Larunbat gauean margotu zuten berriz ere homofobiaren kontrako zebrabidea // |
Homofobiaren aurkako aldarria, ortzadarraren kolorez
Iztietako zebrabidea margotu dute homofobiaren kontra laugarrenez.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2018-06-11
https://oarsoaldea.hitza.eus/2018/06/11/galeria-homofobiaren-aurkako-aldarria-ortzadarraren-kolorez/
Berriro margotu dute homofobiaren kontrako zebrabidea. Larunbatean egin zuten hitzordua, eta hamarnaka herritarrek hartu zuten parte Francis Vadilloren omenez ekindako ekintzan. Homofobiak ez duela lekurik Errenteria-Oreretan argi dio Iztieta eta Erdialdea batzen dituen ortzadar kolore zebrabideak. Polizia batek hil zuen Vicente Vadillo ‘Francis’ trabestia Iztietako Apolo dantzalekuan tiroz duela 39 urte. 32 urte zituen Francisek. Transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten Saretuzek eta beste hainbat eragilek [EHGAM eta Gurekin] zebrabide hori orain lau urte, lehenengoz, Francis oroitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.