Hiruka / Alicia Costa (ezkerretik bosgarrena) eta Saioa Etxegi, euren diplomakaz // |
Alicia Costa leioaztarrak irabazi du Madelon literatura-saria
Hiruka, 2016-12-13
https://hiruka.eus/leioa/1481659266019-alicia-costa-leioaztarrak-irabazi-du-madelon-literatura-saria
Alicia Costa 17 urteko leioaztarrak Madelon Saria eskuratu zuen pasa den zapatuan Errenterian, "La batalla de 1931" idazlanari esker. Bosgarren aldia da EHGAMek gazteentzako literatura-lehiaketa hori banatu duena, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunagaz batera, Santi Altxu "Madelon" gay, bisexual, transexual eta lesbianen eskubideen aldeko militantea zena oroitzeko.
Hala, gazte leioaztarrak 300 euro eta diploma bat hartu zituen. Bigarren saria Ibarrako Saioa Etxegi 16 urteko nerabearentzat izan zen. Berak 150 euro eta diploma jaso zituen.
Oier Gillan eta Ainara Gurrutxaga idazle eta epai-mahaikide errenteriarren arabera, Costak idazkera "zuzena, egokia eta garbia" dauka. Idazlanari dagokionez, nabarmendu egin dute leioaztarrak agertu duen "ahalegina testuinguru historikoa birsortzeko". Euren ustez, gai unibertsala jorratu du Costak: "pertsona batek bera den modukoa eta izan gura den modukoa onartu, agertu eta aldarrikatzeko lehenengo pausoetan izaten den borrokaren isla".
Mikel Martin Conde EHGAMeko kideak Santi Altxu "Madelon" zena goraipatu zuen. Gogorarazi zuenez, orain dela 40 urte hasi zen mobilizatzen Errenterian, "ezberdin maitatzen dugun pertsona denon giza eskubideak aldarrikatzeko". Martinek salatu zuenez, "gaur egun oraindik badira homosexualei heriotza-zigorra ezartzen dieten zortzi herrialde munduan, eta beste 70 herrialdetan jazartzen dituzte". Izan ere, "beldurra galtzen hasi eta Altxuk eta bera bezalako beste batzuek orain dela 40 urte aldarrikatzeari ekin genion eskubideak ez dituzte onartzen", azaldu zuen Martinek. Gurrutxagak nabarmendu zuenez, ezustean harrapatu zuen belaunaldi berriek erakusten duten eskubide horien aldeko sentikortasunagatik eta euren balentria goraipatu zuen, sentimendu oso intimoak argitaratzeagatik.
Santi Altxuren sendiak eta Errenteriako Udalak ere eskertu zuten gazteentzako literatura-lehiaketa horren lana eta parte-hartzaileen eta antolatzaileen ahalegina, "Madelon" aldarrikatu eta bizirik mantentzeagatik eta askatasuna defendatzeagatik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.