viernes, 2 de junio de 2023

#dokumentalak #francis #memoria | Harro gaude, Francis

 

Harro gaude, Francis
Euskal Telebista | Argia, 2023-06-02

https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/harro-gaude-francis

Vicente Badillo ‘Francis’ Errenteriako 32 urteko gaztearen hilketatik abiatuta, Euskal Herriko LGTBI mugimenduaren genealogia,gaur egungo borroka eta aldarrikapenak jaso nahi ditu ETBko Ur Handitan saioak ondutako dokumentalak.

‘Francis’en hilketa Euskal Herriko 'Stonewall' gisa aldarrikatu izan du LGTBI mugimenduak: 1979ko ekainaren 10ean, Espainiako Poliziaren agente batek tiroz hil zuen Vicente Badillo, Errenterian trabesti gisa ikuskizunak egin zituen 32 urteko gaztea. Hilketa hark Euskal Herriko LGTBI mugimendua azalerazi zuen, bereziki Gipuzkoan: ordura arte klandestinitatean ibili zirenek manifestazioak publikoki egin zituzten lehen aldiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.