miércoles, 16 de agosto de 2017

#hemeroteka #alardeak | Alardetik ez ezik, herriko jaietako karteletik kanpo utzi dute Jaizkibel konpainia

Irudia: Naiz
Alardetik ez ezik, herriko jaietako karteletik kanpo utzi dute Jaizkibel konpainia.
Berriola, Naiz, 2017-08-16

http://www.naiz.eus/eu/blogs/berriola/posts/alardetik-ez-ezik-herriko-jaietako-karteletik-kanpo-utzi-dute-jaizkibel-konpainia

Irailaren 8an hondarribiarrek euren egun handia ospatuko dute eta gauzak aldatu ezean beste behin ere Jaizkibilek, Hondarribiko alardeko konpainia parekide bakarrak, aparte zeharkatu ditu herriko kaleak.

Hondarribiko Udalak egunotan aukeratu du herriko jaiak iragartzen dituen kartela. ‘Konpainiak’ du izena eta 20 txapela ageri dira bertan, 19 gorri eta bakarra beltza; emakumeak soilik kantinera paperean onartzen dituzten konpainiak ordezkatuz. Alardean bezala, Udalak sustatutako karteletik kanpo ere utzi dute Jaizkibel konpainia.

Bi hamarkada igaro dira dagoeneko herriko jai nagusian emakumeen parte hartzea bermatu nahian ekinean hasi zirela. Hastapeneko garai gogorrenekin alderatuz gero, egoera hobetu da eta Jaizkibel konpainiako kideek jasaten duen jazarpena ez da sasoi batekoa. Alta, Udalak sustatuko kartela moduko «detailetxoak» giroa gaiztotzen dutela salatu dute Jaizkibel konpainia ingurutik.

Sare sozialetan ere zeresana eman du Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak antolatu duen lehiaketan garaile ateratako kartelak.

ETA GAINERA…
Jaiak iragartzeko kartelean konpainia bat falta da.
Udalak antolatutako lehiaketa batean aukeratu dute irudia; Jaizkibel konpainiak gaur arratsaldean aztertuko du gaia, bilera batean.
Arantxa Iraola | Berria, 2017-08-16
http://www.berria.eus/albisteak/141078/jaiak_iragartzeko_kartelean_konpainia_bat_falta_da.htm
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.