Mostrando entradas con la etiqueta Bertsolarismo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bertsolarismo. Mostrar todas las entradas

miércoles, 26 de febrero de 2025

#hemeroteka #bollerismoa | Izaro Bilbao Arostegi: “Bertsolaritzan ‘guayismo’ pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean”

Izaro Bilbao Dani Blancoren argazki batean //

Izaro Bilbao Arostegi. Frikitasuna aldarri: “Bertsolaritzan ‘guayismo’ pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean”

Pasatzen zait pertsona batzuekin: ia ezagutu gabe zainak ematen dit gauza interesgarriak izanen dituztela esateko. Horietako bat zen Izaro Bilbao. Banekien bertsolaria zela, ilegorria. Bertsoaren bueltako sormen talde batean aritzen zela eta Olatz Salvadorren kantu biri jarri dizkiola berriki hitzak. Plazera izan da Bilbao entzun eta etxerako buelta galdera gehiagorekin egitea.
Amets Aranguren Arrieta | Argia, 2025-02-26
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2907/izaro-bilbao-frikitasuna-aldarri 

Izaro Bilbao Arostegi (Mungia 2004). Basaurin topatu zuen lehenengo ‘sexilioa’ Izaro Bilbaok (Mungia, 2004) eta Donostian gero. Jaioterrian falta zitzaionarekin egin zuen topo bizkaitarrak hiriotan: ero ez zegoela konfirmatuko zion lagun taldea, frikiak eta queerrak gehienak. Bertsotan eta idazten aritzen da, baita Lokatz Loreak sormen taldean ere, diziplinartekotasunetik sortzen. Psikologia ikasketak ari da egiten egun Donostian eta gizarte-psikologiaren alorrean du interes gehien.
G. Psikologia ari zara ikasten Donostian. Zergatik?
Oso txikitatik izan nuen argi psikologia ikasi nahi nuela. Sen hori nuela esango nuke, gauza horietan asko sinisten ez dudan arren. Pertsona ulertu nahi nuen mundua ulertzeko edo mundua ulertu pertsona ulertzeko. Artistikoki ere horretara jo dut gero.
Eta Donostia… beste aukera Deustu zen eta pribatua izanik ez nuen han ikasi nahi. Eta, bide batez, Mungiatik ere alde egin nahi nuen, gordinki esanda. Ez dut herriarekiko atxikimendu handirik, ez nau sekula eroso sentiarazi. Herriarekiko izan dudan aingura bakarra bertso-eskola izan da beti. Donostiara etorri nintzenean nahikotxo aldatu nintzen. Hori nahi eta behar nuen.

G. Ikasten ari zarenak definitzen zaitu?
Ez nuke esango bereziki. Esango nuke frikikeria bat dela. Gehiago definitzen nau unibertsitatean dudan jardun militanteak edo Donostian daukadan bizitzak.

G. Eta Mungiara itzultzen zarenean, handik alde egin zuen Izaro zara ala beste bat?
Beste bat. Transgresio bat egon zen hona [Donostiara] etorri nintzenean. Uste dut herrietan dagoen arrisku bat dela etiketa bat jartzen dizutela sei urte dituzunean eta betiko zarela etiketa hori. Ni beti izan naiz klasean asko inplikatzen zen pertsona, frikia.
Gero Lokatz Loreak-ekin [sormen taldearekin] Friki Saioak egin genituen. Beti negatiboki esleitu zitzaidana positibo bilakatu genuenean, aldaketa handia izan zen niretzat. Momentu honetan Mungiarekin beste harreman bat eraiki nezake, orain naizen pertsonatik.

G. Zein muga topatzen zenuen han?
Ez dakit oso ondo ulertu dudan nik ere inoiz, baina faktore asko dago. Banuen, adibidez, euskaraz hitz egiteko gogo bat, ez nire familia bereziki euskalduna delako, baizik eta hartu nahi nituen beste bide batzuekin lotzen nuelako: izan literatura, bertso mundua… Eta nire inguruan ez nuen hori topatu.

Horrelako bizpahiru lagun nituen bertso-eskolan eta “ze guay” pentsatzen nuen. Bertso udalekuetan izena eman nuen eta hor konturatu nintzen bazegoela nire adineko jende bat nire antza zuena.

G. “Ez nago ero”, pentsatuko zenuen.
Hori da. Ez nuen ulertzen zergatik ez ninduen ulertzen beste jende batek. Eta segur aski, nik asko handitu dut irudi hori nire buruan eta ez nintzen hain arraroa izango.

Nire kuadrilla Basaurikoa zen eta da, gaur egun haiekin hainbeste kontaktu ez badut ere. Ez nuen kasualitatez bukatu langile herri batean kuadrilla edukitzen. Frikikeriak tarteko egin nituen lagunak. Gehienak queerrak dira eta esango nuke sexilio moduko bat izan zela niretzat Basaurin lagun hauek edukitzea. Nahiz eta batzuk euskaldunak ez izan, jarrera oso desberdina zen. Bertsotan zer egiten nuen jakin nahi zuten eta saioetara etortzen ziren. “Hau nire jendea da”, pentsatu nuen.

G. Bertso mundua oso mundu konkretua da. Uste duzu horrekiko interesa frikikeriarekin lot daitekeela?
Bai. Izan ere, esango nuke frikiok badugula ‘guay’-arekiko arbuio moduko bat. Baina bertso munduan daukadan taldea ere bada mundu horretan ematen den ‘guayismoa’-ren ‘hater’-a den jendea. Ni beti izan naiz talde horren partaide edonon. Ikastolan nituen lagun gutxiak ergelak deitzen zituzten eta gerora egin ditudan lagunak ere ‘ergelak’ izan dira. Oso argi dut ez dudala ‘guay’-a izan nahi.

G. Zer da ‘guay’ izatea bertso munduan?
Uste dut badagoela diskurtso orokortu bat, horizontaltasunarena, paretik kantatzearena… Denok dakigu diskurtsiboki hori garatzen, oso jende argia dagoelako, baina gero asko da “nik nahi dut izan onena” eta “nahi ditut lagun gisa onenak direnak” edo “diskurtso interesgarriena dutenak”. Hori lotzen dut guay izatearekin. Bertsolaritzan dagoen elefante erraldoi bat da, inork ikusten ez duena. Guayismo pila bat dago eta ez bakarrik goi-mailako bertsolarien artean, gure artean ere bai. Ni ere, segur aski, izan naiz noizbait guay hori. Nik eta nire lagunek nahiko presente dugun gauza bat da.

G. Bertso mundua oso diferentea da kanpotik edo barrutik ikusita? Ez ditut imajinatzen azaroan Ilunben aritu ziren finalistak haien artean harreman txarra izaten.
Zerbaitengatik ikusiko duzu horrela, bai. Horizontaltasunaren diskurtsoa baldin badugu, antolatzen badugu Señora Sariketa eta horrelakoak… zerbaitengatik izango da. Kontzientzia behintzat badago. Esango nuke bertsotan dabilen jendearen ehuneko handi bat dela bere herrian pringatua izan den jendea eta orain bertsolaria dela. Agian giro euskaldunagoetatik edo kapital kultural jakin batekin datozenetatik ez hainbeste, baina bestela bai.

Bertsolaritza gizartea da, ez da mundu isolatu bat. Noski jende batek zalantzan jartzen dituela gauzak, baina kristoren hierarkia dago, antzerki munduan bezala. Nahiz eta lehiaren kontra egon, desira dezakezu kapital soziala. Denok desiratzen dugu kapital soziala, nik ere bai. Horren kontra egin behar da aktiboki, bestela…

G. Bertsolaritzaren kolektibotasunak egoa apal dezakeela esaten entzun zaitut elkarrizketaren batean. Puztu ere egin dezake agian, ezta?
Bai, guztiz. Bertso-eskoletatik gatoz, espazio kolektibo batetik. Horrek zera esan nahi du: “Zu hemen ez bazaude, nik ezin dut bertso-eskolarik egin”. Hortik lehiara goaz, eskolartekora, adibidez. Eta hor pentsatzen duzu “zurekin entrenatu dut denbora honetan guztian eta zu gabe ezin dut abestu. Behar zaitut, baina zu baino hobea izateko”.

G. Pentsatzen dut zurekin bertso-eskolan aritu direnen puntu ahulak ezagutzen dituzula.
Bai, baina esango nuke existitzen dela konplizitate bat bertso-eskola konpartitu dutenen artean. Bada pixka bat “zu nire taldekoa zara, gu gara ‘endotaldea’ eta ‘exotaldea’ beste horiek dira, beraz, horien kontra joan behar dugu”. Baina egia da badela ere “zu nire laguna zara eta babestuko zaitut, baina hobeto zure gainetik geratzen banaiz”. Besteen kontra goaz esplizituki.

G. Mungiatik alde egitean molde edo marko bat utzi zenuen han. Zein eraiki zenuen hemen?
Esango nuke azken urtean zalantzan ari naizela jartzen orain arte hemen eraiki dudan markoa. Niretzat gune hori gatazkatsua da oraintxe bertan. Nire zirkuluko jendea asko maite dut momentu honetan, baina oso marko zehatza dut nire ustez. Jendeak irakurtzen nau era jakin batean eta mugatzen nau ezaugarri batzuetara, zeinetara agian nik ez nukeen hain zuzenki atxikia izan nahi.

G. Noski, marko hori kanpotik eraikia ere bada.
Bai. Egia da momentu batean nik eraiki nuela hau, baina orain saiatzen ari naiz nire buruari permititzen beste ideia eta jende batzuekin ere ibiltzea. Adibidez, bollera gisa identifikatu naiz unibertsitatera etorri naizenetik. Askapena izan da, nire arazoa kolektibizatzeko oso era indartsua. Hala ere, gaur egun Euskal Herrian bollerismoa planteatzen den erak zalantzak sortzen dizkit eta orain hasi naiz nire buruari baimena ematen esateko “ez duzu denarekin ados egon beharrik”.

Normalizatu eta onartu beharko litzateke askoz ere gehiago zalantza. Nik etsaitasun jarrera horrengatik gauzak zalantzan jartzeko zailtasunak izan ditut eta ez nuke hori nahi, uste dut ez dela osasuntsua.

Noski, edozein mugimendu edo kolektibo sortzeko dena beti zalantzan ez jartzea izango da puntu gakoetako bat, bestela ez litzatekeelako taldea sortuko eta hori delako norbanakotik taldera salto egitearen gauzetako bat, ez izatea hain inportantea zure iritzia, hori beti etorriko da bat indibidualtasunari uko egitearekin. Baina zein puntutaraino? Dotrina arriskutsua da.

G. Gogoan dut duela hiruzpalau urte Saioa Alkaizak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan kantatu zuela ezin zuela ‘guay’-a izan zentzu guztietan.
Iruditzen zait oso fenomeno arriskutsua gertatzen dela Euskal Herrian eta, hortaz, bertsolaritzan: hierarkia berriak sortzearena. Oso indibidualak diren borrokak sortzearena. Nik, adibidez, polimaitasuna aldarrikatzen dut eta praktikatzen dut, baina ez dut uste horregatik hobea edo apurtzaileagoa naizenik. Hori da azken aldian sortu zaidan zalantzarik handiena.

Uste dut oso normalizatuta dauzkagula “borroka” deitzen ditugun oso gauza indibidualistak. ‘Check list’ batzuk izango bagenitu bezala da, “mundua konpontzeko zer egin behar den” biltzen duten zerrendak. Baina inork ezin du ‘check list’ batekin mundua konpondu. Inork ezin du gizonekin ez oheratzearren mundua konpondu, nahiz eta ulertzen den hori badela zerbait arrakalatzeko era bat.

G. Noiz eta zergatik sortu zenuten Lokatz Loreak?
2022ko udan. Bizkaiko eskolartekoa irabazi nuen nik urte hartan eta presioa eta lehia nola bizi izan genituen ikusi ondotik, erabaki genuen beste zerbait egitea, bertsoa desberdin bizitzeko asmoz. Araitz Katarainek, Janire Arrizabalagak eta hirurok jarri genuen martxan proiektua, baina aurretik ez genuen gehiegi ezagutzen elkar.

Gogoratzen dut, eta hau gustatzen zait, ez genuela sentitzen proiektua “gure” ideia zenik, “guk” egin behar genuenik… eta esango nuke hori arte munduan sarri gertatzen dela, ezta? “Guk eduki dugu ideia hau, guk egin nahi dugu eta gurea da. Kolektiboa da, baina nire kolektiboarena”. Kolektiboa izatea ez da talde izatea bere horretan, kolektiboak prest egon behar du handitzeko. Bestela beti goaz taldeka. Heterosexualitatea ere talde bat da, kolektibo bat, beraz, kolektiboa ez da beti onaren sinonimo.

G. Zein da zuen ekarpena?
Bueno, nik nire izenean hitz egin dezaket bakarrik, baina esango nuke interesa dugula motibatzen gaituzten gauzak egiteko. Ez dugu egiten arrakasta lortzeko eta badakigu ez garela onenak, baina ez dugu izan nahi ere.

Nik asko apreziatzen dut eta uste dut oso ekintza antikapitalista dela nire lagunekin sortzea nire lagunekin ondo pasatzeko. Askotan, esaten dugunean “gauza politikoak egingo ditugu” horren atzean arrakastaren bilaketa dago. Elkarri beti esan diogu oso argi momenturen batean ikusten badugu proiektuak ez digula ekarpenik egiten, hor bukatuko dela.

G. Nahiz eta zuen helburua hori ez izan, uste duzu erreferente zaretela edo izan zaitezketela beste gazte batzuendako?
Polita izango litzateke. ‘Friki Saioak’ egin genituenean, asko hunkitu gintuen gauza bat izan zen Bizkaiko bertso barnetegitik deitu gintuztela han abesteko, gazteek ikus zezaten beste gazte batzuk ari zirela gauza desberdinak egiten.

G. Zuendako Lokatz Loreak sortzeko erreferente edo motibazio iturri izan dira Señora Sariketa, Ahalduntze bertso-eskola edo bestelako saio alternatiboak?
Bai eta badira oraindik. Behe Banda ere izan daiteke. Esango nuke guk asko miresten dugula sortzeko era kolektiboa. Mejillón Tigreren oso fan ere bagara, adibidez. Saiatzen gara hori bilatzen gure inguruan, noski.

G. 2017an Maialen Lujanbiok pertsona trans baten ahotik kantatzean publikoaren partetik entzun zen txalo zaparrada hori benetakoa da? Edo zuzentasun politikoaren izenean txalotu zen?
Hori lotuta dago gizartean feminismoak hartu duen bilakaerarekin eta arduratzen nauena da betiko zalantza: feminismo burges eta zuzena. Hori da “ondo sartzen zaigun” feminismoa. Bueno, niri ez, baina ondo sartzen zaiona jendeari, erraza dena txalotzeko.

Ez nuke politikoki zuzena den horretan erori nahi. Ez nuke nahi Señora Sariketara joatea fondoan horrekin ados ez dagoen jendea. Nahi dut hurbilduko den jendea izatea benetan ulertzen duena zer nolako afera den lehia bertsotan eta ulertzen duena beste espazio batzuk behar ditugula. Elon Muskek agur nazia egitea hain larria ez dela dioen jendeak transexualitateari buruz kantuan gaudenean txalotzen bagaitu, igual zerbait txarto egiten gabiltza.

G. Zein leku du 2025eko bertso munduan neska gazte batek?
Guk eduki dugu jende asko bidea asko erraztu diguna eta hori aintzat hartu behar dugu, nik oso presente dut. Lehen zen “behar dugu lekua” eta gaur egun gehiago da “zer egin behar dugu leku honekin?” edo “zer nahi dugu esan leku honetan?”. Sentitzen dut asko erraztu digutela bidea, baina askoz ere hobeto jakingo nukeela norantz joan bidea itxia balego, irekitzea litzatekeelako.

Asko pentsatzen dut ere “lekua eman didatenekin ados egon behar dut lekua eman didatelako?”. Zor historiko hori bai sentitzen dudala pixka bat. Nik nahiko nuke Ahalduntze bertso-eskolak gero eta jende gehiago barne biltzea eta espazio hori egungo gatazka eta beharrei egokitzea. Zaila da, baina hala behar du.

G. Uste duzu jendeak egozten dizkizula diskurtsiboki ardura batzuk mutil bati egozten ez dizkionak?
Uste dut jendeak uste duela badakiela zer esan behar dudan, eta ez dakite. Edo sentsazio hori daukat. Gizonak ez diren nire belaunaldikoei buruz hori pentsatzen dutela uste dut, uste dutela badakitela zer dugun esateko. Arin esleitzen dira ezaugarri batzuk.

G. Eta nor da jende hori?
Denok. Ni ere bai. Ez dut uste inork nire profila ikusita beste zerbait pentsatuko duenik, ezta nik kanpotik ikusiko banu ere.

miércoles, 3 de marzo de 2021

#hemeroteka #emakumeak | Euskaraz idazten dudalako

Irudia: Pikara / Oihana Bartra

Euskaraz idazten dudalako.

Askotan errepikatu zaidan sentimendu hori agertu da Pikaran euskarazko zutabea idaztearen proposamena jaso dudanean. Bertso saio baterako deia jaso eta “emakume bat behar dugu” esaten didatenean sentitzen dudan mina.
Oihana Bartra | Pikara, 2021-03-03
https://www.pikaramagazine.com/2021/03/euskaraz-idazten-dudalako/ 

Emaila ireki dut. ‘Pikara’n zutabe bat idazteko proposamena heldu zait. Gero El Salton ere argitaratuko dela diote. Harritu egin nauela aitortu behar dut. Beldurtu ere bai. Ni? Hasieran, ezetz esatea pentsatu dut. Ez dut autoritate nahikorik sentitzen ‘Pikara’ bezalako komunikabide feminista batean idazteko. Gustura irakurtzen ditut aldian-aldian iritzi-artikulu eta erreportaje interesgarri askoak. Besteek idazten dutenetik ikasten ahalegintzen naiz eta beste emakume batzuekin eztabaidatzen dut zalantzagarri zaizkidan gaien inguruan. Zer pentsatua ematen didate beti, baita nire posizioa zalantzan jarri ere. Baina zer daukat, ba, nik aportatzeko? Ezer gutxi, seguru asko. Beste norbaiti lekua uztea komeni, agian.

Nirekin harremana egin duenak adierazi didanez, ‘Pikara’k ‘El Salto’rekin duen akordioaren arabera, hilero argitaratzen dituzte paperezko edizioan lau bat orrialde, eta, dirudienez, “entre los contenidos, hay una columna de opinión en una lengua minorizada del estado”. Hor sartzen naiz ni. “Ah, klaro, horregatik esan didate hau idazteko”, pentsatu dut. Euskaraz idazten dudalako. Askotan errepikatu zaidan sentimendu hori. “Berriz min hau” moduko bat. Bertso saio baterako deia jaso eta “emakume bat behar dugu” hori. Inoiz jaso nahiko ez nukeen dei hori. Emakume bat behar dugu. Emakume bilbotar bat behar dugu. Emakume bilbotar gazte bat. Gaztearena gero eta gutxiago. Azken batean, kupo bat. Emakume bertsolariok elkarren ordezkagarri bihurtu gaituzte horrela. Berdin du ni edo beste bat. ¨Zuk ezin baduzu deituko diozu beste edozeini, mesedez?”.

Seinalatu izan gaituzte: emakumeak zaretelako deitzen dizuete. Bestela hainbeste kantatuko zenuketela uste duzue? Mailarik ez duzue eta. (Azken hori esan barik esan digute). Sarri entzun behar izan dugu hori, guk geuk sinesteraino entzun ere. Zenbat herritara joan ote garen inpostorearen sindromeak jota. Emakumeak garelako, gu baino hobeak zirela sinetsita zeuden gizonekin kantatzera. Makina bat bider hartu dut neuk ere kotxea, burumakur, saio horretan kantatzea merezi ez dudala pentsatzen. Errudun sentitu izan naiz beste norbaiti (gizonen bati) lekua kentzen ariko nintzela uste izanda.

Emakume bertsolarien artean gaiotaz hizketan hasi ginenean konturatu ginen guztiok sentitu izan garela horrela noizbait. Seguru nago beste hainbat esparrutan ere gertatzen dela. Eskerrak egun batean bertsokide batek, haserre, hau esan zidan: «Eta haiek zer uste dute ba? Gizonak direlako daramatzate-eta hamarkadak oholtza gainean».

Pentsamendu hori gogora ekarri eta baietz erantzun diot emailari. Konbentzimendu handirik gabe baina “Bai, zeozer egingo dut”. Espektatiba handirik ez sortzeko moduan, badaezpada. Euskarazko zutabea idatziko dut. Eta orduan neure burua konbentzitzen ahalegindu naiz: ze arraio, besteek gaztelaniaz idazten dutelako idazten dute eta.

sábado, 20 de enero de 2018

#hemeroteka #kultura #dokumentazioa | Xenpelar Dokumentazio Zentroan bat-batekotasuna betikotzen dute

Irudia: Naiz / Xenpelar Dokumentazio Zentroaren lankideak
Xenpelar Dokumentazio Zentroan bat-batekotasuna betikotzen dute.
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren xedea ikerketa bultzatzea da, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta jendartera zabalduz. Bertsozale Elkarteak sortu zuen 1991n eta urtez urte osatzen doa altxorra bertsozaleei esker. Dokumentalista lantaldeak neke aurpegiarekin baina irribarretsu zabaldu digu atea.
Maider Iantzi Goienetxe | Naiz, 2018-01-20
https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-01-20-06-00/hemeroteca_articles/xenpelar-dokumentazio-zentroan-bat-batekotasuna-betikotzen-dute

Txapelketa Nagusia iragan da, baina bada leku bat kantatutako bertsoak betiko gordeko dituena: Xenpelar Dokumentazio Zentroa (XDZ), Villabonako Subijana etxean. Ostiral batez hartu gaitu dokumentalista boskoteak, txapelketaren liburua inprentara bidali berri. Urtarrilaren bukaeran argitaratuko da.

Ganbarako mahai batean txapelketa nagusi historikoetako liburuak daude jarrita bata bertzearen ondoan. Denetan zaharrena 1935-36koa da. “Bertsolari Gudaketa” deitzen zen orduan. Aitzol Ariztimuño zen epaileetako bat. Azpeitian, Elizondon eta Tolosan jokatu ziren kanporaketak, besteak beste, eta finala, Donostian. Joseba Zubimendik osatu zuen bilduman “Zeruko Argia”-n argitaratutakoa agertzen da, transkripzioak (eskuz idatziak, grabaziorik ez), baita gastuak ere. Txapelketaren bi edizio egin ziren eta Basarri eta Txirrita izan ziren txapeldunak.

Garai hartan langintzak jartzen zizkieten bertsolariei ofizioak beharrean. Nagusia eta morroia ziren, arotza eta aizkolaria, edota ardo saltzailea eta edalea, eta elkarrizketa osatu behar zuten.

Halako perlak daude XDZn, baina, Oihana Aranburu koordinatzaileak adierazi digunez, helburua ez da historian sakontzea, gaurko bertsolaritzaren eta bertsogintzaren mugimendu osoa dokumentatu eta kontsultagarri jartzea baizik. Materiala jaso, antolatu, erabiltzeko prestatu eta zerbitzua ematea. 1985etik honakoa da batez ere beren funtsa (1987an sortu zen Bertsolari Elkartea, eta 1995ean Bertsozale Elkartea izatera pasatu zen).

Ikerlari, kazetari (atzerritarrak ere bai), bertso eskola, hezkuntza arautuko irakasle, bertsozale, herritar… hainbat laguni ematen diote zerbitzua. Oihana Iguaran, adibidez, ikerketa bat egiten ari da txapelketaren baitako bertsogintzaz eta ahalik eta hobekien prestatu diote materiala.

Liburu eta bideoak izozkailuan
Artxibo eremuan barneratzea izozkailu handi batean sartzea bezala da. Botoiei sakatuz apal batzuk ala bertzeak irekitzen dira, akordeoi baten moduan: CD eta audioenak, liburuenak, bideoenak… Urteroko plazaz plazako mugimenduaren dokumentazioa da. Argazkiak paperean, negatiboan edo diapositiban daude.

Belodromoko albumei begira orduak igaro genitzake, irribarre batekin. Poliki-poliki digitalizatzen ari dira. Olatz Amondarain dabil horretan. Geroxeago ezagutuko dugu. Kartelak ere ikusi ditugu. 1961ean Euskaltzaindiak antolatutako saio batena, adibidez. Basarri «munduko txapeldun» gisa aurkezten da bertan. Oholtzan jartzen diren oihalak, esku-programak… dena gordetzen dute.

«Epe luzerako aurrediseinatua dugu espazioa eta badugu lekua. 2008-09tik gaude hemen. Aurretik Donostian egon ginen, Abuztuaren 31 kalean, baina bertan dena egurrezko eraikin zaharrak direnez sute arriskua zegoen. Hasi, berriz, Xenpelar Etxean hasi ginen, Errenterian. Hortik dator izena».

Bertan kontsulta daiteke materiala eta, baimendua bada, kopia eskuratu. Aitzinetik behar dena eskatzea gomendatzen dute, dokumentalistek aztertu eta eskaini ahal izateko. Behin hori eginda, ganbaran ematen dute zerbitzua.

Halere, aipatu dute gutxiengoa dela Subijana etxera etorri eta eurekin patxadaz solasean aritzen dena; gehienek posta elektronikoz eskatzen dute behar dutena eta modu berean erantzuten diete. Jendea bertara gonbidatzeko aprobetxatu dute aukera.

Elkarte batek dokumentazio zentroa izatea apustu handia dela nabarmendu du Aranburuk: «Ez da ohikoa. Zama ekonomiko handia da eta emaitza ez da azaltzen erraza. Inurri lana bistaratzea kosta egiten da. Baina elkarteak garbi ikusi zuen beharra hasieratik». Gaur egun bost langile ari dira, lanaldi desberdinetan. Nere Erkiagarekin batera koordinatzaile dabilen Aranburu 1997ko txapelketan hasi zen lanean.

Partikularrek ekarritakoak
Kontserbaziorako tenperatura eta hezetasun egokia dituen artxiboko apal batetik Txirritaren grabazio bat atera du Aranburuk, partikularrek ekartzen dituzten altxorren adibide. «Bertsozale batek ganbaran topatu zuen. 1910-1920 bueltakoa da. Txirritari bere ahotsean egindako grabazioa. Erosketa ahalmen oso txikia dugu eta bertsozaleek borondatez egiten dituzten ekarpenak oso garrantzitsuak dira».

Dioenez, bertso eskola aunitzek bidaltzen dituzte dokumentuak. Kultur elkarteek ere bai. «Berriatukoak Santa Eskeko grabazioak bildu eta VHSn eskaini zituen, adibidez. Guk digitalizatu eta bueltan pasa genion». Euskal Herri mailako ikuspegia dutela azaldu du. «Mixel Lekuonak berak egindako grabazio guztiak jasota ditugu. Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako grabazio asko. Eragile eta jende askok parte hartzen du eta helburua guztien esku jartzea eta konpartitzea da. Geroratzeko perspektibarekin, ezagutarazi eta balioa ematea».

Horrekin lotuta, dokumentalistak aipatu du momentuan agian ez garela ohartzen gauzek duten balioaz. Gurasoen grabazioak ekarri dituzte batzuek eta XDZn digitalizatu egin dituzte. «Askotan norberaren grabagailuarekin edo argazki kamerarekin egindako lanak dira. Osotasunean, bilduman, garrantzia hartzen dute».

Grabazioen %15 eta %20 artean
Tokian tokiko eta herrialdeetako eragileen bilketa sustatzen dute. Urtean antolatzen denaren lagintxo bat jasotzen saiatzen dira, grabazioen %15 eta %20 artean gutxi gorabehera. Euskal Herriko plazetan egiten diren bertso saio guztien jarraipena egiten dute, ahalik eta aniztasun handiena islatzen ahaleginduz saio motetan, bertsogintzan, antolatzaile eta bertsolarietan, euren adinean… «Beti goaz dokumentazio irizpideak fintzen, baina sendotasuna eta esperientzia baditugu», baieztatu du koordinatzaileak.

Ohiko jardueraz gain, Txapelketa Nagusia hagitz dokumentatua dagoen eta ikusgarritasun handia duen proiektu bat dela agertu du. Dokumentalistentzat berezia da, eta bolumen aldetik ikaragarria. Goazen langile bakoitzaren lana ezagutzera.

Nere Erkiaga, datu basea Duela hamar urte jada argi zuten Xenpelarrek biltzen zuena Interneten jarri eta erakusteko modua topatu behar zela. Ordura arte zeuden programek zatika erakusteko aukera ematen zuten, baina ez zuten bertsolaritzaren dokumentazio guztia modu logiko eta erraz batean agertzen.

Orduan, proiektu bat hasi zen, ahalegin handi batekin, datu base bat diseinatzeko Interneten. Oraindik ez da bukatu, baina martxan dago Bertsolaritzaren Datu Basea (BDB). Oraindik ez dago dena bertan kontsultagarri, beraz, beti aholkatzen dute dokumentalistei galdetzea.

«Hori da Xenpelar Dokumentazio Zentroaren webgunea, hor dago esan nahi dugunaren oinarria», esplikatu digu Nere Erkiaga BDBren diseinatzaileak. «Agendatik abiatuta etorkizunean egongo diren saioen grabazioak bultzatzen dira. Eta saio historikoen datu baseekin grabazio eta argazki zaharrak, liburuak… katalogatzen dira. Bertsolaritzaren datu base oso bat da. Bertan topa daitezke biografiak eta grabazioen katalogoak. Bertan bilatu eta nahi duzuna eska dezakezu, edo etorri eta kontsultatu. Jende askok galdetzen digu ea ez al dugun Interneten. Baina Interneten ezin da dena ipini. Euskarri ezberdinetan dago eta hain da handia bildutakoa…».

BDB modu bat da Interneten edozeinek edozein momentutan begirada orokor batean Xenpelarren zer topatzen ahal duen ikusteko. Hori grabazioekin, doinuekin (3.100 bat daude) eta bertsoaldiekin egin dezake. Ez daude Xenpelarreko bertso guztiak katalogatuta; urtero egindako grabazioetatik onenak aukeratzen dira, eta, onenetatik proportzioak zainduz (lurraldetasuna, bertsolarien presentzia…), transkribatu egiten dira, audioa erantsi, doinua jarri… «Bat-batekotasunak zaintza bat behar du betikotzeko».

Txapelketa Nagusiko antologiak datu base hau elikatzen du. Epe luzera iraungo duten bertsoak, kalitatezkoak dira antologia. 2017ko txapelketako aukeraketa bat egin eta audioak eta transkripzioak jarri dituzte, ze doinu erabili den ere bai, doinutegiarekin lotura eginez. Erkiagak nabarmendu duenez, interesgarriak dira lotura horiek bertsolaritzaren logika eskaintzeko. Final laurdenak eta finalerdiak dokumentatu dituzte eta finala falta zaie. Txapelketa egin eta pasatzen da… Eta BDB gelditzen da.

Urte gutxitan asko aldatu da teknologia… eta horrek aunitz baldintzatzen du dokumentazioa. «Errazagoa dela esaten da, baina gero eta konplikatuagoa da. Eta garestiagoa», ohartarazi du datu baseak garatzen aritzen den langileak, informatika eta dokumentazioa lotuz. «Dokumentazioa egun informatika da ia, datu trukea nola egin, etorkizun laburrean argazkiak nola erakutsi. Gure argazkien katalogoa programa zahar batean dago. Pentsatu beharko dugu hori nola migratu eta nola diseinatu berriro loturak erraz ikusteko. Lehenik diseinatu egin behar da, gero informatikoki garatu, eta gero dokumentalistak datuak garbitu behar ditu, milaka eta milaka».

Oraindik badute lana. «Polita da. Sarri aparteko monasterio batean gaudela ematen du. BDBri esker gehiago ezagutzen gaitu jendeak».

Itsaso Noya, doinutegia
Bada doinutegi lantalde bat, Felix Irazustabarrena, Martin Aramendi eta Juanito Dorronsorok osatua. Saioan bertan identifikatzen dituzte doinuak. Inportantea da momentuan bertan informazioa jasotzea, lana errazten du. Saioa eta geroko elkarrizketetan ere bertsolariei galdetzen zieten: «Doinu hau berria dela iruditu zaigu, nondik atera duzu?». Azterketa txiki bat egiten dute doinuaren inguruan (jatorria zein den, zein den sortzailea…) eta hortik partitura ateratzen dute.

«Gure lana material hori jaso, datu basean sartu, eta formatu desberdinetan eskaintzea da. Erraza dirudi; katalogatu eta listo!», barre egiten du Itsaso Noya doinutegiko dokumentalistak.

«Gure lana bada bildu eta gordetzea, baina zabaltzea ere bai, momentuan jasotzen duguna berehala erabiltzea eta eskaintzea mugimendua elikatzeko. BDBk elkarteko beste proiektu askorekin lotura dauka, barrutik datu guztiak lotu egiten dira; orduan, doinu bat sortzen den momentutik, txapelketa martxan dagoela ere, bere informazioa badoa lotuta gainontzeko datuekin. Doinuen dokumentu hauek ez genituen momentuan igotzen, lana eskatzen dutelako, baina nahiko azkar egin dugu eta Bertsoa.eus atarian bertsoaldiekin batera doinuen informazioa txertatu dugu. Horrek balio erantsi bat ematen dio. Zabaltzeko aukera ematen du doinua sortzen den momentutik bertatik, informazio erantsi horrekin guztiarekin, formatu desberdinetan».

Esplikatu duenez, doinutegia oso baliagarria da bertsolarien prestakuntzarako, baita transmisiorako eta ezagutza hedatzeko ere. Musika eskoletan erabiltzen da, adibidez.

Irati Zaldua, agenda eta prentsa
Eguneroko prentsaren jarraipena egiten du Irati Zalduak, herri eta eskualdeetako aldizkariena ere bai. «Txapelketaren inguruan ateratzen den edozein argitalpen katalogatzen dut: elkarrizketak, kronikak, iritzi artikuluak… Plazako saioen informazioa ere jasotzen dut agendan emateko».

Prentsan agertzen denak ematen du txapelketak kanpora begira duen dimentsioaren berri. «Nik hori bakarrik ezagutzen dut, justu txapelketarekin hasi nintzelako lanean. Jarraipena izugarria izan dela iruditu zait». Orain agendarekin dago buru belarri, saio pila bat daudelako txapelketa oste honetan. Mahaia egunkari eta aldizkariz betea du. Bolumen handia da eta oraindik ez daki noiz arte egonen den txapelketako prentsa katalogatzen, agendak duelako lehentasuna. «Finalean geldituta nago orain», dio irriz.

Olatz Amondarain, argazkia

Gari Garaialde eta Alberto Elosegi argazkilariak txandaka ibili dira txapelketako saioetako argazkiak egiten eta finalean biak aritu dira. Prentsaurrekoak, aurkezpenak eta parte hartzaile guztien argazki saioak ere egin dituzte (bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile…). Irudi horiek hurrengo urteetan ere dezente erabiltzen dira, adibidez, bertso saioetako kartelak egiteko eta biografiak eguneratzeko.

Argazkiak katalogatzen dabil Olatz Amondarain. «Txapelketan irudi asko jasotzen dugu. Saio bakoitzean 80-100. Oso jardun estatikoa da bertsogintza eta argazkiak oso antzerakoak dira. Horregatik, argazkilari desberdinekin begirada desberdinak bilatzen ditugu».

Oholtza gainekoa dokumentatzeaz gain, inguruko antolakuntza, petodunak eta lantaldeak argazkietan jasotzen ahalegindu dira. «Polita da gero ikustea ze dimentsio, ze bizitasun daukan, zenbat jendek parte hartzen duen, ze jende motak. Baliagarriak dira gaur egun bertsolaritza zer den eta zer mugitzen duen esplikatzeko ere».

Orain material zaharrekin dabil. «Txapelketako lana ondo eraman dut, baina argazki mota batekin pixka bat nekatuta irudi zaharretara itzuli naiz aldatzeko. Orduan, erdizka daukat oraindik. Uste dut urte erdialdera arte ez dugula bukatuko», aitortu du.
  • Helburua ez da historian sakontzea, gaurko bertsolaritzaren eta bertsogintzaren mugimendu osoa dokumentatu eta kontsultagarri jartzea baizik
  • Materiala jaso, antolatu, erabiltzeko prestatu eta zerbitzua ematen du Xenpelarrek. 1985etik honakoa da batez ere beren funtsa (1987an sortu zen Bertsolari Elkartea)
  • Bertsozale batek ganbaran topatu zuen Txirritaren grabazio bat dute jasoa, 1910-1920 bueltakoa. Bertsozaleek borondatez egiten dituzten ekarpenak oso garrantzitsuak dira
  • Mixel Lekuonak berak egindako grabazio guztiak jasota dituzte; Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako grabazio asko. Eragile eta jende askok parte hartzen du
  • «Gure lana bada bildu eta gordetzea, baina zabaltzea ere bai, momentuan jasotzen duguna berehala erabiltzea eta eskaintzea mugimendua elikatzeko», nabarmendu dute
  • Bidali berri dute inprentara azken txapelketaren inguruko liburua eta orain doinuak, prentsa artikuluak, argazkiak eta beste dokumentatzen eta jasotzen ari dira
  • 4.000 lagunen gaineko informazio fitxak
  • 3.200 doinu fitxa, partiturekin eta bestelako ezaugarriekin
  • 38.000 saioren inguruko informazio fitxak, 1958. urtetik gaur egunera arteko bertso saioekin
  • 44.100 prentsa artikulu, 1998tik aurrera egunkari, aldizkari, herri aldizkari eta webguneetatik jasotako albisteekin
  • 4.500 katalogo fitxa, kartel, pankarta eta eskuorriei buruzko informazioarekin
  • 16.700 grabazioren fitxak
  • 10.400 bideo grabazio baino gehiago, analogikoan eta digitalean (1981. urtetik aurrerako saioak)
  • 26.200 bertsoaldi eta bertso sortaz osatutako katalogoa, XIX. mendetik aurrerakoak
  • 10.000 argazki inguru euskarri desberdinetan
  • bideo grabazio baino gehiago, analogikoan eta digitalean (1981. urtetik aurrerako saioak)
  • 26.200 bertsoaldi eta bertso sortaz osatutako katalogoa, XIX. mendetik aurrerakoak
  • 10.000 argazki inguru euskarri desberdinetan

viernes, 3 de noviembre de 2017

#hemeroteca #generonobinario | La UPV introduce una tercera casilla en el apartado del sexo

Imagen: Noticias de Gipuzkoa
La UPV introduce una tercera casilla en el apartado del sexo.
A partir de este curso, todos los formularios contemplarán una tercera opción que indique ‘Otras opciones’ o ‘No binario’.
Noticias de Gipuzkoa, 2017-11-03
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/11/03/sociedad/la-upv-introduce-una-tercera-casilla-en-el-apartado-del-sexo

Un día después de que la bertsolari Maialen Lujambio dejara al público congregado en el polideportivo Artaleku de Irun con la boca abierta con sus tres bertsos en defensa de la diversidad sexual, el Consejo de Gobierno de la UPV/EHU aprobó ayer introducir un nuevo marcador en todos los formatos escritos donde hasta ahora se distinguían únicamente dos sexos.

Que algo está cambiando en la sociedad vasca es un hecho, aunque los pasos se den poco a poco. No obstante, los colectivos que trabajan en defensa de los derechos de las personas transexuales acogieron la decisión de la UPV/EHU como una buena noticia.

Por tanto, a partir de este curso, en todas las convocatorias o impresos de solicitud o encuestas que haga la UPV/EHU, cuyos formatos solo contemplen los sexos de hombre y mujer, se introducirá una tercera opción que indique ‘Otras opciones’ o ‘No binario’.

La adopción de este acuerdo refleja el trabajo que la UPV/EHU está realizando “a favor de la aceptación, el fomento y la protección de la diversidad y la pluralidad en una sociedad donde los modelos de identidad son cada día más numerosos”, indicó la universidad. En ese sentido, recordó que el II Plan de Igualdad, aprobado en 2014, “ya se marcaba como objetivo la igualdad entre las diferentes expresiones de diversidad sexual, incluyendo aquellas que cuestionan o rebasan el dimorfismo hombres/mujeres y la norma heterosexual”. Además, destacó que el Vicerrectorado de Innovación, Compromiso Social y Acción Cultural tiene entre sus metas “el diseño e implementación de políticas para asegurar el efectivo cumplimiento de la igualdad entre los miembros de la comunidad universitaria”.

miércoles, 10 de mayo de 2017

#hemeroteca #mujeres #historia | Cuando a las bertsolaris las llevaban a juicio

Imagen: El Correo / 'Versolaris', de Valentín Zubiarre, 1913
Cuando a las bertsolaris las llevaban a juicio.
En el siglo XV la mujer vasca improvisaba ya versos en funerales y luego los usó contra los que llevaban una vida licenciosa.
Luis Alfonso Gámez | El Correo, 2017-05-10
http://www.elcorreo.com/alava/culturas/201705/10/cuando-bertsolaris-llevaban-juicio-20170509225216.html

«Muchas mujeres bertsolaris del siglo XIX eran analfabetas, aunque tenían un gran dominio del lenguaje. Es algo muy chocante», reconoce Ana Isabel Ugalde. Es en ese siglo cuando aparece la palabra 'bertsolari', aunque «eso no significa que la actividad no exista antes». Profesora de Didáctica de las Ciencias en la Universidad del País Vasco (UPV), la historiadora habló el miércoles sobre los orígenes de la versificación femenina en Euskadi en las jornadas 'Historia de las mujeres, mujeres en la Historia', en la Facultad de Letras en Vitoria.

Las pruebas más antiguas de mujeres bertsolaris se remontan al siglo XV. «Se conserva parte de la endecha -llamada 'eresia' en euskera- que Sancha Ochoa de Ozaeta cantó a la muerte de su marido a manos de sus enemigos en la guerra de bandos en 1464», indica Ugalde. El Fuero Nuevo prohíbe en 1526 las coplas de las mujeres «a manera de libelo infamatorio» y establecido que quien en un funeral hiciera «llantos cantando» sería multado con mil maravedíes. «Las autoridades abogan por la contención y el recogimiento en los funerales». No lo consiguen. El historiador Esteban de Garibay (1533-1599) se hace eco de que las mujeres de posición acomodada versifican en los entierros de su Mondragón natal. «El fenómeno no es exclusivo del País Vasco. En Egipto están las plañideras, que hacen algo parecido», apunta Ugalde.

El verso improvisado en euskera se da en esos momentos tanto en ambientes rurales como urbanos. «Seguramente era algo habitual que la gente jugara con las palabras y la música mientras hacía alguna tarea». Y las clases humildes echan mano del verso para criticar a los más poderosos. «Poco a poco, se dan casos de mujeres condenadas por versificar en contra de lo que ellas consideran vida licenciosa. Así, en 1721 se juzga a Ángela de Armona y su hija Ana María de Gorostieta por unos bertsos en los que ironizaban el proceder del boticario de Eibar», explica la historiadora. En un periodo posterior hay constancia de mujeres que no solo improvisan versos, sino que también los escriben, como la azkoitiarra Vicenta Moguel, que «compuso unos que se vendieron como 'bertso paperak' en 1828».

«Lo que las mujeres no hicieron fue dar el salto a la profesionalización, que comienza en el siglo XIX con los concursos de bertsolaris y los juegos florales». Entonces y antes, explica la historiadora, muchas bertsolaris son de las clases humildes y analfabetas, aunque «tienen un dominio del lenguaje asombroso. Esto extraña al periodista y escritor catalán Juan Mañé y Flaquer, como cuenta en 'El oasis: viaje al país de los Fueros' (1876-1880)».

Las viriles guipuzcoanas
«La sociedad del Antiguo Régimen es misógina. Cree en la inferioridad de la mujer», explica Bakarne Altonaga, del Departamento de Historia Contemporánea de la UPV, que mañana hablará de las mujeres viriles en el siglo XVIII en el discurso de Manuel de Larramendi (1690-1766). Jesuita, filólogo e historiador, escribe en 1754 la 'Corografía de Guipúzcoa', una especie de atlas etnográfico provincial que «es una defensa del sistema foral frente al centralismo de los Borbones», señala la historiadora.

El clérigo presta en esa obra especial atención a la mujer guipuzcoana, que presenta como viril en el sentido de «la fortaleza de su aspecto físico», consecuencia del duro trabajo, y por su rectitud moral y religiosa. Aunque es lo mismo que caracterizaría entonces a las mujeres de toda España, De Larramendi considera a las guipuzcoanas «de valor superior a su sexo, no tan espantadizas como en otras provincias». «No sólo son superiores a las mujeres de otras regiones, sino también a los hombres de otras regiones», destaca Altonaga, quien añade que el clérigo apunta cómo en los episodios bélicos entre España con Francia en tierras guipuzcoanas «algunas y muchas han hecho cosas 'hazañosas' y muy 'varoniles'»

El discurso del jesuita «sobre la feminidad fue una mezcolanza de argumentos ensalzadores de determinadas mujeres y aspectos negativos de otras. Su uso de la retórica de la excelencia no pretendía ser parte de una apología generalizada de las capacidades de las mujeres al estilo feijooniano. Más bien al contrario, fue instrumentalizada como parte de una estrategia de singularización identitaria». Ese aspecto del discurso regionalista del padre De Larramendi, la deseable virilidad de la mujer, tendrá su continuidad en el siglo XIX con Sabino Arana, cuando invente el nacionalismo vasco y haga extensivo ese ideal femenino de 'mujer fuerte' a todas las vascas, y «también aparece en el ruralismo de Trueba y en el mismísimo Humboldt».
  • Las claves
  • Fuero Nuevo de 1526. Legisla contra aquellas que «ponen coplas y cantares á manera de libelo infamatorio»
  • Ana Isabel Ugalde. «Muchas bertsolaris del XIX eran analfabetas, aunque tenían un gran dominio del lenguaje»
  • Manuel de Larramendi. La mujer guipuzcoana es «de valor superior a su sexo, no tan espantadiza como en otras provincias»
  • Bakarne Altonaga. «La sociedad del Antiguo Régimen es misógina. Cree en la inferioridad de la mujer»