miércoles, 29 de abril de 2015

#liburuak #feminismoa | Gure genealogia feministak : Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat

Gure genealogia feministak : Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat / Edurne Epelde Pagota, Miren Aranguren Etxarte, Iratxe Retolaza Gutierrez
Euskal Herria : Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro feminista, 2015 [04-29]
600 or. : ir.
ISBN 9788460667032 / 25 €

/ EUS / ENS / SH / Bilgune Feminista
/ Activismo / Documentación / Euskal Herria / Feminismo / Historia – Siglo XX / Historia – Siglo XXI / Mujeres - Historia

Ate txiki zenbait ireki ditugu liburu honetan, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea argitzen laguntzeko asmoz. Ate txiki horietara hurbildu, eta begira ezazu ate-zulotik, isil-gordean, marruka. Eta ateak ireki, norberaren gelatik plazaranzko bidean, eta atzera gelara ere, lehio eta zutabeetan zirrikituak egitera, atseden hartzera, eta berriro ere indarberriturik eta arrakalaturik plazara itzultzeko. Orro egitera, patriarkatuaren hormatzarrek dardara egiteraino.

“Gure genealogia feministak” liburua: Gau patriarkalean antortxa piztuta
Onintza Irureta Azkune | Argia, 2015-04-30

http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2015/04/30/gure-genealogia-feministak-liburua-gau-patriarkalean-antortxa-piztuta/

Hamar urteko lanaren ondoren, argia ikusi du Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburuak. 1960ko hamarkadatik hasi eta gaur arteko talde, aldarrikapen eta ekimen feministak bildu ditu 600 orrialdeko liburuak.

Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro feministaren eta Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik sortu zen Euskal Herriko feminismoen kronika jasotzeko beharra. Miren Arangurenek, Edur Epeldek eta Iratxe Retolazak ondu dute liburua.

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako aurkezpenean, Iratxe Esnaolak lapurrei eta espoliatzaileei dei egin zien: “Gau patriarkala zabaldu duzue, eskularru beltzek gure ahoa estaltzen dute. (…) Ez duzue lortzen gure memoria galtzea”. Borroka feministan, hasiera haietan, antortxak eskuan hartuta abiatu zirenei eskerrak eman zizkien, “su horretan eraman gaituzue guztiok”.

Hamar urtez Euskal Herriko txoko guztietako taldeen informazioa jaso dute liburuan, tartean argazkiak, afixak eta pegatinak. Egileen ustez, egin beharreko lana zen. Atzoko eta gaurko feminista militanteentzako liburua dela adierazi zuten, baina baita feminismoan edo genero kontuetan interesa duen edonorentzat ere. Lanean aritu diren bitartean, itzalean zegoen mugimendu ederra ezagutu dutela diote, Ipar Euskal Herritik abiatuta. Liburua antolakuntzarako eta kontzientzia feministarako deia da.

Miren Arangurenek Iratxe Esnaolaren hitzei tiraka esan zuen gau ilun eta luzea dela patriarkatuarena, eta “denon artean indarra biltzen dugu edo ezingo da egin”.

DOKUMENTAZIOA
Edurne Epelde · Bilgune Feminista: «Kontzientzia feminista eremuz eremu hedatu da»
Erakusketa eratzeaz gain, Bilgune Feministak 'Gure genealogia feministak' liburuan bildu du Euskal Herriko feminismoaren historia. Mugimendu «oso bizia» izan du.
Maialen Unanue | Berria, 2015-04-30
http://www.berria.eus/paperekoa/1919/039/489842/2015-04-30/kontzientzia_feminista_eremuz_eremu_hedatu_da.htm
Edurne Epelde eta Miren Aranguren: «Oso bizia izan da mugimendu feminista, beti emakumeak nola erakarri birpentsatzen»
Gure genealogia feministak: Feminismoaren arrastoa jarraituz, Euskal Herriko mapa morea koloreztatu dute, euskal mugimendu feminista azken lau hamarkadotan bizi-bizi egon dela frogatuz.
Oihana Llorente Arretxea | Gaur8, Naiz, 2015-03-28
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2015-03-28-06-00/hemeroteca_articles/oso-bizia-izan-da-mugimendu-feminista-beti-emakumeak-nola-erakarri-birpentsatzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.