Mostrando entradas con la etiqueta =Play. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta =Play. Mostrar todas las entradas

viernes, 2 de junio de 2023

#dokumentalak #francis #memoria | Harro gaude, Francis

 

Harro gaude, Francis
Euskal Telebista | Argia, 2023-06-02

https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/harro-gaude-francis

Vicente Badillo ‘Francis’ Errenteriako 32 urteko gaztearen hilketatik abiatuta, Euskal Herriko LGTBI mugimenduaren genealogia,gaur egungo borroka eta aldarrikapenak jaso nahi ditu ETBko Ur Handitan saioak ondutako dokumentalak.

‘Francis’en hilketa Euskal Herriko 'Stonewall' gisa aldarrikatu izan du LGTBI mugimenduak: 1979ko ekainaren 10ean, Espainiako Poliziaren agente batek tiroz hil zuen Vicente Badillo, Errenterian trabesti gisa ikuskizunak egin zituen 32 urteko gaztea. Hilketa hark Euskal Herriko LGTBI mugimendua azalerazi zuen, bereziki Gipuzkoan: ordura arte klandestinitatean ibili zirenek manifestazioak publikoki egin zituzten lehen aldiz.

jueves, 19 de julio de 2018

#hemeroteka #lgtbi #omenaldiak | Mikel Martin omenduko du bihar OaingozHau mugimenduak

 

Mikel Martin omenduko du bihar OaingozHau mugimenduak
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2018-07-19

https://oarsoaldea.hitza.eus/2018/07/19/mikel-martin-omenduko-du-bihar-oaingozhau-mugimenduak/

Larunbatean hasiko dira madalenak, baina hasiera hori aurreratu egin du OaingozHau mugimenduak, eta bihar hasiko ditu festak. Lino eta Panier guneen irekiera ekitaldia egingo du eta elegante gaua ere antolatu du. Omenaldi berezia ere prestatu du mugimenduak, 19:00etan, herrigintzan aski ezaguna den Mikel Martin Conde omenduko du OaingozHauk: “Omenaldi berezia eta xumea izango da herrigintzari bere bizitzan hainbesteko ekarpena egin dion eta egun egiten jarraitzen dion herrikideari”. HITZAk elkarrizketa egin zion Martini 2011. urtean. Sei urte aurretik Espainiako Armadako lau militarrek jipoitu zuten Donostian Zutik-eko eta EHGAMeko militantea, eta denbora hori guztia itxoin behar izan zuen epaia jasotzeko. Urduri baino ilusioarekin hartu du Martinek bihar OaingozHau mugimenduak egingo dion aitortza ekitaldia. Ondoko bideoan Mikel Martin elkarrizketatu du OaingozHau mugimenduak. Bideoa beraiena da.