Mostrando entradas con la etiqueta Jaime Mendia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jaime Mendia. Mostrar todas las entradas

domingo, 31 de octubre de 2021

#hemeroteka #lgtbi | Iraultza sexuala berrarmatzen

Argia / Jaime Mendia eta Amets Jordan //

Iraultza sexuala berrarmatzen

Itzaltzear zenean, belaunaldi gazteagoei lekukoa pasa eta berpiztu egin da EHGAM, sexu askapenaren aldeko borrokan aitzindari. Gorroto diskurtsoek legitimitatea irabazi duten garaiotan, berritzeko eta anitzagoa izateko trantsizioa abiatu du mugimenduak. Izan ere, heteroarauak urteotan atea apur bat zabaldu badie ere bazter uzten dituenei, ilusio bat baino ez da, "atea gurutzatzen ez dutenak edo gurutzatu nahi ez dutenak kanpoan lagatzen segitzen du sistemak".
Mikel Garcia Idiakez | Argia, 2021-10-31
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2752/ehgam

Nekatuta, aktiboki apenas, eta jende gaztearengana heldu ezinik ikusten zuten beren burua EHGAMeko kide historikoek. Jaime Mendiak 30 bat urte daramatza sexu askapenaren aldeko militantzian, eta mugimendua off egoeran uztea pentsatu zutela kontatu digu, “baina bat-batean Ehgam berpizteko aukera suertatu da, eta oso harro gaude”.

Amets Jordan Arrieta da lekukoa hartu duen kideetako bat: “Halako ibilbidea egin duen mugimendua ezin genuen hiltzen utzi”. Frankismoaren ostean sexu askapenari lotuta Euskal Herrian sortu zen lehenengo taldea izan zen, duela 45 urte. Durangon elkartu ziren 1976an, ondoren EHGAM izango zen hura amesteko. Hilabete batzuk geroago jaio zen, legaltasun ezatik. Urte hauetan guztietan zabaldu dituen ateak eta eratu dituen sareak nabarmendu ditu Jordanek: “Mugimenduak izen bat du, leku bat du egina, ez gara zerotik abiatzen eta erreferentzialtasuna berreskuratu nahi dugu”.

Urtetako lana jaso dute herentzian. “Kide berrienak oso kapaz dira aurrera nola egin eztabaidatu eta erabakitzeko –dio Jaime Mendiak–, guk eman diezaiekeguna gure historia da, zer eta nola egin dugun. Edozein mugimendu sozialen gisan, batzuetan indartsu aritu gara, bor-bor, eta bestetan ahulago. Frankismo osteko hastapen haietan jendea oso aktibatuta zegoen; gaur egun baino jende gehiago zegoen armairuan, bai, kolektiboaren ikusgaitasuna txikiagoa zen, baina zeudenak oso aktiboak ziren, jende politizatua, aurpegia emateko prest, ilegala zela jakin arren, poliziak joko zituela jakin arren. 1990eko hamarkada ere bereziki sutsua izan zen, sexu berekoen arteko ezkontza aldarri. Eta behin hori lortuta, pixkanaka lausotzen joan zen jendearen inplikazioa. Orain, eskuin muturraren eta gorroto mezuen gorakadak eskatzen du berriz aktibatzea, belaunaldi gazteek EHGAM berpiztea, gu ez gaudelako horri erantzuteko sasoian”.

Zergatik orain?
“Askotan iruditzen zaigu beti aurrera egiten dugula, baina emandako urratsak ez dira behin betirako lorpenak, atzera egin dezakegu, erroko aldaketa ez badago”, ohartarazi du Jordanek. Eraso homofobo eta transfoboek azken boladan duten protagonismoa hartu dugu hizpide. Batzuek diote kontzientzia maila altuagoa dagoela gaur egun eta gehiago salatzen dela, lehen ere bazirela erasoak. Beste batzuek, baina, kezkaz begiratzen diote egungo egoerari, eta eskolan egunerokoan dabilen jendearengandik entzundakoa nabarmendu du Jordanek: “Astakeriak esateko legitimitate handia ikusten ari dira ikastetxeetan, atzerakada nabari dute. Erne ibili behar dugula uste dut, aurretik ere hor egongo ziren pentsamolde eta jokabideak izan daitezkeelako, baina ‘nire iritzia da’ esaldiak mozorrotuta publikoki hainbat baieztapen egitea baimentzen denean, bide arriskutsua zabaltzen da. Hainbatek gainera badu halako sentipen bat, ideia intoleranteak izatea dela sistemaren kontra joatearen pare, ur-lasterraren kontra aritzea, errebelde edo punkia balitz bezala eskuin muturraren ideiak zabaltzea. Hori bai arriskutsua!”.

Oro har jendeak pentsatzen duenaren eta errealitatearen artean dagoen disonantzia azpimarratu du Jordan Arrietak. Uste orokorra da berdintasuna lortu dela eta Euskal Herrian oso toleranteak garela, “homofoboa dela gaya jotzen duen hori, konturatu gabe gizarte heteroarautu batean hazi garen heinean denok ditugula jarrera homofoboak. ‘Eskubideak dituzue eta onartzen zaituztet’ pentsatzen du jendeak, baina egunerokoan dinamika asko daude nire sexu joeragatik kanpoan uzten nautenak edota min handia eragiten didatenak, zer esanik ez pertsona transexualen kasuan, adibidez”.

“Lehen jende asko geratzen ginen gizarteak jartzen zituen mugetatik kanpo –dio Jaime Mendiak–. Ordutik atea pixka bat ireki eta esan digute, ‘nahi baduzue gu bezalakoak izan, sartu eta guk bezalako bizitza egin’, baina nahi edota ezin duenak kanpoan jarraitzen du. Uste dugu gizarte liberalizatua dela gurea, eta nik ikusten dudana da apurtxo bat baino ireki ez duten ate txiki bat”. Atea gurutzatu dutenentzat ere bada sexu askapenaren mugimendua, barruan daudenek maiz gauza asko sakrifikatu behar dutelako, onartuak izateko. “Kultura hegemonikoan sartzeak zoriontsuago egingo gaituela sinetsi dugu, ez sartzea okerrago bizitzea izango dela”, dio Jordanek.

Kolektiboaren erradiografia: sakabanatua eta despolitizatua?

Sistemak atetxoa ireki eta LGBTIQ+ komunitatea bere arauetara ekartzen duelarik, ez ote den jende bat despolitizatu, indibidualizatu, sakabanatu. Hala sentitzen du Mendiak. Hiri handien idealizazioaz mintzatu zaigu Jordan Arrieta, Madril, Bartzelona, Londresera sexiliatzen direnez, leku horietan sexualki askeago eta zoriontsuago izango direlakoan, sarri lagun eta senideak atzean utziz, sarri euren burua enplegu prekarizatuetara eta alokairu garestietara kondenatuz. “Baina hemen egon bagaude eta hemen sortu behar ditugu sareak”. Eta aurrez aurreko sareez ari da, hezur-haragi. “LGBT pertsonen ikusgaitasuna handiago da gaur egun, baina aldi berean iruditzen zait Instagram eta gisakoetan eraikitzen den LGBT iruditeria oso normatiboa eta heteroarautua dela. Interneten ematen diren harremanak plataforma handietan ematen dira, eta enpresa hauek, diskurtsoa despolitizatu badezakete, despolitizatu egingo dute. Mezu kapitalista eta neoliberal horren aurrean, garrantzitsua da bertako diskurtso bat eskaintzea, hurbila eta bizitza errealean kokatua. Gure espazioak sortu ahal izateko gune izan nahi du EHGAMek, seguru sentitzeko eta gure esperientziak partekatzeko eremu, baina ez dugu soilik jendea artatzeko lekua izan nahi, borroka egin nahi dugu, debate politikoan presente egon, eta eragin”.

Horretan, zeresan handia izango dute belaunaldi gazteek, ezinbestean. “Gazteez ari garelarik, aipatu beharko genuke batzuetan dugun ezintasuna ikusteko zeintzuk diren beraien beharrak, nondik planteatzen dituzten borrokak. Mugimendu sozial asko daude helduok ez ditugunak ulertzen –aitortu du Jordanek–. Horiek guztiak katalizatzea gustatuko litzaiguke EHGAMen, mugimendu iraultzaile baten parte izan daitezen. Eta honen berri eman diedanean jaso dudana da parte hartu nahi duen gazte asko dagoela”.

Garai nahasietan, diskurtso argia
EHGAMek hasieratik izan du xede patologizatuak, estigmatizatuak, prekarizatuak, gutxietsiak eta baztertuak diren sexualitate eta gorputzak askatze bidean jartzea, baina fokua identitate sexual jakinetan jarri ordez, iraultza sexuala gizarte guztiarentzako dela gogoratu dute gure solaskideek, eta egitura bera dela jomuga, zapalkuntzak sortzen dituen egitura zishetero patriarkala: “Gure azken helburua ez da hainbeste identitate batzuei gizartean lekutxoa egin eta horiek toleratzea, biolentzia sortzen eta jende bat beti periferian uzten jarraituko duen egitura bera zalantzan jartzea baizik, normala sortzeko anormala ere behar duelako sistemak”, azaldu du Jordanek. Zentzu horretan, eraso homofobo eta transfoboen aurrean mezu garbia du EHGAMek: gakoa ez dago biktimaren identitate sexualean, baizik eta erasotzailean eta haren jokaera ahalbidetzen duen sisteman: “Gizon heterosexual, matxista, homofobo eta transfoboak dira, patriarkatuak babestuta”.

Egitura kolokan jartzea dute ipar, baina egunerokoan politika egin behar da, dauden baliabide eta aukerekin espazioak irabazten joan. Adibide esanguratsua kontatu du Jaime Mendiak. Sexu berekoak elkarren artean ezkontzeko eskubidea urtetan eta urtetan eskatu zuen EHGAMek; azkenean legeztatu egin zuen Gobernuak, eta orduan, behin eskubidea lortuta, ezkontza kritikatzen hasi zen mugimendua, ez eskubidea, baizik eta ezkontzaren kontzeptua, ezkontzak ez bailuke izan behar bikote baten maitasuna edo harremana determinatzeko bidea, ez lizkioke bikoteari eskubide gehiago eman behar ezkonduta egoteagatik. Egungo sisteman, ordea, hala da, eta beraz tresna hori baliatzeko aukera eman behar zaie bikote homoparentalei ere. “Diskurtsiboki egiten dugun lanaren eta unean unean eskatu beharrekoaren dikotomiarekin jokatu behar dugu”.

Hau ez da soilik gay zurien etxea
Aurrera begirako erronkez galdetuta, ikusgaitasuna, debate politikoan eragina izatea, egunerokoan aktibo mantentzea aipatu dute. Ez alferrik, izena jartzerakoan ongi pentsatuta jarri zuten “mugimendua” eta ez “elkartea”, hasieratik garbi zutelako gauzak mugiarazi nahi zituztela, gizartea astindu. Etapa berri honetan, erronka nagusiak definitzeko daude oraindik, hain justu etorriko den jende berriarekin batera egin nahi dutelako bide-orri hori. “Trantsizio fase betean gaude eta gure apustua da ahalik eta jende gehien interpelatzea eta erakartzea, mugimendua zabaltzea, anitzagoa izatea, diskurtso berriak gurera ekartzea… EHGAM gizon gayarekin lotuko duelako hainbatek, eta ideia horrekin apurtu nahi dugu, kolektibo guztiak bere sentituko duen mugimendua izan nahi dugu –azaldu digu Jordanek–. Horregatik, hasieran elkartu garenok ezin genuen EHGAM zer izango den itxita aurkeztu, etortzea espero dugun aniztasun horrekin guztiarekin joango gara definitzen. Batzen den jendeak eta batu ez arren inguruan ditugunek dituzten proposamenak, abiatzen dituzten sare eta aliantzak, martxan jarri gura dituzten espazioak… artikulatzeko gai izatea gustatuko litzaiguke, eta hori markatuko dute datozenek eta dituzten motibazioek”.

Bide berean, ez dute dudarik aliantzak funtsezkoak izango direla, azpimarratu baitute hasieratik aritu dela EHGAM bestelako herri mugimenduekin, langabezian zeuden langileekin, enpresa-batzordeekin, ikasleekin, emakumeen batzarrekin, euskaltzaleekin, auzo-elkarteekin, objektore zein intsumisoekin… “Sexu askapenarekin batera joan behar dute beste askatasunek ere; denok elkarrekin lortu behar dugu gizarte askeagoa, bakoitzak indarra arlo jakin batean egingo duen arren”, aldarrikatu du Mendiak.

Instituzioekin, kontraesanak
Zein punturaino izan dezakegu konfiantza administrazioarengan, eraldaketaz ari garelarik? Jordan Arrietak dio legeak tresna inportantea direla, baina erroko aldaketak lortzeko administraziotik at egin behar dutela lan, gizarteak berak eraldaketa aldarrikatu eta gero administrazioa horretara behartzeko.

Jaime Mendiak esperientzia handia du administrazioarekiko hartu-emanean, haiekin batera askotan aritu baita EHGAM, lege bidegabeak kentzeko, LGBT jendearen kartzeletako egoeraz aritzeko, hiesa sortu zenean egoera gestionatzeko... Eta hala behar duela uste du, baina hala ere tartean sartzen direnean dena izorratzen dutela politikariek, haien eremura eramaten zaituztela, euren helburuetarako erabili... Duela gutxiko adibidea jarri digu: Emakunderen gisako zerbitzua eskatu zion EHGAMek Eusko Jaurlaritzari, “eta emaitza izan da Berdindu! zerbitzua, plataforma guztiz ekonomizatu eta enpresarializatua”.


KOSA

Koronabirus Osteko Sexu Askapena du izena EHGAMek abiaturiko trantsizio prozesuak. Batetik, jende berria erakarri eta denen artean EHGAMen etorkizuna gogoetatzen hastea da asmoa, azaroaren 6an Bilboko Karmela espazio autogestionatuan antolaturiko ekitaldian. Bestetik, bai egun horretan bertan Karmelan, bai aurretik hainbat herritan, mahai-inguru eta elkarrizketa kolektiboak antolatu dituzte, gai eta hausnarketa ugari plazaratu asmoz: erasoen aurrean nola jokatu, LGBT+ borroketan euskarak duen lekua, genero disidentziak... izango dituzte hizpide, besteak beste.

“Familiak eta hazkuntzak zisheteroarautik at” eztabaidan, adibidez, Nel Santacruzek hartuko du parte. Kontatu digunez, familiaz dugun iruditeria transformatzea eta zabaltzea izango da mahai-inguruko gako handi bat, haur bat izateko eta berau hazteko legitimitatea bikote zisheterosexualek baitute gure gizartean, “eta marko horretatik ateratzen garenok traba sozialak, juridikoak eta instituzionalak aurkitzen ditugu”. Haur batez erditu den aita transexuala da Santacruz, eta familia eredu ugariez gain, umeen hazkuntzaz ere mintzatuko da, heteroarauan ez hezteko praktika eta moduez. “Nire kasuan, haurrari ez diot generorik ezarri nahi izan, berak esploratu dezan generoa, eta ez dadin izan jaiotzean dituen genitalen arabera inposatua (arropan, jolasetan, baloreetan...)”.

“Kultura ez heteroarautua” mahai-inguruan berriz, Danele Sarriugarte idazlea arituko da, beste hainbatekin batera. Azaldu digunez, aipatuko dituzten gaien artean jorratuko dute ikusgaitasuna, LGBT sortzaileena, baina baita kultur ekoizpenetan komunitateak duen ikusgaitasun eta errepresentazioa ere. Hainbat galdera ere badituzte mahai gainean: ba al dago –eta nahi al dugu– LGBT komunitateari lotutako azpikultura bat? Kultura nagusiak zenbateraino baliatzen ditu LGBT kulturan sortutako korronteak –eta nola bizi dugu hori–? Komunitateari lotutako zein erreferente kultural ditugu? Zein lotura –historiko izan– du mugimenduak feminismoarekin?...

Dena prest du EHGAMek, iraultza sexuala egiteko bide-orria berrirudikatzen, birpentsatzen, berrarmatzen eta berramesten hasteko.

martes, 18 de septiembre de 2018

#hemeroteka #harrotasuna | Harro, ez 'pride'

Imagen: El Correo / Bilbao Pride 2018
Harro, ez 'pride'.
Jaime Mendia eta Imanol Alvarez - Bizkaiko EHGAMeko kideak | Berria, 2018-09-18
https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2018-09-18/harro_ez_pride.htm

Jakin berri dugu EPOAk (European Pride Organisers Association) hurrengo bilera Bilbon egingo duela, 2019ko irailean. ‘Bilbao Bizkaia Pride’ delakoa antolatzen dutenena izan da ekimena, ‘Europride’ ospakizuna Bilbora ekartzeko asmoz.

Gauza jakina da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak bultzatutako ‘Pride’ ekitaldiak, Bizkaiko Ekainaren 28ko Koordinakundearen laguntzarik ez izateaz gain, haren iritzi eta gogoen kontra antolatzen direla. Ez da horren ezaguna, aldiz, Josu Bergarak, Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako arduradun zelarik, Koordinakundeari eskaini ziola gerora ‘Pride’ izango zena antolatzea, behar izango genituen baliabide guztiak ziurtatuta, eta Koordinakundeak ezezko borobila eman ziola, ez baikenuen parte hartu nahi mota horretako inongo asmotan.

Dena ez da erabat negatiboa delako ‘Pride’ ospakizunetan; hori ere argi daukagu. Orain gutxi arte marjinala izan den giza multzo bati ikusgarritasuna ematen diote, eta, nolabait, berorren botere-adierazpena ere bada. Gainera, badago horri baino erantzuten ez dion jenderik. Aniztasunarekiko begirunea europar proiektu politikoaren ikur bilakatu da, eta ‘Pride’-a da errealitate horren ageriko adierazpena. Bere eragina munduan —Europan ere bai— ukaezina da.

‘Pride’-ak duen balioaren aitortze horrekin batera, ezinbestekotzat jotzen dugu horren positiboak ez diren alderdiez ere hausnartzea, hala nola ondo pentsatzea gaur egun Bilbo ote den bilatzen duten errekonozimendua merezi izateko bezain ‘friendly’.

‘Pride’-a gaytasunaren gorespen-erakustaldia da. Baina gaytasun oso zehatz baten goraipamena baino ez: gizon heldu (oraindik gazte), zuri, gay, zis eta Schengen hiritartasuna eta ongizate ekonomikoa dituenarena. ‘Pride’ ospakizunetan parte hartzen duten gehienek betetzen dituzte baldintzok, edo bete nahiko lituzkete. ‘Pride’-k ez dio inolako kritikarik egiten kategoria horiek dakartenari; are txarragoa dena, bedeinkatu eta betikotu egiten ditu, kategoriotan sartzen ez direnak kanporatuz. Lagun horiek ikusezin bihurtu, zokoratu egiten ditu, eta babesik gabe utzi, gure gizartea ez baita gauza beste errealitate horiek ikusteko ‘Pride’-n distirak itsuturik. Norbait marikoia bada, baina baita ere txiroa, gaixoa, zaharra, etorkina... homo-les-transfobia jasan ez ezik, bere txirotasunean bizitzera zigortuta dago. Horregatik guztiagatik, ‘Pride’-kin kritiko garenok diogu ez dela egiatan askatzailea, geure eskubideen salerosketa baizik. Gizarte heteropatriarkalak buldak saltzen dizkigu bere pribilegioez gozatu ahal izan dezagun, erosteko diru nahikoa izanez gero, noski.

Eta Bilbon, nola gaude? Udalaren esanetan, gay-friendly gara. EPOAko Bilboko hautagaitzaren esanetan, «Bilbo lideratzen ari da elkartasun — eta ikusgarritasun— LGTB+ espazioa ardatz atlantikoan». Bilbok eta Bizkaiak milaka euro xahutu dituzte azken urteotako ‘Pride’-ak antolatzean eta Europan zeharko hainbat bileratan. Baina, badakizue zenbat gastatu duten azken urteotan LGTB+ adinekoei edo gaixoei artatzeko? Egoitzetan daudenen beharrak ezagutzeko eta bideratzen saiatzeko? LGTB+ etorkinen egoeraren berri izateko? Eta ijitoenaren berri? Homo-les-transfobiaren eragina emaitza akademikoetan zein den jakiteko? Eta txirotasunean? Gorroto-delituen kontra borrokatzeko? Erantzuna erraza da: 0 euro. Benetan, uste duzue esan litekeela Bilbo zerbait lideratzen ari dela lotsaz lehertu gabe?

Ezin ahaztu, gainera, 2010ean onartua izan zen eta indarrean dagoen Bilboko Udalaren espazio publikoaren arautegiko 16. artikuluak debekatzen dituela espazio publikoan izaera intimo eta pertsonaleko adierazpen afektiboak, eta, artikulu hori aplikatuta, udalak eragotzi zuela orain ez asko hainbat gunetan ‘cruising’-ean aritzea.

Euskal Herrian usu esan eta entzuten da jaia eta borroka uztartu behar direla. Ados. Betiere jaiak estaltzen ez badu aldarrikapena. Gure ustez, tamalez, oraindik asko dugu aldarrikatzeko gure herrian askatasun afektibo-sexualari dagokionez, eta ‘Pride’ bezalakoetan, nahiz eta ekitaldi kultural franko egoten diren, ukaezina da jaiak indargabetzen duela aldarrikapen oro, entzunezin bihurtu arte. Antola dezatela, gura izanez gero, gay edo dena delako inauteri, jaialdi... nahi beste, eta jar diezaiotela ‘Pride’ izena gustuko badute; baina utz dezatela bakean ekainaren 28a, hori erreibindikazio eguna baita.

Amaitzeko, ezkerreko erakundeen jokabideaz ere hausnarketa txikia: ez dute txintik esaten gaiaz. Edo pozarren daude ‘Pride’ delakoarekin, planteamenduekin erabat ados. Edo beldur dira, kritikarik txikiena ere eginez gero, homofobotzat jo lezaketelako. Azken hori bada kasua, lasai egon daitezke, alde izango gaituzte eta.

jueves, 26 de enero de 2017

#hemeroteca #transfobia | El frente trans

Imagen: Gasteiz Hoy / Ataque en Gasteiz a la campaña de Chrysallis
El frente trans.
«Hay niñas con pene y niños con vagina». ¡Ya estamos! -pensé yo la primera vez que vi la campaña de Chryasllis Euskal Herria, hace un par de semanas- ¡otra vez las dualidades absolutas de siempre, esas que inexorablemente aparecen cuando te topas con el activismo trans! (salvo unas pocas excepciones, que las hay).
Jaime Mendia | Naiz, 2017-01-26
http://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/el-frente-trans

Que si hombre/mujer, que si pene/vagina, que si cis/trans, que si homo/hetero... Me dije que debería escribir algo al respecto, pero confieso que me pudo la pereza; eso sí, mentalmente repasé todos los argumentos clásicos en estos debates: que las personas no se dividen en compartimentos estancos, que las identidades de cada persona son variables en el tiempo, que si... Que puedes hacer una lista de dos, diez, cien, mil o diez mil características físicas de un cuerpo humano; que puedes clasificar a toda la Humanidad según estas características, y que así podrás formar miles de grupos de personas; y que si a uno de estos grupos le das poder sobre los otros (por ejemplo, al grupo de personas con el ombligo alargado de arriba abajo frente a las demás tipologías de ombligos), automáticamente y en muy poco tiempo aparecerán identidades ligadas a estos rasgos físicos y, con ellas, las relaciones de poder dentro del grupo e intergrupos. Que el hecho de separar a los seres humanos en dos grupos estancos y establecer una relación de poder entre ellos, es un hecho político y no natural, que responde a la necesidad del sistema de perpetuarse a sí mismo, ya que las personas de uno de estos dos grupos tienen necesidad de relacionarse con las del otro, pero los mecanismos para establecer estas relaciones vienen determinados por el sistema, y están controlados por éste (he ahí la fuente de su poder). Y, en definitiva, que desde el activismo de liberación sexual debemos dedicar todos nuestros esfuerzos a destruir el sistema de géneros, y no en adaptarnos a él. Nuestra función es ser insumisos del género, ser disidentes sexuales en esta sociedad. Lo de siempre, sin sorpresas: el consabido debate de la identidad.

En estas estaba –o, de hecho, lo tenía ya bastante olvidado por el transcurso de uno o dos días– cuando empecé a ser consciente de la respuesta que esta campaña estaba teniendo entre la población. Reconozco que la enorme agresividad que ha suscitado en su contra me ha sorprendido y conmocionado, y me ha obligado a mirar a mi alrededor. Leía los comentarios a la noticia en los periódicos y no me los podía creer: ¡cuánto odio hacia unos niños! El que Facebook censurara las imágenes entraba dentro de lo esperado, al fin de cuentas son americanos y sabemos lo gilipollas que son para estos temas (no deja de resultar divertido que censuren un dibujo y no les importe el mensaje), y que el cristofascismo hiciera ladrar a sus huestes nacional-católicas tampoco puede sorprender a nadie, a fin de cuentas ahí tienen a sus obispos, sus medios de comunicación, su financiación estatal..., pero que en nuestras ciudades vascas los carteles hayan sido atacados y destruidos no me lo esperaba, sinceramente. Yo creo que de todo, esto es lo que más me ha dolido, porque lo ha hecho gente de nuestro alrededor, personas con las que te cruzas por la calle a diario. ¿Cómo puede herirlas tanto el hecho de recordarles que todavía hay niñas y niños que sufren por nuestro comportamiento, y que ese sufrimiento es fácil de evitar, hasta el punto de obligarlas a reaccionar de un modo tan violento? ¿Qué comportamiento puedes esperar de estas personas si se encuentran con una niña o un niño en estas circunstancias?

Como militante de EHGAM y activista gay que he sido a lo largo de las últimas décadas, soy capaz de reconocer que el frente de nuestra lucha se ha desplazado desde los derechos de gays y lesbianas a los de las personas transexuales. Hace unos 10 años participamos como Ehgam, junto a otros grupos de Euskal Herria, en el inicio en nuestra tierra de la lucha por la despatologización de la transexualidad, en el movimiento que se llamó STOP TRANS-Patologización 2012 (entonces hablábamos de que «disforia es homofobia»), pero incluso esas campañas no recibieron una respuesta tan hostil como esta última de Chrysallis EH. Las causas son varias: sin duda, la crisis ha derechizado nuestra sociedad; los reaccionarios se han repuesto ya del shock inicial que les produjo la aprobación de la ley de matrimonio de personas del mismo sexo, y ahora están organizados y activados; el movimiento de liberación sexual está más débil de lo que ha estado nunca en las últimas décadas; poner en duda el género supone un ataque mucho más intenso contra el sistema heteropatriarcal que aceptar la homosexualidad masculina (en relación con esta idea habría que estudiar, en primer lugar, cómo y por qué prácticamente ha desaparecido del imaginario popular la imagen del mariquita plumero, parece como si la aceptación social de la homosexualidad masculina se haya hecho asegurando que ésta no pone en jaque los roles de género, y después por qué razón la homosexualidad femenina ni está, ni se la espera). Y por último está el tema de que la campaña de Chrysallis EH va dirigida a niñas y niños, ya que los creyentes se considera los únicos con derecho –divino– a moldear las mentes infantiles a sus intereses.

Sé que aún nos quedan muchos frentes por abrir, y muchas batallas por ganar, porque somos muy ambiciosos con la Humanidad que soñamos, pero hoy la que nos toca afrontar es esta, y la están librando con arrojo y valentía desde Chrysallis y otras organizaciones afines. Y yo, con mis discrepancias ideológicas a cuestas, quiero decir aquí y ahora que me siento muy orgulloso de todas ellas y de todos ellos, y feliz de ser una pequeña parte de ese movimiento de resistencia sexual.

Y TAMBIÉN…
Ataque transfobo en Vitoria contra la campaña en favor de la transexualidad.
Una valla con el anuncio de las familias de niños transexuales ha sido atacada.
Ignacio Gatón | Gasteiz Hoy, 2017-01-12 
http://www.gasteizhoy.com/ataque-transfobo-en-vitoria-contra-la-campana-en-favor-de-la-transexualidad/