete bere senideei.

Ondoren, kalejira Vicente Vadillo Santamaria ‘Francis’-en omenean margotu zuten zebrabidera abiatu da, Francisi aitortza egiteko. Gaur 44 urte bete dira Espainiako Poliziako kide batek Francis tiro batez hil zuenetik, eta txistulariez lagunduta, bere figura errekonozitu dute. Horrez gain, hilaren 22an, 18:30ean, Lekuona Fabrikan, Xabier Susperregik idatzitako ‘Francis’ liburuaren aurkezpena egingo dutela gogorarazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.