Mostrando entradas con la etiqueta H-Euskalerria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta H-Euskalerria. Mostrar todas las entradas

lunes, 25 de septiembre de 2023

#hemeroteka #trans #bollerak | ‘Mari Solasak Bazterrean’ izenarekin LGTBIQ+ kolektiboaren hausnarketak landuko ditu EHGAM kolektiboak

Prostituzioan aritu ziren trans-ei omenaldia egin diete gaur //

‘Mari Solasak Bazterrean’ izenarekin LGTBIQ+ kolektiboaren hausnarketak landuko ditu EHGAM kolektiboak

Maialen Huarte Arano | Euskalerria Irratia, 2023-09-25

https://euskalerriairratia.eus/irunerria/1695643519692-mari-solasak-bazterrrean-izenarekin-lgtbiq-kolektiboaren-hausnarketak-landuko-ditu-ehgam-kolektiboak 

‘Trans’ emakumeei omenaldia egin die gaur kaleko ekitaldi baten bitartez. 80ko hamarkadan prostituzioan ari zirenak izan dituzte gogoan.

LGTBIQ+ jardunaldiak antolatu ditu EHGAM Nafarroako kolektiboak. Hiru mahai inguru osatu dituzte urriaren 7rako. Kondestablearen Jauregian izanen dira goizez eta arratsaldez Laba elkartean. “Hausnarketarako bide eta gure kolektiboaren inguruan solasteko aukera izanen da da”, azaldu du Kepa Yekora EHGAMeko kideak. “LGTBIQ+ pertsonen errealitatea ikusarazteko, euren bizipenak ezagutzeko eta solasean aritzeko espazio bilakatuko ditugu Kondestabelaren Jauregia goizez eta Laba elkartea arratsaldez”, esan du.

Amaia Alvarez eta June Fernandez, Laban
‘Mariokerrak. Nola esan/izan bollera’ liburuaz ariko dira bi feministak urriaren 7an 17:00ean Iruñeko Gazteluko plazako Laba elkartean. Aurkezpena lehenbizi eta gero eztabaida zabalduko dute jendeak ere parte hartu dezan. Amaia Alvarez EHUko irakaslea da eta June Fernandez kazetaria. Biak feministak. Ikuspuntu horretatik abiatuko dute jardunaldia.

viernes, 7 de enero de 2022

#hemeroteka #lgtbi #lgtbifobia #memoria | Kepa Yecora (EHGAM): "Frankismoaren garaietako irainak oraindik entzun daitezke"

Euskalerria Irratia / Oskar Sada 'Gomi' eta Kepa Yecora, EHGAM-Nafarroa

Kepa Yecora (EHGAM): "Frankismoaren garaietako irainak oraindik entzun daitezke".

Juan Kruz Lakasta | Euskalerria Irratia, 2022-01-07

https://euskalerriairratia.eus/nafarroa/1641561521316-kepa-yecora-ehgam-frankismoaren-garaietako-irainak-oraindik-entzun-daitezke 

Nafarroan, Frankismoaren garaietan, genero disidenteek pairatu zuten errepresioa aztertu dute, eta ikerketa horren ondorioak hobeki ezagutu ditugu gaur Metropoli Forala saioan.

Geoffroy Huard historialari paristarrak egin du ikerketa, Nafarroako Parlamentuaren eta Memoria Institutuaren enkarguz, eta EHGAM mugimenduaren laguntzaz.

Kepa Yecora EHGAMeko kidea da, ikerketan lagundu du. Gure mikrofonoetan azaldu duenez, LGTBI Legea tramitatu zutelarik, EHGAM bezalako elkarteek memoria historikoan ere kolektibo hau aintzat hartzeko eskatu zuten, eta eskaera horri erantzunez sortu zuen joan den urtean foru parlamentuak ikerketa hau egiteko lerroa aurrekontuetan.

Ikerketaren xedea zen errepresio judiziala aztertzea, baina trabak topatu dituzte: “Nafarroako auziak Zaragozan daude, eta han esan digute Pribatutasun Legearen arabera, 50 baino gutxiago dituzten auziak ezin direla ikertu. Institutua eta Koldo Martinez senataria lanean ari dira baimena lortzeko, eta, batek daki, agian azkenean baimena emanen digute; izan ere, beste erkidego batzuetan ahalbidetu dute halako ikerketak egitea, betiere konfidentzialtasuna bermaturik”. Yecoraren aburuz, “funtsezkoa da jakitea zer gertatu zen, zenbat jendek pairatu zuen prozesu judiziala eta zein nolako zigorrak ziren”.

Frankismoak Nagien eta Gaizkileen Aurkako Legeari izena aldatu zion, eta Arriskutsutasun Sozialaren eta Gizarteratzearen Legea birbataiatu zuten, hain zuzen ere genero disidenteak begiz jota zituztelako: “Homosexualei inbertitu esaten zieten ezarrita zeuden arau sozialak iraultzen zituztelako”.

Ikerketak argi utzi du maila sozioekonomikoa erabakigarria zen zigor judiziala pairatzeko tenorean: “Goi mailakoek ez zuten zigor penalik jasotzen. Homosexuala eta beraz gaizkilea zinen aztertzerakoan, ongi aztertzen zuten zein lanbide zenuen”, azaldu du Yecorak.

Nolanahi ere, judiziala ez zen errepresio bakarra. Jendartearen eta familiaren barruan ere bazen. “Emakumeak ikusiezinak ziren orduan, eta lesbianek tratamendu jakin bat izan zuten, batez ere familia barruan, errepresio soziala izan zen haiena”, dio EHGAMeko kideak.

Halaber, garai haietako homosexualek eta trans pertsonek bizirauteko zerabiltzaten kodeak eta estrategiak aztertu dituzte, baita haien militantzia ere. Horretarako hainbat elkarrizketa egin dituzte.

Yecoraren arabera, prozesu ederra izan da solasaldiok egitearena, baina baita oso gogorra ere: “Batetik ikusi dugu jende asko hil dela.; eta bestetik konprobatu dugu oraindik badagoela jendea beldurra duena, ez dena hitz egitera ausartzen. Eta aldi berean badago jendea ez diona zentzurik ikusten ordukoak gogoratzeari: zertarako oroitu surimendu hori guztia?”.

Mintzatzera ausartzen direnen lekukotasun askotan beste arazo bat dakusa Yecorak: “Bada jendea oraindik ez dena gauza pairatu duen sufrimendua identifikatzeko. ‘Gutxi jotzen zidaten’, esan izan digute. Edo halako errepresio bortitza pairatu ez genuenok zorteko sentitzen gara, gure gaztaroa libreki bizitzeko aukera ukatu baziguten ere. Homofobia integratua daukagu”.

Hori guztiori horrela, eskertuta mintzatu da Yecora: “Biziki eskertzen diegu parlamentuari eta institutuari aukera hau eman izana, nahiz eta batzuentzat beranduegi iritsi den, jada hilda daudelako”.

EHGAMeko kidearen irudikoz, “ezinbestean jakin behatr dugu nondik gatozen, zer nolako sufirimendua eduki duten pertsona horiek, oroimen historikoa presente eduki, eta kontziente izan orduan erabiltzen ziren oihuak eta irainak oraindik erabiltzen direla”. Haren ustez, “asko aurreratu dugu, baina oraindik asko falta da, badugul zer borrokatua, zer aldarrikatua”.