Txalaparta, Tafalla : 2005 [04-08]
224 p.
Colección: Literotura ; 12
ISBN 9788481364019 / 16,50 €
/ EUS / SH
/ Ambiente / Cultura gay / Diccionarios / EHGAM / Euskal Herria / Homosexualidad / Lesbianismo / Obras de referencia
Biblioteca UPV/EHU
http://millennium.ehu.es/record=b1470407~S1*spi
Gay hiztegia, funtsean, hitz eta esamolde bilduma da. Euskal Herriko gay eta bisexual euskaldunok geure artean hitz egitean erabiltzen dugun hizkera bereziaren kutxa da. Baina ez hori bakarrik: gure herrian gay munduaren inguruan euskaraz sortu den kultur emaitzaren biltoki ere bada, hitzez gain, herritar homosexualon aldarrikapenen alde lan egiten duten taldeen berri ere ematen duelako, gay mugimenduaren kontsignen berri, eta argitaratu diren liburuena eta filmena. Horretaz gain, lesbianen eta transexualen mintzaira ere jaso da, denona den hiztegi honetan eserlekua eskaini baitzaie beren munduaz hitz egin diezaguten.
Aitor Arana. 1963ko abenduaren 21ean Legazpin jaioa. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lau urtez (1983 - 1987) euskera-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko “Hots” kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna. “Xut” literatur aldizkariko lankide eta arduraduna. Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.

Euskaraz egiteko gay
Aitor Aranak homosexualen munduan girotutako nobela eta komiki antologia bat plazaratuko ditu, hiztegiaren osagarri
José Luis Argiñano | El País, 2005-06-27
http://elpais.com/diario/2005/06/27/paisvasco/1119901206_850215.html
Mutilen bat homosexuala zela deskubritzen zenean, XVIII.mendean "emakumekeriak hartu" zituela esan ohi zuten. Esamolde matxista eta homofoboa da, dudarik gabe, egungo "maritxu" hitzaren tankera berekoa.
Esamolde hauek eta beste asko, Aitor Aranaren (Legazpi, 1963) “Gay Hiztegia” plazaratu berrian kontsulta daitezke. Urtebetez lanean jardun ondoren, Aranak euskal gay munduan erabiltzen diren eleak jaso ditu aurreneko aldiz, liburu bihurtuta plazaratzeko.
Asteartean, Gay Harrotasunaren Eguna ospatuko da mundu osoan, eta ordurako, Aranak beste bi lan izango ditu kaleratzeko zorian: Euskal Herrian egindako komiki gay eta lesbianen antologia, eta “Aita-semeak” izenburuko nobela, famili barruko amodioez.
Egilearen esanetan, "homosexualen mundua ez da gehiegi landu hizkuntzari dagokionez". Hala ere, Aranak euskal autore klasikoetan aurkitu du lana abiarazteko behar zuen inspirazio eta informazio iturria. Lehendabizi, hiztegi historikoetara jo du. Horrela, Aita Manuel Larramendiren “Diccionario Trilingüe” delakoan, espero zezakeen baino hitz eta esamolde gehiago aurkitu ditu. "Emakumekeriak hartu", "marisa" eta "maritxu" bezalako hitzak Larramendiren lanean ageri dira. "Orohar, gay giroko hitzak testuinguru homofobo eta matxistan topatu ditut", esan du Aranak.
Gay munduari buruz euskaraz dagoen bibliografia apurra, azken urteotan sortutakoa da, Ramon Etxezarretaren “Hiztegi erotikoa”, edota Iñigo Lamarkaren “Gay nauzu” tarteko direla. Herriko aldizkarietan ere, lekuan lekuko hitz bereziak topatu ditu Aranak. "Horrez gain, aspaldian sexu-ipuinak landu ditut, neure buruari inongo mugarik jarri gabe", zehaztu du.
“Gay Hiztegia”-ren egilea bestelako bideez ere baliatu omen da hitzak topatzeko. Horrela, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko zazpi euskal gay-bikote elkarrizketatu ditu. Iparraldeko egoerari dagokionez, Arana harrituta geratu omen da alde horretan dagoen askatasun faltaren aurrean. "Iparraldean, armairuan sartuta daude; kostaldea ez ezik, barnealdea ere nekazal girokoa da, eta gauza bera gertatzen da Nafarroako eta Arabako hegoaldean", argudiatu du.
Arras bestelakoa da Bilboko egoera. Horrexen adierazlea da euskal gayen artean erabiltzen den "Bilbon ibili" esamoldea, "sexu harremanak izan" edota "mutilak mutiletan eta neskak nesketan ibili" adierazteko.
Euskalkiek ere badute zer ekarria gay giroko hizkera sortzerakoan. Adin desberdinetako kideez osaturiko gay bikoteak izendatzeko, "izeba-iloba" eta "izeko-loba" entzun daiteke eskualdearen arabera. "Ahizpa" hitza, bestalde, mutil gay baten lagun mina -tartean sexu harremanik ez dagoela- adierazteko erabiltzen da, eta inoiz elkarrekin oheratuz gero, "intzestua" egin dutela esan ohi da.
Horrez gain, "ardi arrosa" familia askotan egon ohi den gay edo lesbiana izendatzeko esamoldea da, eta txantxa giroan daudenean, gay, lesbiana eta transexualen artean "lamia" hitza erabiltzen da beren buruez mintzo direnean, pertsonaia hauen izaera bikoitzari erreparatuz.
Hitz hauetako asko Aranaren azken bi argitalpenetan ere irakur daitezke. “Komiki Gay eta Lesbikoak Euskal Herrian (1981-2000)” izeneko antologia liburuan, zazpi herrialdeetan argitaraturiko gay giroko komiki guztiak bildu ditu; 115 titulu, guztira. Bilketa lana astuna izan omen da, komiki horietako asko edizio txikietan editatu baitziren, askotan bizpahiru ale baino plazaratu ez zituzten aldizkarien barruan.
"Nire helburua, azken 20 urteotan komikiaren esparruan eta homosexualitatearekin loturik egin dena erakustea izan da", aitortu du Aranak. Baina erakusteaz gain, komikiak izan duen garapena aztertzeko ere baliagarri suertatu da bilduma.
"80ko hamarkadan, komikietako gay-eredua lumaduna zen, mezu homofobo eta matxista zuena; baina 90eko hamarkadatik aurrera, egile asko gay izanik, haien zeregina erreibindikatzaileago bihurtu zen", azaldu du Aranak.
Egilearen ustez, gaur egun ere erreibindikazioa beharrezkoa izan daiteke, "argitaletxe asko ez baitira ausartzen oraindik homosexualen inguruko lanak plazaratzera". Egoera honen aurrean, Hiria argitaletxearen lana goraipatu du, komiki-bilduma plazaratzeaz gain “Aita-semeak” nobela zabaltzeko aukera ere eman diolako.
Istorioak aita eta semearen arteko amodioa kontatzen du. "Ohikoagoa izan da anaien arteko amodioaz idaztea, baina aita eta semearen artekoa ezkutuan gorde da erabat", esan du Aranak.

Aitor Arana · Idazlea | «Heterosexualen artean oharkabean hitz homofobo asko esaten dira»
‘Gay hiztegia’ argitaratu berri du, Euskal Herriko gay giroko hitz, esamolde, talde, film eta liburuak biltzen dituen hiztegia.
Unazi Zubeldia, Berria, 2005-04-21
Aitor Aranak (Legazpi, 1963) hamazazpi urte zituenetik dihardu ipuingintzan, haur eta gazte literaturan, helduen eleberrigintzan, itzulpengintzan eta hiztegigintzan. Sarien iturritik edandakoa da, Bilintx, Baporea, Azkue eta Txomin Agirre sariak irabazi baititu, besteak beste. Orain Gay hiztegia hitz eta esamoldeen bildumarekin euskal gay kulturaren normalizazioa, gizartearen onarpena irabazi nahi du.
Nondik nora sortutako proiektua da Gay hiztegia?
EHGAM izan da proiektuaren sortzailea. EHGAMeko fundatzaile historikoetako batek, Imanol Alvarezek, aipatu zidan 80ko hamarkadatik horrelako lan bat bideratu nahian zebiltzala. Eskaintzari baiezkoa eman nion, baina garbi utzita ez nuela lan txiki bat egin nahi.
Eta nola eman diozu gorputza lanari?
Hiztegia bi hanka dituen umea da. Alde batetik iturri bibliografikoak erabili ditut, Ramon Etxezarretaren Hiztegi erotikoa, Iñigo Lamarka eta Iñaki Mendigurenen lanak… Bestetik, elkarrizketen bidez lortu dut informazioa. Bikotekide euskalduna duten zazpi gay euskaldunek onartu zidaten elkarrizketa egitea, eta horrek hiztegia asko aberastu du. Pena dut, ez dudalako emakumerik lortu hiztegian hitz lesbikoak argitaratzeko unean.
Askok zalantzan jartzen dute euskal gay hizkera. Hiztegi honek erakutsi du, ordea, euskal gay hizkera badela.
Hitz egiten den neurrian, euskal gay hizkera badago. Egia da euskal gay munduan, gizartean gertatzen den moduan, euskara minoritarioa dela. Baina lan honetan, esaterako, 1.322 hitz eta esamolde bildu ditugu, eta garbi dago espainierazko gay hizkerak duen indarrik ez badu ere, euskal gay hizkera erabiltzen dela. Donostian, Urumea inguruan, esaterako, gay ugari ibiltzen dira ligatu nahian; horri errekamari lanetan ibiltzea deitzen zaio. Garbi dago, beraz, hizkera propio bat baduela.
Gay hiztegia, hala ere, ez da hiztegi soila, ez da ohiko hiztegia.
Ez, nik ez nuen nahi hiztegi soila izatea, ez nuen egin nahi gay hizkeraren hitz eta adjektibo zerrenda hutsa. Nahi nuen euskal gay hizkeraren, euskal gay kulturaren kutxa moduko bat izatea. Horretarako sartu ditut hitz, adjektibo, eta esamoldeez gain, Euskal Herriko probintzietan eratu diren gay eta lesbianismoaren inguruko taldeak, eta gai honen inguruan argitaratu diren liburu eta film aitzindariak.
Nafarroan edo Lapurdin, esaterako, euskal gay hizkera ez da berbera. Kasu horietan zer irizpide erabili duzu?
Hiztegi honetan ekialdea eta mendebaldea azaltzen dira, nabarmen; baita erdialdea ere. Badira esamolde batzuk Bizkai aldean bidea egin dutenak; Nafarroa aldean sortutakoak ere badaude, eta beste asko eta asko Gipuzkoa aldetik iritsi dira, neurri batean, idazten aritu garen gehienak ere gipuzkoarrak garelako. Hala ere, saiatu naiz Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan ere eskua sartzen, baina iparraldearen oihartzuna oso txikia izan da; hamar bat hitz bildu ditut, asko jota.
Baina bidea, behintzat, ireki duzu.
Bai, bai. Hiztegi hau lehen adreilua da, euskal etxean lehen adreilua ipini dugu, baina, dudarik gabe, osatuz joango gara. Hiztegigintzan beti esaten da hiztegi bat inoiz ezin dela bukatu. Hiztegia inprimategian sartu genuenean hitz batzuk ate joka geratu ziren, irakurleari ere hitz batzuk irakurtzean berak erabiltzen dituen beste batzuk etorriko zaizkio gogora… Horiek ere jasotzea interesgarria izango da.
Orain arte zergatik ez da horrelako lanik egin?
Nik ere hori daukat buruan. Pena daukat orain 25 edo 50 urte horrelako hiztegi bat egin ez izana, eginda egon balitz, hainbat kontzeptu ikusi ahal izango baikenituzkeen, eta garapena aztertuko baikenukeen. Baina, tira, gutxienez hemendik aurrera gay hiztegiak egiten direnean, honekin alderatu ahal izango dute. 200 urte barru gai honen inguruan gizarte egoera aztertu nahi duenak euskarri bat izango du.
Hiztegian lesbianen mundua aparte antzean geratu da. Lesbianekin antzeko lanik egiteko asmorik badago?
Nik dakidala ez. Baina, ni saiatu naiz topatu dudan guztia sartzen. Gay hiztegiarekin, nolabait, saiatu naiz lesbianei, bisexualei eta transexualei eserlekua eskaintzen, denak islatuta daude. Hala ere, etorkizunean hiztegi lesbikoa egin beharko litzatekeela uste dut; horren iturri bibliografiko bat gay hiztegi hau izan daiteke, gainera.
Hitz asko homofobiarekin lotutakoak dira oraindik. Errealitate horrekin ere topo egingo zenuen, noski.
Heterosexualen artean, oharkabean, hitz homofobo asko esaten dira. Hor daude, esaterako, gizonezkoen artean erabiltzen diren maritxu, maritxukeria eta maritxutxisteak hitzak. Ni, hala ere, saiatu naiz hitz horiek guztiak bildu, eta homofobo diren neurrian, deskripzio edo azalpen hori gehitzen.

ESTEKAK
Txalaparta | Gay hiztegia
http://www.txalaparta.eus/libro/3920/gay-hiztegia/
Azpeitiko idazleak | Aitor Arana. Gay hiztegia
http://www.amarauna.org/azpeitia/?l=AraA28