Irudia: Bidasoko Hitza / Eskina taberna |
Bidasoko Hitza, 2016-10-13
http://bidasoa.hitza.eus/2016/10/13/eskina-tabernako-eraso-homofoboak-salatu-dituzte/
Moskuko Eskina tabernako kudeatzaile, langile eta bezeroek jasandako erasoak salatu ditu Bidasoko Ezker Anitzak. Adierazi dutenez, hiru urte daramatzate erasoak jasaten, “homosexualak izate hutsagatik”.
Eskina tabernaren kudeatzaile Pablok Campokek Facebooken idatzitako hitzak jaso ditu ezkerreko koalizioak: “Salaketa ugari jarri ditugu, eta arduradun politiko eta polizialekin izandako bilerek ez dute ezertarako balio izan. Egunero jasan behar ditugu Ertzaintzak identifikatuta dituen auzoko bizilagun batzuen erasoak”. Koalizioak udal agintariei eskatu die gertaera horiek “ahal bezain pronto” geldiaraz ditzaten.
Nabarmendu dutenez, erasotzaileek “ibilgailu batetik objektuak botatzen dizkiete, eta ‘Ez sartu hor, maritxuez beteta dago eta Hiesa kutsatuko dizute’ bezalako iruzkinak egiten”. Horrela, eraso homofobo guztiak salatu ditu Bidasoko Ezker Anitzak, eta polizia agintariei horrelako erasoen kontrako neurri irmoagoak eskatu dizkiete.
Horrez gain, berdintasunean oinarritutako hezkuntza eskatu dute, “sexu bereko pertsona batekin bizitza partekatzeagatik inoren kontrako aurreiritzirik egon ez dadin”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.