Irudia: Berria / Zuriñe Rodriguez, Oihana Etxebarrieta eta Jule Goikoetxea |
'Borroka armatua eta kartzelak' aurkeztu dute Zuriñe Rodriguezek eta Oihana Etxebarrietak, «Euskal Herriko gatazka armatuaren eta haren ondorioen analisi feminista».
Hodei Iruretagoiena | Berria, 2016-10-07
http://www.berria.eus/paperekoa/1850/005/001/2016-10-07/itxarongelatik_lubakietara.htm
«Itxarongelak emakumez beteta daude». Teresa del Valleren aipu hori (‘Mujer Vasca. Imagen y realidad’, 1985; ‘Euskal emakumea. Irudia eta errealitatea’) baliatu du Oihana Etxebarrietak (Hondarribia, Gipuzkoa, 1987) espetxeetan ohikoa den irudia ekartzeko. Zuriñe Rodriguezekin (Gasteiz, 1988) batera jositako ‘Borroka armatua eta kartzelak’ liburuan azaldu du «gatazka armatuetan gizartea bitan banatuta» egon dela: gizonak, militanteak, alde produktibo eta publikoa, batetik; eta emakumeak, zaintzaileak, alde erreproduktibo eta pribatua, bestetik. «Baina emakume preso politikoak ere badaude», erantsi du. «Egon, egon gara; kontua da ez digutela utzi protagonista izaten», bota du Rodriguezek. «Nork, noiz eta zertarako» eragin du hori? Horra bi egileek Susa argitaletxearen Lisipe bildumako lehen lanean aztertu nahi izan dutena, «Euskal Herriko gatazka armatuaren eta haren ondorioen analisi feminista» egiteko.
Donostiako udal liburutegiko sotoan aurkeztu dute liburua. «Euskal patriarkatu armatua, Rodriguezek eta Etxebarrietak azaldua», Jule Goikoetxea editorearen hitzetan. «Absentzia lotsagarri» bati erantzun nahi izan diote horrela, editoreak azaldu duenez: «Mundua gizonek pentsatua delako, eta ulertzen ez dituztenak, emakumeak kasurako, mundutik kanporatzen dituzte». Eta, hain zuzen, horregatik jaso nahi izan dute Etxebarrietak eta Rodriguezek protagonisten ahotsa; itxarongelara kondenaturik ere, lubakietara salto egitea erabaki zutenena. Hemezortzi emakumeren eta hiru gizonen testigantzak bildu dituzte horretarako. Etxebarrietak euskal emakume preso politikoen eta bikotekidea preso duten emakumeen harreman afektibo sexualei begiratu die. Rodriguezek, berriz, ETAn aritutako hainbat emakumeren esperientziak aztertu ditu.
Iruditeria «patriarkala»
Beste hainbatentzat bezala, euskal preso politikoentzat ere «maitasun eta babes sarea» ezinbestekoa da, presoek beraiek diotenez. Etxebarrietak, ordea, hausnarketa bat gaineratu nahi izan du: «Ikusi behar da noiz diren beharrezkoak babes eta maitasun sare horiek, baina baita kontrolerako sare bilaka daitezkeela ere».
Rodriguezen esanetan, ez da bakarrik emakumeei eta gizonei zer zeregin eman izan zaie gatazkaren testuinguruan, «baizik eta patriarkatuak zer toki izan duen bertan». ‘Eusko gudariari’ buruz eraikitako iruditeria jarri du adibide gisa: «Gizon heterosexualak izan dira beti». Iruditeria hori «maskulinoa, patriarkala, eta, are, misoginoa» izan dela salatu du, nahiz eta egon, egon izan diren emakumeak lubakietan ere. «Ez dira, gainera, subalternitatearekin konformatu; erdigunera pasatu dira».
Gatazka esanda gatazka bakar bat gogorarazi ohi du iruditeria horrek. «Gatazkak, ordea, asko dira», dio Rodriguezek: «’Gatazka’ deitzen dugun hori gizonen agertokia izan bada, arriskua badago bakea ere gizonek negoziatzeko, hau da, eurentzat soilik egiteko». Hor ere feminismoaren begirada sartu nahi dute liburuaren egileek. Etxebarrietak esan duenez, «hasiera bat besterik ez izatea espero dugu, etorriko den bake prozesuaren bide horretan ere pauso sendoak eman ditzagun».
Lisipe bildumako aurrena
‘Borroka armatua eta kartzelak’ lana hasiera bat baino ez da Lisipe euskarazko pentsamendu bilduma feministarentzat ere; bidean dira, besteak beste, Mari Luz Esteban, Iratxe Retolaza, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Irene Arrarats eta Danele Sarriugartek egindako lanak, erronka politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak aztertzeko. «Pentsamendua sortzea» dute xede, Goikoetxearen esanetan: «Kolektiboa eta politikoa izango da, beraz». Ez dute itxarongelan geratu nahi; ez dagoelako gatazka bakar bat, eta lubaki asko daudelako bakean ere.

"Egon, egon gara; kontua da ez digutela utzi protagonismoa izaten".
‘Borroka armatua eta kartzelak’ (Susa, 2016) liburua aurkeztu dute Zuriñe Rodriguezek eta Oihana Etxebarrietak, LISIPE bildumaren lehen zenbakia. "Euskal Herriko gatazka armatuaren eta haren ondorioen irakurketa feminista" egin dute.
Hodei Iruretagoiena | Berria, 2016-10-06
http://www.berria.eus/albisteak/127483/egon_egon_gara_kontua_da_ez_digutela_utzi_protagonismoa_izaten.htm
"Euskal patriarkatu armatua, Rodriguezek eta Etxebarrietak azaldua". Horixe da ‘Borroka armatua eta kartzelak’ lana, Jule Goikoetxea editorearen hitzetan. Donostiako udal liburutegiko sotoan aurkeztu dute Susa argitaletxearen LISIPE bildumako lehen zenbakia.
"Absentzia lotsagarri" bati erantzun nahi izan diote horrela, Goikoetxeak azaldu duenez: "Gizonek pentsatzen dutelako mundua, eta ulertzen ez dituztenak, emakumeak, kasurako, mundutik kanporatzen dituzte". Bestelakoa izan da errealitatea, ordea, euskal gatazka armatuan ere. Rodriguez: "Egon, egon gara; kontua da ez digutela utzi protagonismoa izaten". Hori nork, noiz eta zertarako egin duen, hori aztertu nahi izan dute gaur aurkeztutako liburuan.
"Bakearekin", zer?
Etxebarrietak, batez ere, euskal emakume preso politikoen eta bikotekidea preso duten emakumeen harreman afektibo sexualei begiratu die. Rodriguezek, berriz, ETAn aritutako hainbat emakumeren esperientziak aztertu ditu. Haietako batzuen testigantzak bildu dituzte liburuan; zehazki, hemezortzi emakume eta hiru gizonenak.
Begirada horretatik egin dute hausnarketa egileek, eta hausnarketarako tresna izan nahi du liburuak ere. Rodriguez: "Gatazka deitzen dugu hori gizonen agertokia izan bada, arriskua badago bakea ere gizonek negoziatzeko; hau da, eurentzat soilik egiteko".
Lan gehiago bidean
LISIPE "euskaraz sortuko den lehen bilduma feminista" izango dela nabarmendu du Goikoetxeak. Aurrenekoaren ondoren, bidean dira liburu gehiago ere; besteak beste, Mari Luz Esteban, Iratxe Retolaza, Lorea Agirre, Idurre Eskisabel, Irene Arrarats eta Danele Sarriugartek parte hartuko dute hurrengo lanetan, erronka politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak aztertzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.