martes, 28 de abril de 2015

#hemeroteka #feminismoa | ‘Gorputz Grafiak’, mugimendu feministaren azken 40 urteak errepasatzen dituen erakusketa

Irudia: Europa Press
‘Gorputz Grafiak’, mugimendu feministaren azken 40 urteak errepasatzen dituen erakusketa
Euskal Herriko mugimendu feministaren azken 40 urteen errepasoa egiten duen ‘Gorputz Grafiak’ erakusketa zabalduko dute bihar Donostiako Koldo Mitxelenan. Erakusketarekin batera, ‘Gure genealogia feministak’ izeneko liburua aurkeztuko dute.
Naiz, Gara, 2015-04-28
http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20150428/gorputz-grafiak-mugimendu-feministaren-azken-40-urteak-errepasatzen-dituen-erakusketa

Garazi Lopez de Etxezarreta eta Laura Gomez Gipuzkoako Aldundiko Kulturako eta Berdintasunerako zuzendariek Miren Aranguren, Edurne Epelde eta Iratxe Retolaza mugimendu feministako kideekin batera, ‘Gorputz Grafiak’ erakusketa aurkeztu dute.

Bihar zabalduko da aipatu erakusketa Koldo Mitxelena kulturguneko Ganbara aretoan, 19.00etatik aurrera. Bertan, hainbat material grafiko eta beste hainbat pieza aurkituko dituzte bisitariek, borroka feministak 60ko hamarkadatik hona bizi izan dituen antolaketa ereduei, jardunaldiei, eztabaidei eta aldarrikapenei buruzkoak.

Erakusketarekin batera, ‘Gure genealogia feministak’ izeneko liburua aurkeztuko da, baita dokumental bat ere.

Proiektuaren %40 finantzatu dute Aldundiko Berdintasun era Kultura zuzendaritzek: lehenengoak ikerketari lagundu dio eta bigarrenak, aldiz, erakusketa eta jarduera egitaraua babesten ditu.

DOKUMENTAZIOA 
Mugimendu feministaren jardueren kronika
Feminismoaren ekarpena bildu du gaur Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan zabalduko den 'Gorputz grafiak' erakusketak. Bertan jarraituko du ikusgai ekainaren 13a arte.
El Diario Vasco, 2015-04-29
http://www.diariovasco.com/culturas/201504/29/mugimendu-feministaren-jardueren-kronika-20150428201051.html 
Euskal Herriko mugimendu feministaren azken 40 urteak errepasatzen dituen erakusketa bat irekiko dute Donostian
Europa Press, 2015-04-28

http://www.europapress.es/euskera/noticia-euskal-herriko-mugimendu-feministaren-azken-40-urteak-errepasatzen-dituen-erakusketa-bat-irekiko-dute-donostian-20150428142705.html
‘Gorputz grafiak’, Euskal Herriko mugimendu feministaren ibilbidea irudikatzen duen erakusketa
Topatu, 2015-04-22

http://topatu.info/gorputz-grafiak-euskal-herriko-mugimendu-feministaren-ibilbidea-irudikatzen-duen-erakusketa/
>
DOCUMENTACIÓN
La exposición Gorputz Grafiak repasa los últimos 40 años del movimiento feminista de Euskal Herria

Junto con la muestra, se presentará el libro “Gure genealogia feministak”.
Astekari Digitala, 2015-04-28
http://www.astekaridigitala.net/noticiasDetalle.asp?tm=10&sb=30&id=35009

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.