Irudia: El Diario Vasco / Kattalin Miner |
Kattalin Minerrek bere lehen literatur lana plazaratu du, 'Nola heldu naiz ni honaino' eleberria.
Felix Ibargutxi | El Diario Vasco, 2017-02-17
http://www.diariovasco.com/culturas/201702/17/eroso-bizi-estutzen-hasten-20170217095545.html
Kattalin Miner (Hernani, 1988) militante feminista ezaguna da. 2015ean Igartza saria eman zitzaion bere eleberri-proiektuari, hain zuzen ere bere lehenengo literatur egitasmoari. Orain kalean da lan hori, 'Nola heldu naiz ni honaino' izenburuaren pean. Istorioko protagonista nagusia Jezabel da. Lan ona dauka, eta bizimodu ekonomikoki erosoa, baina halako batean, munta ez oso handiko gorabehera bat etorriko zaiona; erabaki egin beharko du, baina erabakia hartu ezinda geldituko.
Igartza sariaren 18. deialdian gertatu zen irabazle. Jakina denez, Beasaingo Udala, CAF enpresa eta Elkar dira antolatzaile.
Elkar argitaletxeak testu hau argitaratu du liburuaren kontrazalean, barruko istorioaren azalpena: «Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona».
'Kafe beteak' zuen izenburu hasierako nobela-egitasmoak. «Harrezkero, istorioa ez da asko aldatu. Xabierren [Mendiguren editorearen] gomendioz, beste izenburu hau aukeratu nuen, lana bukatu eta gero. Anariren kanta batetik hartutako esaera da, eta istorioan azaltzen da. Protagonistak badu galdera hori errepikatzeko joera, ez ordea erantzuteko premia», esan zuen idazleak atzoko aurkezpenean.
Esan bezala, pertsonaia nagusiak bizimodu erosoa darama. «Gazteak prekarietatean bizi dira, baina Euskal Herrian badago protagonista hau bezalako jendea ere. Konfort egoeran bizi da, baina baditu dudak eta neurosiak».
Galdetu zitzaionean zenbateraino Kattalinen alter-egoa izan daitekeen Jezabel, honela erantzun zuen hernaniarrak: «Apenas. Istorio hau sekulako distantziamenduz idatzi dut. Irakurleak, beharbada, topatuko ditu nirekin zerikusia daukaten gauza batzuk; ez nau kezkatzen» .
Militante feminista da Miner eta uste du «ideiak transmititzeko beste bide bat» izan daitekeela fikzio-lana. «Idazteko garaian bazeuden intentzionalitate batzuk, galdera batzuk plazaratzeko asmoa».
Liburuaren egiturari dagokionez, parte gehienak bakarrizketak dira. Eta badira elkarrizketa tankerako pasarteak ere. Zati bat Euskal Herrian gertatzen da, bestea Erroman. «Keinu txiki bat egin nahi nion erasmus-belaunaldiari».
Badira bi eszena erotiko ere. «Egiari zor, gabezia handia dago euskarazko literatura erotikoan, eta are gehiago literatura erotiko lesbikoan».
Uxue Apaolazaren 'Umeek gezurra esaten dutenetik' eta Danele Sarriugarteren 'Erraiak' oso-oso gogoko izan omen ditu Minerrek, eta «oso gustura» jardun da bere istorio hau taxutzen. Hala ere, beste narraziorik idatziko ote duen ez dauka argi.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.