Irudia: Berria / Ainhoa Urgoitia |
'Visibles' dokumentala egin du Urgoitiak, LGTBI kolektiboko adinekoei buruz: «gizarteak baztertutako» kolektibo horren egoera ikusarazi nahi du, jasaten duten bakartzea gainditzeko.
Izaro Zinkunegi Barandiaran | Berria, 2018-06-07
https://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2018-06-07/lgtbi_kolektiboko_adinekoek_homofobia_oso_barneratua_dute.htm
Adinekoak eta LGTBI pertsonak, gizartearen ertzetan dauden bi kolektibo; biak uztartu ditu Ainhoa Urgoitia produktore eta gidoigileak (Bilbo, 1976) Madrilen grabatutako ‘Visibles’ dokumental laburrean: euren bizipenak jaso ditu, lehen eskutik. Filmari azken ukituak ematen ari da lantaldea, eta uztailaren 4an estreinatuko dute, Donostian.
Zinegoak jaialdiko film laburren programatzailea ere bada Urgoitia; Han ikusi zuen LGTBI kolektiboaren zahartzaroa ez dela lantzen zineman, eta gizarteak ere «alfonbra azpian» gordetzen duela. Hori ikusarazteko asmoz ondu du 'Visibles'.
Zahartzaroa eta arauz kanpoko genero identitateak. Nola egiten dute talka?
Badirudi estereotipo bat dagoela, gay gaztearena: diru asko duena, asko dibertitzen dena eta 40 urterekin desagertzen dena. LGTBI kolektiboko adinekoek homofobia oso barneratuta dute. Pasatu dituztenak oso gogorrak izan dira: ‘Ley de Vagos y Maleantes’, atxiloketak... Protagonistek esaten duten moduan, zure sentimenduak ez azaltzen irakatsi dizutenean, hainbesteko errepresioarekin eta hainbeste urtez, homofobia oso barneratuta duzu.
Zer ondorio ditu horrek?
Erakundeetara jotzea lehengora bueltatzea dela uste dute, ezkutuan eraman beharko dutela euren izaera; armairura itzuli beharko dutela, alegia. Etxean geratzen dira, isiltasunean, bakarrik. Inor ez da jabetzen horretaz.
Zer oztopo dituzte?
Nagusiki, bakartzea, bakarrik egotea. Zenbaitek ez du onartzen bere identitatea oraindik; ezkutuan darama, elkarteetara-eta joan arren. Askok ez dute izan lan duinik; ekonomikoki ere gaizki daude.
1978ko abenduaren 26a: Espainiako Gobernuak indargabetu egin zuen homosexualitatea legez kanpokoa zela zioen legea.
Legea 1978an eten bazen ere, ez zen desagertu 1995era arte; norbaitek nahi izan balu, aplika zezakeen. Eurek kontatzen dutenez, egoera ekonomiko ona zutenek errazago estal zezaketen identitatea. Baina pobreek, heterosexualak ez zirela asko igartzen zitzaienek edo orduan trabestiak eta gaur egun transexualak direnek oso gaizki pasatu zuten. Familia eta gizartea ere oso errepresiboak ziren.
Aldatu al da belaunaldi haren egoera?
Baietz uste dut, pixkanaka. Ezin da goizetik gauera aldatu, baina gauzak aldatzen ari dira: izaera irekiagoa dute, izuak galtzen ari dira... Guztiok hartu behar dugu parte.
Nola ikusten ditu gizarteak LGTBI kolektiboko adinekoak?
Horretan lan handia dago egiteko, eta hori orokorra da, unibertsala, ez baita lantzen. Badirudi ez zaigula gustatzen; horregatik, alfonbra azpian sartzen dugu gaia.
Zerk egiten ditu ikusezin?
Kapitalismoaren eraginez, pertsonok gizarteari egiten diogun ekarpenaren arabera balio dugu: produktiboak bagara, lan egiten badugu... Horregatik, adinekoak ez-produktiboak direla ulertzen dugu, eta zama bat direla: zenbat eta gutxiago molestatzen duten, hobeto. Ondorioz, gizarteak ikusezin egiten ditu, eta LGTBI kolektiboa are gehiago. Adinekoak ari zaizkigu irakaspena ematen: haiek ateratzen dira kalera pentsioen aldeko borrokan.
Zergatik da garrantzitsua ikusaraztea?
Badirudi zahartzaroa ezkutatu egin behar dela; horri buruz hitz egin behar dugu, normaltasunez. Nor naiz ni zahar bat baztertzeko? Ezin dugu onartu gizarte aurreratu batean pertsona bat hogei urtean etxean bakarrik egotea, heriotzaren zain.
LGTBI kolektiboko adinekoen zentroa dago Madrilen: ‘La Casa de la Abuelx’. Nolakoa da egunerokoa?
Elkartzeko tokia da: otorduak ematen dituzte, ekintzak egiten dituzte, medikuarenera laguntzen diete... Laguntza psikologikoa ere eskaintzen diete. Inklusiboa da; ez da LGTBI kolektibokoa izan behar joateko, eta hori da garrantzitsuena niretzat: ez dadila ghetto bat bihurtu. Adinekoentzako espazioa da; gehienbat LGTBI kolektibokoak doaz, baina denentzat irekia dago.
Legeak babesten al du LGTBI kolektiboa?
Aurrerapausoak izan dira, baina asko geratzen da. Ume transexualek infernua jasaten dute eskoletan, sexu bereko bikoteak jipoitzen dituzte... Oraindik asko dago aldatzeko. Borroka feministak asko lagundu dio LGTBI kolektiboari, kendu zaion espazioa bilatzen ari baita hura ere, kolektiboa bera bezala.
Nolakoa da LGTBI kolektiboaren egoera Euskal Herrian?
Nahiko osasuntsu dagoela uste dut. Normalizatzen ari da, aurrerapausoak egin dira. Esaterako, Zinegoak festibalaren azken edizioak izugarrizko hedapena izan du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.