domingo, 15 de enero de 2017

#hemeroteka #zinegoak | Ez gizon, ez emakume: muxe.

Ez gizon, ez emakume: muxe.
El Diario Vasco, 2017-01-15


'Zinegoak' jaialdiaren aurtengo edizioa 14. izango da, otsailaren 20tik martxoaren 5era arte. LGTB nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren kartela genero identitateari lotuta sortu dute. Orain arte, aldiz, sexu orientazioa edo transexualitatea irudikatu dute. 

Nortasuna, rolak edo genero adierazpenen moduko kontzeptuak publiko orokorrari helarazteko asmoz, aurtengo karteleko protagonista Tehuantepec lurraldeko muxe bat da. Zapoteca kulturako hirugarren generoa da hau, gizonezko edo emakumezko identitaterik ez dutenak. 

Argazkia Nuria Lopez Torres argazkilari kataluniarraren lana da, generoa, nortasunak, bortizkeriak eta sexualitateak lantzen dituen argazkilaria. Irudiko protagonistak Estrella du izena. 

Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, «jende asko harrituta egon daiteke gizonezko edo emakumeetatik haragoko generoez berba egiten dugunean. Gure inguruko herrialde askotan binarioak ez diren generoak onartzen dira modu ofizialean». Horrela, Alemanian, Australian edo Nepalen, besteak beste, dokumentu ofizialetan genero neutroak hautatzeko aukera dago. 

Karteletik haratago, Zinegoak jaialdiak genero aniztasunarekin lotutako hainbat gai landuko ditu aurtengo edizioan. «Gaietan izan dugun eboluzio hau presente egongo da jaialdia osatzen duten lanetan ere. Gai afektiboak bakarrik landu beharrean, gero eta interes handiagoa dago genero identitatearen eraikuntzarekin lotura duten gaietan sakontzeko», adierazi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.