miércoles, 28 de junio de 2023

#hemeroteka #lgtbi #ekainak28 | Herriak "gune seguruak" bilakatu arte jarraituko dute borrokan Lea-Artibai eta Mutrikuko desbiau taldeak

Harrotasunaren Egunean manifestazioa Mutrikun //

Herriak "gune seguruak" bilakatu arte jarraituko dute borrokan Lea-Artibai eta Mutrikuko desbiau taldeak

Gaur [ekainak 28] Harrotasunaren Egunean eskualdeko elkarretaratzea egin dute Mutrikun.
Mikel Reina Barros | Lea-Atibai eta Mutrikuko Hitza, 2023-06-28
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2023/06/28/herriak-gune-seguruak-bilakatu-arte-jarraituko-dute-borrokan-lea-artibai-eta-mutrikuko-desbiau-taldeak/

LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean eskualdeko manifestazioa egin dute gaur [ekainak 28] Mutrikun, Lea-Artibai eta Mutrikuko desbiauk taldearen deiari erantzunda. Goiko Plazatik hasi eta Beheko Plazan amaitu dute brindisagaz. Jende askok bat egin du deialdiagaz.

Argi utzi nahi izan dute herriak ez direla «espazio seguruak», eta bertan bizitzeko eta aldarrikatzeko «askapena» eskatu dute. «Ezin dugu ahaztu gure herrietako desbiatuok sexiliorako dugun beharrizana, herrietatik hirietara egindako migrazioa da sexilioa, aniztasunaren bila. Ez dugu izan ahal izateko kanpora joan beharrik izan nahi». Helburu bezala jarri dute Lea-Artibain eta Mutrikun ere «espazio posibleak eta nortasun bizigarriak» sortzea.

Horregatik, «herriak gune seguruak izan arte» borrokan jarraituko dutela aurreratu dute. Euren borroka «antikapitalista, transbertsala eta transfeminista» dela adierazi dute eta horrela izaten jarraituko duela: «Euskaldunak, sudakak, beltzak diskapazitatuak, putak, bollerak, marikak, bisexualak, transexualak, trabeloak… denok desbiatuak eta denok antikapitalistak. Disidentzia gara eta harro gaude». Adibidez, esan dutenez, ez dute onartuko «gure izenean antolatutako PRIDEik ezta inolako etekin ekonomikorik ateratzeko ekitaldirik». Era berean, antolakuntzarako deia egin dute «gizarte kapitalista eskaintzen duen» alternatiba polizialaren aurrean: «Ez dugu gu babesteko muntaketa polizialik nahi, ezta gure izenean herri eta auzoak poliziaz betetzerik».

Gorroto diskurtsoen aurrean «tinko» mantentzeko deia egin dute, eta gogoratu dute trans pertsonak «borroka feministaren eta desbiatuen lehenengo lerroan» egon direla. «Heteroaraua oinarri duen gizarte honetako legeen kontrako borroka da gurea, eta zisnormagaz eta heteroarauagaz bat egiten ez duten desio eta identitateekiko zapalkuntza sistematikoaren aurka borrokatzen jarraituko dugu».

Aurrerapausoa. Munduko desbiatuen mugimenduak 40 urte baino gehiago daramatza borrokan. «Gureganatu eta harrotasunez hartzen dugu ‘desbiau’ termino hori, batez ere Francis Oreretan hil zutenetik», azaldu dute. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko desbiauk taldeak «ezinbestekotzat» jo du trans askapenaren alde borrokatzea eta eskualdeko «mugimendu feministei, ezkertiarrei eta biztanleria osoari» transfobia eta transmisoginia «bazterreko kontu gisa» tratatze

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.