Irudia: Oarsoaldeko Hitza / Eli Etxabeguren |
Trantsizio garaiko ekintzailetza feminista aztertu du ikerlanean Etxabegurenek Errenteriako Emakume Taldean oinarrituta. Ekarpena eta aitortza egin nahi dio mugimendu feministari.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2017-10-09
http://oarsoaldea.hitza.eus/2017/10/09/indar-eta-legitimitate-handia-lortu-zuen-emakume-taldeak/
Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra egin du Eli Etxabegurenek (Errenteria-Orereta, 1993). Errenteriako Emakume Taldea (1975-1980) oinarri hartuta, trantsizio garaiko ekintzailetza feminista aztertu du, taldeko kide izan ziren hiru emakumeren testigantzetan oinarrituta. Helburua, besteak beste, memoria historikoaren barruan, emakumeei eta borroka feministari merezi duen tartea eskaintzea du Etxabegurenek.
- Zergatik aukeratu duzu Errenteriako Emakume Taldea trantsizioko ekintzailetza feminista aztertzeko?
- Hasieratik argi izan nuen egiten nuen hori herrian zentratu nahi nuela. Miren Llona irakasleak ematen duen ikasgai batean ahozko istorioen berreskurapena egiten du, bizitza indibidualak berreskuratzen ditu, eta horiekin errelato historikoak egin. Horren harira, gogoratu nintzen Memorandrak 2015ean egin zituen jardunaldiekin, eta ikerketa gaia hori izan zitekeela pentsatu nuen. Mugimendu feministari ekarpena egiteko modua izan daiteke, baita herri honetako mugimendu feministari ere.
Emakume horietako batzuekin harreman handia egin dut espazio ezberdinetan, kontseiluan, mugimendu feministan edo emakumeen etxearen prozesuan. Beraiekin bildu eta ikerketa egin nahi nuela esan nien Memorandrarekin batera, eta nire ekarpena egin taldeari. Hainbat informazio bilduta dute, baina beste lan lerro batzuk dituzte zabalik, Errenteriako Emakume Taldearen sorreraren gaineko informazioa eta memoria biltzearena da horietako bat.
- Eta horri ekitea erabaki zenuen zure ikerlanarekin?
- Bai, hala da. Momentu hartan, nire ikerketa gaia zentratzen ari nintzela, irakurri nuen 1979 urte amaieran eta 1980ko hasieran bortxaketak izan zirela herrian, talde parapolizialen eskutik. Bortxaketa horiek ikertzea erabaki nuen taldean nola eragin zuten ikusteko. Emakume taldea bortxaketa horien ondorioz sortu zela, edo eraso horiek sortutako emozioek taldea indartu zutela izan zen nire hipotesia. Hasi nintzen, alde batetik, ikertzen bortxaketa horiek non eta nola gertatu ziren, eta zein eragin izan zuten herrian; eta bestetik, taldearen sorrera.
- Memorandra aipatu duzu. Emakumearen historia emakumeen ahotik eta memoriatik biltzen ari da.
- Ikerketa militantea egiten ari da Memorandra. Instituzioak arduratzen dira herrietako memoria jasotzeaz. Beraiek argi esan zuten ezetz, beraiek jasoko zutela beren memoria. Mugimendu feministako kideak dira, beraiek egin dute borroka. Nor beraiek baino egokiago beren historia jasotzeko? Artxiboa sortzen ari dira, eskuorriak, argazkiak, diskurtsoak… jasota duten materialarekin. Bestetik, lan ildoak dituzte martxan memoria berreskuratzeko bidean. Abortuaren inguruan egindako borrokak jaso zituzten lehenik, eta 2015ean aurkeztu zuten bildutakoa. Orain sorreraren bidea zabaldu dugu, nire lanarekin. Hautua izugarri polita da. Orain arte, historia jaso du jaso duenak, nahi bezala, eta emakumeak beti ezabatu gaituzte.
- Errenteriako Emakume Taldeko kide izan diren hiru emakumeren elkarrizketak izan dituzu ikerketa egiteko helduleku nagusia?
- Bai, hala da. Adin ezberdinetako hiru emakumeren testigantzak jaso ditut. Bi, Errenteriako Emakumeen Taldearen sortzaile izan ziren, eta hirugarrena beranduago hasi zen taldean. Adin tarte ezberdinak nahita aukeratu ditut, ezagutu ahal izateko mugimendu feministak lekukoa nola pasatzen duen, gazteengan nola eragin jakiteko baliagarria izan daitekeelakoan.
Ikerketak erakutsi du, nire hipotesia ez zela zuzena. Taldea 1976an sortu zen, beraz, bortxaketak eman aurretik. Hala ere, horrek aukera eman dit ikusteko zerk eraman zuen taldea sortzera, eta bestetik, bortxaketa horiek nolako eragina izan zuten herrian zein taldearengan. Nire lanaren beste helburuetako bat, emakume horien bizitza legitimatu eta horrekin errelato bat sortzea da. Nik sortu dudana beraien bizitzetatik egin dudalako, beraien bizi esperientzietatik.
- Eta zerk eragin zuen Errenteriako Emakumeen Taldearen sorrera?
- Hiru elementu ezberdin izan ziren. Batez ere emakume horien esperientzia oso pertsonalak daude taldearen sorreraren atzean. Bortxaketa bat izan zen herrian 1976an, eta bi emakume elkartzen hasi ziren taberna batean. Erantzuteko beharra sentitu zuten. Hirugarren emakume batek biltzeko espazioa eskaini zien, eta horrela sortu zen taldea. Behar pertsonal batetik sortu zen, egoera konkretu bati erantzuteko, eta hor egin zituen lehen urratsak.
Bigarren faktorea, garai hartan urte batzuk lanean zeramatzan Europako Mugimendu Feminista da. Hona bidalitako eskuorrien bidez oso diskurtso indartsua heldu zen, eta Errenteriako taldeak hartzen du forma emateko. Gauza bat taldea sortzea da, eta bestea, diskurtsoa garatzea. Frantziako Mugimendu Feministaren eskuorria jaso zuten. Emakume batek, abortatzeko alutik perrexila sartuta hil zela salatzen zuten bertan. Zerbait politikoa bezala salatu zuen, gainera. Emakume hauek harriduraz jaso zuten mezua, ez zuten ikusten zein harreman zuen gertaerak politikarekin. Une batean aldaketa bat ematen da. Beste diskurtsoa, etxe barruan ematen den biolentziari buruzkoa zen. Hemen ez zuten ezagutzen ere.
Diskurtso horiek elikatzen dute taldea, diskurtso propioa sortzeko bidean. Europatik heldutako mezuekin batera, izugarri garrantzitsuak izan ziren 1977n Leioan egin ziren Emakumeen Lehenengo Jardunaldiak. Debate ugari izan ziren, txostenak sortu zituzten, eta bertan jaso zuten diskurtsoa oso garrantzitsua izan zen. Horietatik taldeak baliabideak lortu zituen gertatzen ari zen errealitate bati izena jartzeko, eta diskurtso guztiak elkartuta sistema patriarkal guztiak nola funtzionatzen duen ulertzeko.
- Zerotik abiatu ziren, eta janzten, edukiz betetzen joan ziren, beraz.
- Baliabiderik gabe hasi ziren eta diskurtsoa eraikitzen joan ziren Europako Mugimendu Feministatik eta jardunaldietatik edanda, eta beren esperientzia pertsonalei izena jarrita. ‘Pertsonala politikoa da’, esaldi horrekin laburbildu daiteke agian gertatutakoa, beren esperientzia pertsonalak ulertzen dituzte zerbait politiko bezala, eta beharra ikusten dute zerbait egiteko.
- Talde parapolizialek, Gipuzkoan, batez ere Pasaia eta Irun artean, bortxatu zituzten emakumeak. Eragin handia izan zuten herrian zein taldean erasoek.
- Orereta ez da edozein herri, eta errealitatea oso partikularra izan da, eta da. Biolentzia handiko herria izan da, eta alde guztietatik jasan du. Garai hartan, hamaika alderdi eta talde sortu zituzten, jende guztia zegoen militatzen mugimenduetan eta testuinguru horretan Errenteriako Asanblada sortu zuten. Pentsaera guztien gainetik, herri gisa, polizia eta estatuaren jarrera opresiboari nola erantzun erabakitzeko sortu zuten. Bortxaketak gertatu zirenean, herriak eraso politikotzat jo zituen.
Errenteriako Emakume Taldeak bortxaketak guda testuinguru barruan ulertu zituen, eta genero indarkeria oso argi ikusten zuen, gainera. Mugimendu oso handia eta oso maskulinoa zuen herri bati hori azaldu behar zion taldeak, genero indarkeria, guda testuinguru batean. Irakurketa feministarik ez zegoen oraindik, eta hitza hartu behar izan zuen taldeak. Bortxaketak politikoak izan ziren baina ez soilik politikoak, indarkeria matxista hor zegoen.
- Lan zaila egokitu zitzaien.
- Bai, batez ere kontuan hartuta jende pilaren aurrean hitz egin behar izan zutela, diskurtso feministarik ez zegoen lekuan. Horren harira, legitimitate eta indar oso handia hartu zuen emakume taldeak, eman zuen erantzunaren dimentsioa oso handia izan zen.
- Zein mobilizazio egin zituzten bortxaketak salatzeko?
- Greba orokorra deitu zuen 1980 urteko urtarrilaren 17an. Alderdi politiko, sindikatu eta mugimendu sozialek babestu zuten. Kaleak ere hartu zituzten gauez. Larunbat gauez kalera atera zen herriko zein inguruetako emakume pila erreibindikatzera kaleak ere emakumeenak zirela. Gaur egun oso ohikotzat ditugun gauzak, ez ziren garai hartan horrela, are gutxiago mugimendu feministatik deituta.
Garraxi aldizkariaren ale bat eta bakarra atera zuen emakume taldeak, bortxaketen inguruan. Guda ez ofizial batean emandako eraso sexista oso larriak zirela salatu zuten bertan, eta erantzunaren lehen lerroan emakumeek egon behar zutela esan zuten.
Bortxaketek emozio komunitate indartsua sortu zuten, emakumeen arteko emozio konexio oso indartsua, ordura arte egin gabeko gauzak egitera eraman zituenak, eta lortu zuten indar eta legitimitate handia. Feminista gisa berretsi ziren, diskurtso feminista zabaldu zuten ordura arte lekurik izan ez zuen Errenteriako Asanbladara, eta beldurra eta minaren aurrean, borroka izugarria egin zuten hilabeteetan.
- Horren guztiaren gaineko informazio handirik ez dago, erantzunaz, mugimendu feministaren protagonismoaz, ezta?
- Orereta hamaika borrokara egon den herria izan da, eta egia da, emakumeen borroka gelditu dela estalita, bigarren plano batean. Memoria berreskuratzeko lan handia egin du eta egiten ari da oraindik. Nik ere eragin nahi dut bide horretan, emakumeok herri honetan egindako lana berreskuratu nahi dut. Idatzia dago jada, eta orain dokumentala egiteko asmoa dut, lagun batekin. Lan hau ikus-entzunezko bihurtzeko bideak bilatzen ari naiz.
- Garai hartako eta gaur egungo mugimendu feminista osasuntsu dagoela esan dezakegu?
- Bai, osasuntsu zegoen eta dago. Kolpe Morea gazte talde feministak bost urte daramatza, baina beti dago aukera gehiago izateko. Bide horretan, memoria berreskuratze hau, jendeak ikusi eta entzutea zein borroka egin diren, laguntzen du zure bidea egiten, erreferente batzuk izaten. Ezberdintasun handia dago maila horretan eta guk zortea dugu, erreferenteak ditugulako. Beraiek sortu zuten sortu zutena, inolako erreferenterik gabe. Guk hor ditugu, ondoan, hartu behar ditugu eta lortu behar dugu beraiek lekukoa pasatzea, ez soilik guri, Kolpe Moreari, emakume guztiei baizik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.