miércoles, 28 de junio de 2023

#hemeroteka #lgtbi #ekainak28 | Azpeitiko Udala: "Dei egiten dugu kaleak hartzera eta LGTBI kolektiboaren aldarrikapenekin bat egitera"

Uztarria / Ortzadar bandera Azpeitiko udaletxeko balkoian //

Azpeitiko Udala: "Dei egiten dugu kaleak hartzera eta LGTBI kolektiboaren aldarrikapenekin bat egitera"
Mailo Oiarzabal | Uztarria, 2023-06-28

https://uztarria.eus/azpeitia/1687937986763-azpeitiko-udala-dei-egiten-dugu-kaleak-hartzera-eta-lgbti-kolektiboaren-aldarrikapenekin-bat-egitera 

Gaur, ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala plazaratu du erakundeak. Besteak beste, datorren ikasturtean "herriko errealitatea ezagutzeko zein LGBTI politikak sustatzeko diagnostikoa eta ekintza plana abian jarriko" dituela jaso du adierazpenean. Era berean, LGTBI migimenduaren bandera jarri du udaletxeko balkoi nagusian.

Gaur, ekainaren 28a, LGTBI Harrotasunaren eta Sexu Askapenaren Nazioarte Eguna da, eta aurten ere egun horri lotura adierzpen instituzionala plazaratu du Azpeitiko Udalak. Besteak beste, "herriko errealitatea ezagutzeko zein LGBTI politikak sustatzeko diagnostikoa eta ekintza plana abian jarriko" dituela jaso du adierazpenean. Era berean, LGTBI migimenduaren bandera jarri du erakundeak udaletxeko balkoi nagusian.

Hau da, osorik, udalaren adierazpena:

"Ekainaren 28an, Sexu askapenaren nazioarteko egunean, LGBTI komunitatearen aldarrikapenekin bat egiten dugu. Sexu askatasuna eta eskubideak sustatzen jarraitzeko ardura hartuko du Azpeitiko Udalak, harro gaudelako gure herriaren aniztasunarekin, bere bizi-historiarekin eta LGBTI mugimenduarekin.

Heteroarautik ateratzen diren bizitzak gutxietsi eta ezabatu nahi dituen sistema honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da nondik gatozen ulertzea eta aldarrikatzea. Euskal Herrian LGBTI kolektibo anitzen lan nekezari esker milaka eskubide eta aldarrikapen lortu dira, baina oraindik asko dago egiteko. Eraso LGBTIfobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira... eta, ondorioz, bizitza asko arriskuan daude.

Honen guztiaren aurrean, antolatzea eta borrokatzea ezinbestekoa da. Gure kasuan, instituzioetatik politika publiko integral eta sendoak, perspektiba feministan oinarritutako zerbitzuak, babes kolektiborako eta autodefentsarako mekanismoak sortzeko bideak… ezartzea ezinbestekoa dugu. Ildo horretan, Azpeitiko Udalak hurrengo ikasturtean herriko errealitatea ezagutzeko zein LGBTI politikak sustatzeko diagnostikoa eta ekintza plana abian jarriko ditu.

Horregatik, Ekainaren 28aren bueltan, dei egiten dugu kaleak hartzera eta LGBTI kolektiboaren aldarrikapenekin bat egitera. Amaitzeko, LGBTI pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiei beraien lana eskertu nahi diegu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen dutelako.

Denon bizitzek balio dutelako, gora Ekainaren 28a!".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.