martes, 13 de diciembre de 2016

#hemeroteka #lgtbi #literatura | Alicia Costak irabazi du Madelon Literatur Saria

Oarsoaldeko Hitza / Madelon Sariak larunbatean banatu zituzten //

Alicia Costak irabazi du Madelon Literatur Saria

Santi Altxu aktibista oreretarraren omenez bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2016-12-13
https://oarsoaldea.hitza.eus/2016/12/13/alicia-costak-irabazi-du-madelon-literatur-saria/

Madelon Literatur Saria Alicia Costak irabazi du eta larunbatean jaso zuen EHGAMeko kideen eskutik, Santi Vicente Altxu aktibista oreretarraren omenez bi urtetik behin antolatzen duten lehiaketako lehen saria. 300 euro eta diploma jaso ditu bizkaitarrak. ‘La batalla de 1931’ lanarekin irabazi du Costak. Bigarren saria Ibarrako Saioa Etxegik irabazi du, ‘Lokarriak’ lanarekin eta 15 euro eta diploma jaso ditu. Zortzi lan aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, gehienak emakumeek idatziak, Mikel Martin antolatzaileak esan zuenez, eta Santi Vicente Altxu ‘Madelon’ ekarri zuen gogora. Orain hamar urte hasi zuen bidea literatur lehiaketak Santi Vicente Altxuren omenez, eta gay, lesbiana, bixesual eta transexualen gainekoak lantzea du helburu: “Gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dugu gay mugimenduaren gainean. Espazioak zabaldu gai honen gainean gazteek beldurrik gabe idatzi dezaten”. Hurrengo erronka, bost edizioetan lehiaketa irabazi duten lanekin eta bigarren sailkatuekin bilduma argitaratzea du EHGAMek, eta bi urtean behin antolatzen duen lehiaketarekin aurrera jarraitzea, “familiari galdetuta pozik daudela lehiaketarekin esan digute eta modu positiboan eragiten ari dela”, esan du Martinek. Bildumak hurrengo urtean edo gehienez 2016an ikusiko du argia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.