Mostrando entradas con la etiqueta Les Bascos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Les Bascos. Mostrar todas las entradas

jueves, 16 de mayo de 2024

#hemeroteka #lgtbifobia | Indarkeriak, hamaika aurpegi

2001ean Iruñean egin zuten homolesbofobia sozial, mediatiko eta instituzionalaren aurkako manifestazioa //

Indarkeriak, hamaika aurpegi

Osasunaren Mundu Erakundeak 1990eko maiatzaren 17an despatologizatu zuen homosexualitatea, eta, 2005etik, egun horretan salatzen dira LGTBI pertsonen aurkako indarkeriak. Elkarte eta eragileek hainbat elkarretaratzetara deitu dute biharko.
Iñaki R. Mendoza | Berria, 2024-05-16
https://www.berria.eus/bizigiro/indarkeriak-hamaika-aurpegi_2125169_102.html

‘No one left behind: equality, freedom and justice for all’: inor atzean gera ez dadin: berdintasuna, askatasuna eta justizia denondako. Lelo hori erabiliko du Idahobit (Internantional Day Against Homofobia, Bifobia, Transfobia) batzordeak aurtengo LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Urtero legez, bihar, maiatzaren 17an, sexu-genero disidentzien aurkako indarkeria oro salatzeko protestak eginen dira mundu osoan. Aldarri inoiz baino beharrezkoagoak, oldarraldi bortitza pairatzen baitute egun kolektibo horretakoek. Barracaseko lesbizidioa askoren ahotan izan da egunotan —-eta ez bakarra—: gizon batek hiru emakume lesbiana hil zituen eta bertze bat larri zauritu iragan maiatzaren 6an Buenos Airesen, Argentinan.

NBE Nazio Batuen Erakundeak 2005eko maiatzaren 17an ezarri zuen lehenengoz LGTBIfobia salatzeko egun propioa, baina ez zuen ausaz ezarri: izan ere, OME Osasunaren Mundu Erakundeak 1990eko egun horretan bertan kendu zuen homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik, eta horregatik hautatu zuen egun hori. Ordea, LGTBIfobiaren aurkako borroka ez zen orduan hasi, inolaz ere: ibilbidea luzea da, baita Euskal Herrian ere, eta mugarriak hainbat izan direla azaldu du Nafarroako EHGAMeko kide Kepa Yecorak.

Borroka baten mugarriak

New Yorkeko Stonewall Inn tabernan jazotako istiluak dira, ziurrenik, egungo LGTBI pertsonen eskubideen defentsaren mugarri nagusia, edo iturria, bederen. Sexu eta genero identitatea aldarrikapen politiko bilakatu zen orduan, eta hamaika talde sortu ziren han eta hemen. Euskal Herrian EHGAM eratu zuten, 1977an, Sexu Askapenerako Euskal Herriko Mugimendua. Handik urtebetera, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Euskal Herriko lehen manifestazioa antolatu zuen talde horrek. Errepresioa izugarria izan zela azaldu du militanteak; ia 140 pertsona atxilotu zituzten. «Gure gorputzak aurrean jartzen genituen —-eta ditugu—, eta horrek baditu bere ondorioak», esan du Yecorak. Urte hartan bertan despenalizatu zuen homosexualitatea Espainiak, baina indarkeriak ez zuen etenik izan: «1979an Vicente Vadillo Francis erail zuten Errenterian [Gipuzkoa], eta Jesus Gaztañaga Pauen [Okzitania]».

80ko hamarkadan hasi zen militatzen Yecora: «1983an sexu berrezarpena legeztatu zuten, eta 1988an ‘eskandalu publiko’ kontzeptua kendu zuten Zigor Kodetik». Halaber, azaldu du sexu askapenerako mugimendua zatikatu egin zela orduan, onerako: «Hasieran dena zen gay mugimendua, baina, gero, identitateen araberako zatiketa etorri zen; emakumeak, esaterako, EHGAMetik atera ziren, bestelako ikusgaitasuna erdietsi nahian». 1988an, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna egin zuten lehenengoz. «Batzuek hiesa baliatu zuten gure bizimodua epaitzeko». Serofobiak errepresio handia ekarri zuela azaldu du militanteak, eta kolektiboko kideen osasun mentalari kalte «izugarria» egin ziola: «Indarkeriaren ondorioetako bat da geure burua ez maitatzea». Horrek barne homofobiari bide eman diola azaldu du Yecorak.

EHGAMeko bi kidek Iruñeko ‘cruising’ esparru batean jasandako erasoa izan zen mugarri garrantzitsuenetako bat, Yecoraren aburuz: «Baina salatu egin zutelako izan zen ezaguna, besterik ez; eraso asko izaten ziren gune hartan». 1992an jazo zen, eta oihartzun handia izan zuen garai hartako gizartean; hainbeste, ezen Nafarroako Parlamentura iritsi baitzen auzia: «[Parlamentuak] Deklarazio instituzionala egin zuen ondorioz, eta LGTBIQ+ auziak eztabaidagai zituen lehena izan zen». 1995ean, Arriskutsutasunaren Legea guztiz indargabetu zen, eta, bi urteren ostean, LGTBIQ+fobiaren aurkako Espainiako Estatuko lehen manifestazio bateratua egin zuten.

Trans pertsonen aldarria
Mende hasieran, identitateek ikusgaitasun handiagoa lortu beharra zutela ikusi zuten sexu askapenerako mugimenduetan, eta transen lehen kolektiboak sortu zituzten Euskal Herrian; Kattalingorri kolektiboa ere jaio zen, besteak beste. Halaber, homofobia eta lesbofobia soziala, mediatikoa eta instituzionala salatzeko manifestazio jendetsura deitu zuten hainbat eragilek Iruñean; sexu berekoen ezkontza legeztatzeko aldarriak ere puri-purian ziren orduan: 2005ean legeztatu zituzten. Urte hartan bertan, Mikel Martin ekintzailea jipoitu zuen militar talde batek. 2009an, Nafarroako Parlamentuak lehenengo trans lege integrala jarri zuen martxan, eta 2012an Eusko Legebiltzarrak ere egin zuen berea: iragan otsailean berritu zuten azken hori legebiltzarrean. 2015ean, bifobia —pertsona bisexualen aurkako indarkeria— erantsi zioten maiatzaren 17ko aldarriei.

Halaber, Euskal Herriko sexu askapenerako zenbait kolektibo saretu ziren urte horietan, eta beste hainbat mugarri ezarri zituzten. «2017an, adostasun zabalarekin onartu zuen LGTBI lege propioa Nafarroako Parlamentuak, UPNren abstentzio eta guzti». Handik urtebetera, OMEk buruko gaitzen zerrendatik atera zuen transexualitatea, eta 2015ean, Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea sortu zuten. Izan ere, diskurtso transfoboak eta oro har transen aurkako indarkeria areagotu egin ziren urte horietan. Feminismoaren barruko ildo batzuk transak baztertzen hasi ziren, gainera. «2018an, Ekai Lersundi nerabe transak bere buruaz beste egin zuen; LGTBIQ+fobiak hamaika aurpegi hartzen ditu», esan du Yecorak. Bilbon 2021ean izandako erailketak ere latzak izan zirela esan du Yecorak: «Hainbat gizon homosexual eta bisexual erail zituzten Bilbon urte hartan: gaur-gaurkoz, pertsona bat dago atxiloturik».

Icebergaren punta

Berriki, Kattalingorri elkarteak salatu du hiru eraso LGTBfobo izan direla maiatzean Iruñean. Nafarroako hiriburuan, Harrotu behatokiak egiten du urteroko azterketa, baina Nafarroa osoko egoeraren diagnostikoa egiten duen tresnarik ez da, Luna Martikorena Nafarroako Berdintasun Zerbitzuko LGTBI zuzendariordeak azaldu duenez: «Estatuko datuak darabiltzagu soilik». Izan ere, parlamentuak, hainbat eragilerekin batera, Nafarroako LGTBI Behatokia sortzeko eskatu dio berriki gobernuari. «Behatokia sortzea beharrezkotzat dauka Nafarroako Berdintasun Institutuak», erran du Martikorenak. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, Les Bascos LGTBI elkartea arduratzen da diagnostikoaz, eta inkesta bat egiten du urtero. Mikaela Clapisson kidearen arabera, hamarretik batek bakarrik jarri zuen iaz salaketa, eta salaketen herenak epaitu zituzten soilik. Ikerketak, ordea, ez du berme ofizialik.

  • «Ezagutzen ditugun kasuak bortitzenak dira, baina hamar erasotik soilik bi salatzen dira».
  • Kepa Yecora · EHGAM Nafarroako kidea

Ostera, EAEn, badira tokian tokiko diagnosiak, hala nola Gasteizko Ikusgune behatokiak egiten duena: iaz jasotako 28 gertakari LGTBIfobo erregistratu ditu berriki. Ordea, erkidego osoko datuak soilik Ertzaintzak ematen dituela azaldu du Euskal LGTBI Behatokiko kide Oskar Arroyuelok: «Gorroto delituen txostenaren barruan publikatzen dituzte, eta iturri bakarra da hori». Halaber, azaldu du bide judizialetik salatzen diren erasoak ez direla kontuan hartzen: «Ez dago informazio trukaketarik administrazioarekin». Baina delituei buruzko Ertzaintzaren azken txostenak bereziki arduratu du Arroyuelo: «Gorroto delitu gisa identifikaturiko LGTBIQ+fobia kasuen joera goranzkoa da urtetik urtera, baina aurten %31,5 egin dute behera, bat-batean». Behatokiko kideak azaldu duenez, Ertzaintzak guztiz aldatu du lan egiteko era: «Bitxia da, soilik EAEn egin baitute behera datuek; Jaurlaritzaren arabera, diskriminazioaren aurkako Zerolo Legea martxan jartzeak eragin du hori, baina ez dugu sinisten, gainerako erkidegoetan datuek gora egiten jarraitzen baitute». Dena den, Arroyuelok argi utzi du diskriminazio kasu gehienak ez direla delitu izaten. Halaber, EAEk LGTBI lege eta diskriminazioaren aurkako lege propioak behar dituela aldarrikatu du, Espainian oldarraldi erreakzionario bat izango balitz tresna propioak bermatze aldera.

  • «Nafarroako LGTBI Behatokia sortzea beharrezkotzat dauka Nafarroako Berdintasun Institutuak».
  • Luna Martikorena · NABIko LGTBI zuzendariordea

Era berean, Yecorak azpimarratu du eraso gehienak ez direla salatzen: «Ezagutzen ditugunak bortitzenak dira, baina soilik hamar erasotik bi salatzen dira». Datuak, beraz, ez dira errealitatearen isla. Horren atzean hainbat arrazoi egon daitezkeela gaineratu du: «Izan daiteke Poliziarenganako konfiantza faltagatik edota homofobia barneratuarengatik; askok pentsatzen dute merezia dutela indarkeria». Izan ere, Yecoraren esanetan, presentzia poliziala areagotzeak ez du ezer konponduko. Bertze askok, ordea, ez dute salatzen, beren identitatea ezkutuan izatearren: «Armairua homofobia da, indarkeria mota bat; gure izaera ukatzen duen kartzela erraldoi bat, finean». Orobat, esan du «armairu guztiak» apurtutakoan etorriko dela benetako eraldaketa.

  • «LGTBI politikak eta politika feministak bermatzeko, inbertsio publikoa behar da, baita pedagogia feminista bat hedatzea ere».
  • Iñi Etxezarreta · Eihera kooperatibako kidea

Hain zuzen ere, eraldaketa feminista eta LGTBI prozesuak diseinatzen ditu Eihera kolektiboak. Iñi Etxezarreta kidearen arabera, azken urteetan kolektiboak izan duen oldarraldiari eta oro har LGTBIfobiari aurre egiteko, beharrezkoa da baliabide eraginkorrak sustatzea: «LGTBI politikak eta politika feministak bermatzeko, inbertsio publikoa behar da, baita pedagogia feminista bat hedatzea ere». Halaber, azpimarratu du esku hartze konkretuak diseinatu behar direla heteroaraua mugatzeko: «Aniztasuna ondo dago, baina ez da aldarrikapen bat, errealitate propio bat da; hau ez da aniztasun kontua, arauak eragiten duen indarkeriari mugak jartzea baizik». Euskal Herriko hiriburu guztietan eginen dituzte elkarretaratzeak bihar, baita zenbait herritan ere, orotariko talde eta eragileek deiturik. «Transmaribibollook antolatzea beharrezkoa da», esan du Kepa Yecorak.

jueves, 22 de junio de 2023

#hemeroteka #lgtbifobia | Eraso LGBTIfoboak egon dira Miarritzeko harrotasun martxaren baitan

Aurtengo harrotasun martxa, Miarritzen //

Eraso LGBTIfoboak egon dira Miarritzeko harrotasun martxaren baitan

Antolaketan zebiltzanei arraultzak bota dizkiete erasotzaileek, eta partehartzaile bat ere jarraitua izan da manifestazioaren bukaeran. Testigantza bilketa abiatu du antolatzaile den Les Bascos elkarteak.
Jenofa Berhokoirigoin | Argia, 2023-06-22
https://www.argia.eus/albistea/eraso-lgbtifoboak-egon-dira-miarritzeko-harrotasun-martxaren-baitan

Faxistak bertaratuko zirenaren zurrumurruak baziren eta horrela gertatu da. Ekainaren 17an Miarritzen buruturiko harrotasun martxara bertaratu dira eta partehartzaileei eraso egin diete. Antolatzaileei arrautzak botatzen aritu dira eta manifestazioaren ondotik ere erasoak bideratu dituzte, behintzat partehartzaile bati. "Antza denez, bakartuak diren pertsonak erasotzen dituzten gazteak lirateke, ez baitziren jende anitz bildua zen martxara hurbildu", adierazi dio Kazeta.eus komunikabideari antolatzaile den Les Bascos elkarteko Estelle Lesagek. Erasotzaileak beltzez jantziak ziren, taldeñoa osatzen zuten, hau da, antolaturik ziren.

Salaketa jartzeko asmoa du Les Bascos-ek. Horretarako, lekukotasunak emateko deia luzatu die martxan egon direnei. Gisa horretako azken erasoak 2009ko harrotasun martxan gertatu ziren.

Erasoak emendatuz doaz
Justuki, LGBTQI komunitatearen aurkako erasoen emendioa salatzeko hitzordua zuten aurtengo harrotasun martxa. Diskriminazioei aurre egiteko baliabide eta anbizio handiagoak eskatu dizkie Les Bascos elkarteak instituzioei.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta zuberoari dagokionez, elkarteak aurten bideratu inkestan agertzen da 11-25 urteko LGBTQIen %55ak dituela indarkeriak jasaten familiaren baita,n eta %43ak bazterketak jasotzen dituela ikastetxearen baitan.

miércoles, 15 de abril de 2020

#hemeroteca #saludpublica #orgullo | También se cae la Marcha del Orgullo, prevista para el 20 de junio en Biarritz

Imagen: naiz / Orgullo LGTBI en Biarritz
También se cae la Marcha del Orgullo, prevista para el 20 de junio en Biarritz.
La asociación LGBT+ ha anunciado este miércoles que la Marcha del Orgullo, que llega este año a su vigésima edición, no se celebrará como estaba previsto el próximo 20 de junio en Biarritz. Les Bascos prepara un acto especial para otoño.
Naiz, 2020-04-15
https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20200415/tambien-se-cae-la-marcha-del-orgullo-prevista-para-el-20-de-junio-en-biarritz

La vigésima edición de la Marcha del Orgullo no recorrerá el próximo 20 de junio las calles de Biarritz a causa de la crisis del Covid-19.

Así lo ha anunciado esta tarde la asociación que se encarga de la organización de ese acto por la igualdad.

Les Bascos anuncia que trabaja para que, si la crisis sanitaria lo permite, pueda celebrarse «un acto excepcional» en otoño para marcar esos veinte años de movilización en favor de los derechos de lesbianas, gais y transexuales.

Aunque el local Txalaparta, sito en Baiona, está cerrado a causa de la pandemia, Les Bascos mantiene sus servicios de apoyo a la comunidad homosexual.

Así, tiene disponible una línea telefónica a la que pueden recurrir los miembros de la asociación o cualquier persona que precise de ayuda o consejo.

Las cuentas en redes sociales permanecerán activas, «para garantizar el nexo social», explica Les Bascos, que también velará por «el apoyo a personas que sufran problemas sociales graves, ligados al desempleo o a la vivienda».

Especial atención prestará la asociación a la escucha y atención de «jóvenes LGBT+ que tengan dificultades ligadas a la convivencia familiar durante este periodo de confinamiento o a miembros senior de la comunidad, que se encuentren en situación de aislamiento».

Igualmente, se ocupará «de las personas transgénero, especialmente a las trabajadoras sexuales, que sufren de por sí una situación muy precaria», y de los migrantes homosexuales, a los que la asociación apoya habitualmente en albergues de acogida.

martes, 14 de mayo de 2019

#hemeroteka #lgtbifobia | Homofobiaren argazki bat


Irudia: Berria / Les Bascos taldeko kideen prentsaurrekoa Baionan
Homofobiaren argazki bat.
Les Bascos elkartearen galdeketa batek dio erasoen laurdena ikastetxeetan gertatu direla. Botere publikoak sentsibilizazio eta prebentzio lanak indartzera bultzatu nahi dituzte.
Ekhi Erremundegi Beloki | Berria, 2019-05-14
https://www.berria.eus/paperekoa/1872/007/001/2019-05-14/homofobiaren-argazki-bat.htm

«Ipar Euskal Herrian ere homofobia errealitate bat da». Hala adierazi du Beñat Gachen Les Bascos elkarteko presidenteak, homofobiari buruz egin berri duten inkestaren emaitzak aurkeztu ondotik. Prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak indartzeko beharra azpimarratu du LGTB taldeak, eta botere publikoei dei egin die tokiko elkarteei ahal gehiago eman diezaieten. Baionako eta Miarritzeko errugbi taldeekin eta LGTB komunitateko migranteekin lan berezi bat abiatzeko xedea ere erakutsi dute.

Orain dela lau urte Baionako Txalaparta egoitza ireki zutenetik, Les Bascos elkarteak 99 eraso homofoboren berri izan du; 12 eraso fisiko, eta 87 «eguneroko homofobia» kasu. Egoera hobeki neurtze aldera, joan den abenduan iragarri zuten inkesta bat abiatuko zutela. Urtarrilaren 7a eta martxoaren 15a artean, galdeketa bat zabaldu zuten sarean, eta 247 erantzun jaso dituzte. «Ezin dugu erran apaldu den ala emendatu den, ez baitugu bilakaera neurtzeko aitzineko urteetako daturik. Baina errealitate bat erakusten du, edo zati bat bederen», Gachenen hitzetan. Ondoko urteetan inkesta errepikatzeko asmoa erakutsi du.

Erantzun duten 247 pertsonen artean, erdiak diskriminazio homofobo baten lekuko izan dira; herenak, biktima. Eraso gehienak ahozkoak dira, baina, %8,4 eraso fisikora iristen dira. Zenbaki horiek izanik ere, erasoen %9 baizik ez dira salaketa batera heldu. «Salaketa ezartzeak homosexualitatea publikoki asumitzea erran nahi du batzuentzat, eta horrek frenatzen ditu. Baina biktimek ere jasotako erasoak banalitzatzen dituzte maiz».

Orokorrean, jaso dituzten eraso gehienak karrikan ala eremu publikoan gertatuak dira, baina deigarria da, ikertzaileen arabera, erasoen laurden bat ikastetxeetan gertatu direla. Beste ikerketa baten arabera, LGTB kolektiboko gazteen herenek ezinegona sentitzen dute eskolan. «Baimen ofiziala eskatu dugu ikastetxeetan prestakuntzak eman ahal izateko, baina oraingoz ez zaigu onartua izan».

Halaber, LGTB kolektiboko kideen laurdenak ez dira eroso sentitzen lanean. Berriki Chronoplus garraio enpresan izandako kasu bat atera zen argira. «Batzuek pentsa lezakete ez garela behartuak gure lanean homosexualak garela erratera, ez dugula zertan gure homosexualitatea kontatu. Baina ohartu behar duzue zuen eguneroko elkarrizketetan etengabe ari zaretela zuen heterosexualitatea kontatzen».

Iaz, gutun batean dei egin zioten Frantziako Gobernuari homofobiaren kontrako plan orokor bat diseina zezan. Besteak beste, justizia mailan eraso baten ezaugarri homofoboa hobeki kontuan hartzeko eskatu zuten: «Kolpeak jaso izana frogatu daiteke, baina biziki zaila da eraso bat arrazoi homofoboengatik gertatu dela erakustea», azaldu du Gachenek. Halaber, estatuko zerbitzuen prestakuntza hobetzeko eskatu zuten, eta sentsibilizazio kanpainak indartzeko ikastetxeetan.

Horren ondoan, Baionako suprefeturara, jendarmeriara eta komisariara ere idatzi zuten, bilkura bana eskatuz. «Sentsibilizazio lan bat egin behar genuela uste genuen, eta horregatik, komisarietan eta jendarmerietan borondate oneko harrera bermatzeko eskatu genien gutunean». Besteak beste, eskatu zuten halako erasoei begira prestakuntza lukeen pertsona erreferente bat izendatzeko, eta tokiko LGTB elkarteen informazioa emanen lukeen protokolo bat pentsatzeko. «Baionako komisarian biziki harrera baikorra izan dugu, eta hitzartu dugu guregana bideratuko dituztela eraso homofoboak salatzera joanen direnak». Suprefeturatik, haatik, ez diete erantzunik eman.

Galdeketaren emaitzak aztertuta, LGTB elkarteak hasierako proposamen batzuk ere formulatu nahi izan ditu. Hala, prebentzio eta sentsibilizazio lana indartzea nahiko lukete, eta beren elkartearen lana ezagutaraztea, laguntza behar duenak haiengana jo dezan. Botere publikoei ere dei egin diete, eta, besteak beste, Ipar Euskal Herriko homofobia aztertuko lukeen behatoki bat sortzea proposatu dute. «Ikerketa sakonagoak egin eta bilakaera aztertzeko aukera emanen liguke horrek».

Errugbia eta migranteak
Martxo bukaeran, polemika sortu zuen Baionako errugbi taldeko BOC jarraitzaile taldekoek sarean eskegitako bideo batek. Jean Baptiste Aldige Miarritzeko errugbi taldeko presidentearen kontrako irain homofoboak kantatzen ageri ziren. Les Bascos elkarteko kideek parada baliatu dute bi klubekin eta jarraitzaile taldearekin harremanean jartzeko, eta elkarlan bat proposatzeko. «Guztiek baikorki erantzun digute, eta aurtengo sasoia bukatzean elkartuko gara, heldu den ikasturtetik aitzina homofobiaren kontrako sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina bat pentsatzeko».

Halaber, atzoko prentsaurrekoa baliatu zuten mundu osoan jazarriak diren LGTB komunitateko kideei babesa erakusteko ere. Etorkinekin kolektiboarekin elkarlanean, babesa ematen diete Ipar Euskal Herrira iristen diren LGTB migranteei. «Biziki konplikatua da haientzat, gehienetan ingurukoek eta familiek ez dutelako haien sexualitatearen berri. Aitortzea biziki arriskutsua izan daiteke haientzat». Iragarri dute ondoko asteetan Gehitu eta Aldarte elkarteekin batera ekintza komun bat eginen dutela.

viernes, 6 de julio de 2018

#hemeroteka #lgtbi | Beñat Gachen. Les Bascos elkarteko presidentea: “Ez dugu maitasun hitzik nahi: maitasun frogak nahi ditugu”

Irudia: Iparrealdeko Hitza / Beñat Gachen
Beñat Gachen. Les Bascos elkarteko presidentea: “Ez dugu maitasun hitzik nahi: maitasun frogak nahi ditugu”.
Iparraldeko Hitza, 2018-07-06

http://iparraldekohitza.eus/2018/07/06/ez-dugu-maitasun-hitzik-nahi-maitasun-frogak-nahi-ditugu/

Frantziako Gobernuarekin mesfidati da Beñat Gachen. Sinesgarriak izan daitezen, ekintzak eskatu dizkie politikariei. Les Bascos elkarteak heldu den ikasturterako dituen proiektuak azaldu ditu.

750 pertsona elkartu ziren joan den larunbatean Biarritzen urtero antolatzen duten LGTB harrotasunaren martxan. Han zen Beñat Gachen (Urruña, 1957), Les Bascos elkarteko presidentea. Udan pausa hartu aitzin antolatu duten azken ekitaldietako bat izan da.

Nola iragan da ikasturtea LGTB kolektiboaren aldarrikapenei dagokienez?
Nire ustez, Macronen bost urteko agintaldiari begira beroketa urte bat izan da. Zehazki gai bat espero dugu harengandik: medikuntza bidez lagundu haur sortzea (PMA). Hauteskunde kanpainan LGTB mugimenduari gutun bat idatzi zion bere maitasuna erakutsiz, baina guk ez dugu maitasun hitzik nahi: maitasun frogak nahi ditugu. Gaur egun, bioetika gaiez arduratzen den aholku batzordearen esku dago gaia; urrirako eman beharra du bere iritzia, eta hortik Frantziako Gobernuaren lege proiektu bat atera beharko litzateke. Gure beldurra da azken momentuan gibel egin dezaten.

Konfiantza falta ageri zaizu.
Hori da arazoa Macronen “era berean” formularekin; bukaeran izorratuak gara. Gutuna idatzi zigun zenbat maite gintuen errateko, eta, era berean, bikote homosexualen ezkontza eskubidearen kontrako Frantzia umiliatua izan zela erran zuen. Hitz kontrajarriak dituzte etengabe. Osasun ministroak erran zuen aitzina eginen zutela, baina, berehala, Barne ministroak hitz hartu zuen errateko ez zela lehentasun bat. Horrez gain, urte guzian zehar kontrako keinuak izan ditugu: Macronen hitzak, estatuaren eta Elizaren arteko lotura hobetu behar dela erranez; erlijio taldeak lobby-en zerrendetatik kendu dituzte eta nahi bezala joan daitezke diputatuei presio egitera… Kontsentsu bat lortu behar dela dio Macronek, baina badakigu hori ez dela posible. Ausardia erakutsiko dute, edo ez.

Ez dea jarrera elektoral bat?
Macronek anitz neurtzen du hori, eta azkenaldian ageri da eskuin kontserbadorearen bozak irabazi nahian ari dela. Ez dakit zer gertatuko den, baina argi da adi egon beharko dugula. Hauteskundeen arabera ari bada, badaki eskuin kontserbadoreak guk baino boz gehiago emanen dizkiola. Gure aldetik, ikasturte berriarekin mobilizazioa azkartuko dugu, eta zabaldu ere bai. Ezkontza eskubidearentzat bezala kolektibo zabal bat sortuko dugu, eztabaida ez dadin gelditu LGTB mugimenduaren barnean soilik.

Frantziako Gobernuko ministro bat baino gehiago agertu da azken asteetan LGTB mugimenduaren alde eginez harrotasun martxaren harira. Pinkwashing-a egitea leporatu diete batzuek.
Arazoa da politikariekin beti dela pinkwashing-a. Gure iritzia da engaiamendu oro dela baikorra, formala izanik ere. Hasieran erraten nuena: hitzak ez, frogak nahi ditugu. Ez du balio LGTBen alde mintzatzeak gero neurririk hartzen ez badute. PMA konkretua da, adibidez. Horiek hola, eraikinetan banderak ezartzea, bidegurutzeak tindatzea eta horrelakoak sinpatikoak dira, baina ez dira arazoaren funtsa. Ongi da, baina gu ez gara horrelako gauzentzat borrokatzen. Ez dugu irudi bat nahi: ekintzak nahi ditugu.

LGTB mugimenduko ahots batzuk altxatzen ari dira harrotasun martxaren “despolitizazioa” salatzeko ere.
Nik uste dut kritika guziak legitimoak direla, gehienetan errealitate bati erantzuten diotelako. Kontua da gure artean ez zatitzea; bestela, hilak gara. Guk, konkretuki, horrelakoetan, ekintzekin erantzuten dugu. Ipar Euskal Herrian lan handia egiten dugu etorkinei begira, harrera egiten diegu. Biziki egoera zailak bizi dituzte, ez dutelako nahi beren komunitateak jakin dezan LGTB direnik; azken bi urteetan 54 pertsona segitu ditugu. Gehienek ez dute asilo eskubidea lortzen. Galdetzen diete frogatzeko LGTB direla; erokeria bat da. Biziki galdera zehatzak eta zorrotzak egiten dizkiete haien bizitzari buruz, baina homosexualitatearen Mendebaldeko ikuspegi batetik.

Gure helburua da LGTB borrokan garrantzitsuak iruditzen zaizkigun gaiak aitzinaraztea. Baina LGTB borroka ez da gure eskubideen aldekoa baizik, balio batzuen aldeko borroka da. Bada instituzionalizatzeko arriskua, baina guk horrekin jokatzen dugu. Alde batetik, instituzioen onarpena lortu eta gai batzuk haiekin elkarlanean lantzea, eta, bestetik, gure balioen aldeko borroka bat eramatea egunerokoan.

Ipar Euskal Herrian homofobiak gorakada izan duela salatu zenuten. Zertan da egoera?

Gorakada ez dakit, baina bada homofobia bat bertan dagoena. Mota anitzetakoa da. Ez da bereziki eraso fisikorik, nahiz eta berriki Angeluko ligatze eremu batzuetan izandako mehatxuen berri izan dugun. Guk lantzen ditugun dosierren arabera neurtzen dugu; parte bat besterik ez da, guregana etortzeko urratsa egiten dutenena. Azken hiru urteetan hauek dira datuak: hamabi homofobia kasu eskolan, 24 lan eremuan, 28 auzo eremuan, hiru aterpetze egituretan. Homofobia hor da, beti egon den gisan; hala ere, azkenaldian solas batzuk askatu dira, arrazakeriarekin gertatzen den ber gisan.

Urrirako jardunaldiak prestatzen ari zarete.

Zahartzaroaren gaiari helduko diogu berriz. Urriaren 20an izanen da, Hendaian. Akitania mailakoa izanen da, eta Hego Euskal Herriko elkarteek ere parte hartuko dute. Badira bereziki LGTB komunitateari lotu gaiak: adineko anitz armairura itzultzen dira zahar etxeetan sartzean, hiesarekin iraun duen lehen belaunaldia zahartzarora iristen ari da… Baina badira gizarte guzia ukitzen duten gaiak ere, etxebizitzarena bezala.

Gazteei begirako lanketa bat ere iragarri duzue.

Gure elkartearen arazo nagusietako bat da. Lizeoko gazte batzuk hurbiltzen zaizkigu, baina unibertsitatera sartzean Ipar Euskal Herritik joaten dira. Ikasturte berriarekin lanketa hasi nahiko genuke, eta elkarteko gazteenen esku utziko dugu. Le Refuge elkartearen antena bat sortzea pentsatua genuen, larrialdi egoeran diren gazteak aterpetzeko, baina ideiaz aldatu dugu: egokiagoa iruditzen zaigu tokiko aterpetze elkarteekin elkarlanean aritzea, bertako jendea sentsibilizatu eta homosexualak gizartean integratzeko.

Emazte talde bat sortzeko ideia ere baduzue.
Talde feministekin tentsioak izan ditugu, talde maskulino gisa ikusten gaituztelako. Eta hein batean arrazoi dute, gu ere ohartu gara lan handia dugula egiteko. Gazteen kasuan bezala, Les Bascoseko emazteek beren gain hartuko dute, eta emazteen eskubideen aldeko talde bat sortuko dugu gure elkartearen barnean. Gizonek ere parte hartzen ahalko dute, baina bozeramaileak emazteak izanen dira. Apezpikuaren kontra egiteko zilegia eta sinesgarria izan naiteke, baina beste gai batzuetan ez dut lekurik.

jueves, 11 de mayo de 2017

#hemeroteka #lgtbifobia | Homofobia eta transfobiaren aurkako jardunaldia antolatu du Les Bascos elkarteak

Irudia: Naiz / Les Bascos
Homofobia eta transfobiaren aurkako jardunaldia antolatu du Les Bascos elkarteak.
Maite Ubiria Beaumont | Naiz, 2017-05-11
http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170511/homofobia-eta-transfobiaren-aurkako-jardunaldia-antolatu-du-les-bascos-elkarteak

Les Bascos elkarteak SOS Homophobie txostena aurkeztu du gaur goizean Baionan. Estatu frantziarrean sexu bereko pertsonen ezkontza eskubidearen aurka talde ultra kontserbadoreek zabaldu zuten kanpainia bortitzaren ostean lasaitze bat gertatu bazen ere, iaz homofobia edo transfobia ekimenen gainean lekukotasuna eman duten pertsonen kopuruak gora egin zuen berriz ere. Hilaren 19an gaualdia antolatu dute Atalante zineman.

Dikriminazio mota honen kontra borroka egiten duten elkarteek biltzen dituzten kasuak baizik ez dira jasotzen txostenean. Lekukotasun guzti horiek guztiek ez zutela salaketaren forma hartu argitu dute Les Bascos elkateko kideek, txostenak arazoaren zati bat baizik ez duela islatzen abarmenduz.

Egoera latzena 2012. urtean eman bazen ere, Frantzia mailan sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legearen eztabaida gori gori zelarik. Izan ere, iaz jazarpen kasuen gorakada eman zela-eta haien kezka azaldu dute.

Jazarpen kasuak eremu oso anitzetan ematen dira -sare sozialetan, eskolan, lantokietan, karrikan- eta horietarik batzuk "bortizkeri handikoak" direla azpimarratu du elkartea Baionan eginiko agerraldian. Jazarpen horiek dituzten ondorio latzak, hala nola gazteengan, agerian utzi dute. Hartara, kalte sikologikoak pairatu lituzkete, laguntza jaso ezean muturreko egoeretara eraman ditzaketela. Suitzidio saiaketa tasa asko altuagoa dela homosexualen artean heterosexualekin alderatuta, oroitarazi dute.

2014az geroztik, elkarteak Lapurdiko hiriburua duen Txalaparta lokala zabaldu zuenetik, 75 bat kasu landu dituzte.

Bertan jazarpenaren bat pairatu duten pertsonei harrera egiten diete, haien egoera aztertzen dute, sarritan gizarte laguntzaileen aholku edota beste hainbat egitura edo elkarteen elkarlani esker, eta azkenik arduradun publikoetara jotzen dute "egoera aldatzeko engaiamendua eske".

Homofobia eta Transforbiaren aurkako nazioarteko eguna kari, heldu den Maiatzaren 19an, gaualdia antolatu dute Baionako Atalante zinemagelan.

miércoles, 14 de diciembre de 2016

#hemeroteka #zaharrak | Zahartzean ere, gordeka

Irudia: Berria
Zahartzean ere, gordeka.
LGTB mugimenduak zahartzaroari buruzko gogoeta abiatu du. Bakardadearen beldurra, «hautazko familia», bizitegiak, hiesa... Dituzten kezketatik abiatuta, lan egin nahi dute gizartearen eta botere publikoen sentsibilizazioan, tabuak gainditu eta konponbide konkretuak proposatzeko.
Ekhi Erremundegi Beloki | Berria, 2016-12-14
http://www.berria.eus/paperekoa/1841/008/001/2016-12-14/zahartzean_ere_gordeka.htm

Alain. 85 urte. Birgaitze zentro batean egon da denbora batez, etxean erori ondotik. 85 urterekin, bakarrik bizi da, alokairuan ordaintzen duen etxebizitza batean. Ez familiarik, ez lagunik; astean behin etxera heltzen zaion laguntzailea soilik; baina zangoen gainean altxatu eta salbatzeko inor ez. Pentsa daiteke bakarrik bizi diren adineko jende anitzen kasua dela. Baina, hilabete batzuk lehenago, karitatezko elkarte batek hots egin zion tarteka bisitatzera joatea proposatzeko. Ezetz erantzun zien Alainek; tarteka dei zezatela. Ezezko horren arrazoia azaldu du Francis Carrierek: «Ikusi bezain laster ulertu nuen homosexuala dela, eta, berehala, nire bikotea zain nuela erran nion, nihaur ere banaizela ulertaraziz. Geroztik, behin baino gehiagotan egon naiz berekin, eta erregularki bere etxera joan nadin onartu du». Grey Pride kolektiboaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia da Carriere. «Galdera da: zergatik ukatu zien bisitatzeko aukera boluntarioei, eta niri gomita egin? Erantzuna argia da, niretzat: beldurra. Bere historia ulertuko ez luketen pertsonak bere intimitatera sartzen uzteko beldurra; defendatzeko gaitasunik gabe, bere kontra jar litekeen jende bati atea irekitzeko beldurra. Beldurragatik, autobazterketa eta bakardadea dira aterabide bakarra».

Helburu horrekin sortu dute Grey Pride kolektiboa. LGTBengan zahartzaroak sor ditzakeen kezkei erantzun eta zinezko aterabideen xerka hasteko. Frantziako elkarte andana sartu dira kolektiboan, baita Les Bascos ere, Ipar Euskal Herriko LGTB elkartea. Oraingoz, proiektua lantzen ari dira, ekintza konkretuak prestatzen hasi aitzin.

Bakartzearen kontra borrokatzen den Frantziako elkarte bateko kide izan da urteetan Carrier. Horrela ezagutu zuen Alain; horrela etorri zitzaion «zerbait» egin behar zen ideia. «Homosexualen zahartzaroa ez da aipatzen den gai bat; LGTB mugimenduak ere ez du gogoetarik horren inguruan, edo arras gutxi. Atzerrian badira ekintzak hainbat herritan, baina Frantzian, deus ez». Beste herrietan zer egiten den begiratu eta egin lezaketenaz gogoetan hasi ziren, Grey Pride kolektiboa sortu zutenean.

Baina ba ote da desberdintasunik adineko heterosexualen eta homosexualen artean? Cyril Do Vale Les Bascos elkarteko kideak argi du baietz. Laguntzaile soziala da, Elbarrituen Departamenduko Etxean. «Zaharren sexualitatea —elbarrituena bezala, funtsean—, tabu bat da, eta homosexualitatea sexualitatearen ikuspegitik aipatzen da gehienetan. Ondorioz, homosexualen zahartzaroa ez da aipatzen». Do Valeren hitzetan, homosexualitatea bera gai «berria» da; orain dela gutxi hasi dira botere publikoak horri buruz lanketa bat izaten. Eta Frantzian ezkontza eskubidea zabaltzeak ekarri dituen gatazkak ikusi besterik ez dago sortzen dituen zailtasunez ohartzeko. Iritzi berekoa da Carrier. Zahar etxeetan eta bestelako egituretan sexualitatea ez dela aipatzen dio hark ere, eta, beraz, ez dela kontuan hartzen. «Sexualitatea gordetzea norbere bizia gordetzea da, norbere historia gordetzea: norekin bizi izan garen, zer harreman izan dugun...». Gehienak «armairura» itzultzen direla dio, eta berriro atera ez: «Isiltasunera itzultzen dira». Grey Pride kolektiboa sortzearekin batera ireki duten webgunean, adinekoen lekukotasunak biltzen saiatu dira. Gogora ekarri du Suitzako gizon baten lekukotasuna: «Hiru aukera dituzu: heterosexuala bilakatu, zeure buruaz beste egin, edo borrokatu; baina, adinaren ahultasunarekin, zaila da borrokatzea».

Gogoeta orokorra
Barne lanketa abiatua dute Les Bascos elkartean ere. Aurtengo ikasturtetik aitzina izanen duten lan ildo nagusietako bat izanen da. Vieillir sans tabou (taburik gabe zahartu) erakusketa atxiki zuten Baionako Txalaparta egoitzan, eta elkarteko kideen artean ere galdeketa bat zabaldu dute, gaiaren inguruan «tenperatura» hartzeko. Erantzunak argiak dira: zahartzaroa kezka iturri da Ipar Euskal Herriko LGTB mugimenduko kide anitzentzat.

Galdetegiari egindako erantzunen arabera, beren zahartzeak bezala (%46,5) ingurukoen zahartzeak ere anitz kezkatzen ditu (%60,8). «Familia batean gurasoak zaintzeko tenorea heltzen denean, seme-alaba homosexualarengana joko da anitzetan», Do Valeren hitzetan. «Denek dakigu homosexualak sentiberagoak garela», dio, ironiaz; izan ere, anitzek familiarik osatu ez dutenez «libreago» daudela pentsatzen dela azaldu du.

Baina, familiarik osatu ez dutenentzat, norbere zahartzaroa ere kezka iturri da. Lehen galdera da: «Nor arduratuko da nitaz?». «Homosexualen kasuan mahai gaineratzen diren galderetako bat da ea nor den erantzule legitimo, pertsona batek bere gaitasunak galtzen dituenean. Epaile bat anai-arreben, lehengusuen eta abarren bila has daiteke, baina haiekin harremana galdua badu, haiek al dira pertsona horren bizitzari buruzko erabakiak hartzeko egokienak? Ez ote da zabaltzen ahal familia eta hurbilekoen kontzeptu hori? Anai-arrebekin harremana moztua badugu, baina bizitza guztia pertsona berarekin pasatu badugu... Non da familia? Homosexualitatearen gaia aipatzean, ezinbestean familiaren oinarria mugitzen dugu. Zer da familia? Zer da lagun sarea? Nola osatzen da? Eta guk nola bukatu nahi dugu gure bizia? Gure familiarekin bukatu nahi dugu, ala gure lagun sarearekin?».

Hego Euskal Herrian, bai Gehituk eta bai EHGAMek barne gogoetak egin izan dituzte, baina sekula gaiari heldu gabe. «Orain dela urte batzuk, barne batzorde bat osatu genuen, baina geroztik ez da askorik aurreratu. Lanketa ideologikoa izan zen bereziki, elkartearen jarrera finkatzeko», azaldu du Joxean Zapiain Gehituko kideak. Haien ustez, administrazioaren ardura da sor daitezkeen arazoei konponbidea ematea, eta, beraz, haiei bideratu diete aldarrikapena. Hala ere, onartu du ez dela bereziki «gehien» lantzen duten gaia. EHGAMen ere elkarrizketa «informalak» dituztela esplikatu du Imanol Alvarezek; nahiz eta kezka egon, onartu du oraindik ez diotela gaiari heldu. Grey Pride kolektiboak azaleratutako arazo berak ikusi dituzte bai Alvarezek eta bai Zapiainek: bakartzea, autobaztertzea, formakuntza falta, eta abar.

Bilbokoa da egitasmo ezagun bakarra. Aldarte lesbianen kolektiboak bultzatuta sortu dute Zaharrok elkartea, baina beste taldeetako jendeak ere parte hartzen du. Horien artean da Jose Ignacio Sanchez, EHGAMeko kidea. «Madrilera egin genuen bidaia batean, 26D taldea ezagutu genuen, Madrilen bertan adineko gay eta lesbianei harrera egiteko egoitza bat sortzeko asmoarekin ari zena. Guk ere Euskal Herrian zerbait egin behar genuela erabaki genuen». Zaharrok talde «independentea» dela dio, nahiz eta Aldarteri oso lotua egon. Gaur egun gogoeta prozesu batean daudela azaldu du. «Azkenaldian, bospasei adineko behintzat hurbildu zaizkigu, sekula armairutik atera ez direnak. Zer funtzio izan behar dugu, horiei laguntzea? Ala kalera irten behar dugu pankartekin, adinekoentzat baliabideak eskatzera? Gogoeta prozesu hori aurrera eramaten ari gara». Uste dute heldu den urtarrilean prest edukiko dutela proiektua.

Madrilgo 26D taldea bezala, Grey Pride kolektiboa ere bizitegi partekatuaren ideia lantzen hasi da. «Gaur egun, badira iniziatiba andana bat etxebizitza partekatuari buruz. Osasun Ministerioa horiek zerrendatzeko lan bat egiten ari da, eta LGTB mugimenduan ere lan horretan hasi gara, ikusteko ba ote dugun zerbait berritzailea aurkitzeko modurik arlo horretan, gure kideen arteko anitzek duten eskaera bat baita. Helburua ez da soilik homosexualentzat diren egiturak sortzea, homosexualak errespetatuko dituen publiko zabalarentzako egiturak baizik», azaldu du Philippe Casenave gizarte langile eta Les Bascoseko kideak. «Bi lan ditugu aurrean. Batetik, gure publikoarentzat espezifikoak diren elementuak argitzea. Baina landuko dugun gai anitz baliagarriak dira jendarte guziarentzat».

Prestakuntza
Emakume bikote bati gertatutakoa dakarte Grey Priden webgunean. Biak alzheimerrak joak ziren, eta erizain bat etortzen zitzaien etxera laguntzera. Bietako bat erizainarekin ligatu nahian hasi zen, behin eta berriz, erizainak alde egitea erabaki arte. Do Valek argi du egoera hori saihets litekeela. «Erizain emazte bat formatua izanen da agure zahar baten lizunkeriak entzun eta gibelapena hartzeko, baina, emazte bat hasten bazaio, anitzetan ez du jakinen nola erreakzionatu». Gizarte langileen eta erizainen formakuntza dute jomugan. «Gai horretan engaiatuak diren elkarteek parte har dezakete profesionalekin sentsibilizazio lana eginez», esan du Casenavek.

Transexualitatearen inguruan nola erreakzionatu jakiteko ere trebakuntza beharko litzatekeela uste dute Les Bascoseko kideek. «Transexualitatea ez da eritasun bat, baina sor ditzakeen sufrimenduak araberan tratatu behar dira. Era berean, ez da orokortu behar: badira biziki ongi bizi diren transexualak ere, arazorik ez dutenak. Erizain batentzat hasieran bitxia izanen da, baina berak ere jakin behar du egoera guztietarik izan dezakeela, eta bakoitzaren aitzinean nola erreakzionatu. Lehen egitekoa da bakoitzak ditugun irudikapenak deseraikitzea; familiaren, sexualitatearen, eta homosexualitatearen gure irudi propioak eraiki behar ditugu», nabarmendu du Cyril Do Valek.

Hiesaren gaiari begira ere sentsibilizazio beharra ikusten dute. «Aurten betetzen dira hogei urte triterapia hasi zela. Hiesarekin zahartzen ahalko zirela erran zitzaien lehen belaunaldia da. Hilko zirela uste zutenean, bizi proiektuak egiten hasi behar izan zuten», gogoratu du Casenavek. Tratamendua biziki gogorra da, gorputzean eragin handia duena. «Baina bereziki lantzekoa da zer eragin izan duen pertsonaren bizian, lan arloan, harremanetan... Badakigu hiesa dutenak, gaur egun oraindik, aski bakartuak direla, beren lana gal dezaketela... Baina bereziki, nola zahartuko diren da kezka nagusia. Nehork ezin dezake irudika nola zahartzen den hiesarekin, nehor ez delako oraindik hiesarekin zahartu».

sábado, 8 de octubre de 2016

#hemeroteca #mayores | El colectivo LGBT aborda con mayor inquietud la fase del envejecimiento

Imagen: Gara
El colectivo LGBT aborda con mayor inquietud la fase del envejecimiento.
El colectivo Bascos acaba de presentar las líneas de acción para un nuevo curso que empieza con brío. Destacan las conclusiones de un estudio sobre un aspecto poco conocido pero que es motivo de preocupación específica para la comunidad LGBT: la vejez.
Arantxa Manterola | Gara, 2016-10-08
http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2016-10-08/hemeroteca_articles/el-colectivo-lgbt-aborda-con-mayor-inquietud-la-fase-del-envejecimiento

Bascos, la asociación LGBT de Ipar Euskal Herria asegura que es una cuestión muy recurrente en las conversaciones entre sus miembros. Y fue uno de los tres temas en los que incidieron en el debate público que tuvo lugar durante la campaña de las elecciones departamentales del año pasado. De allí se lanzaron a realizar un estudio propio y para ello la primavera pasada enviaron cuestionarios a sus simpatizantes.

Han recibido 200 respuestas, «lo que viene a confirmar el interés que suscita el tema del envejecimiento de las personas LGBT o que viven con el VIH, que en el Estado francés –subraya la asociación creada hace diez años – se ha estudiado bastante menos que en otros países».

Entre las conclusiones extraídas de los citados cuestionarios destaca que la mayoría no circunscribe la fase del envejecimiento a los aspectos médicos o de dependencia, sino que lo identifica con un estadio positivo. Así el 18,7% de los encuestados lo asocia con «libertad», el 26,9% se proyecta embarcándose en nuevas actividades y el 59,1% lo ve como una oportunidad para tener más actividades sociales y conocer a más personas.

Sin embargo, paradójicamente casi la mitad (46,5%) se confiesan preocupados o muy preocupados en relación con su propia vejez porque no podrán salir y viajar tanto, tendrán menos ingresos y peor salud. También les angustia el envejecimiento de sus allegados. Temen que tener que ocuparse de ellos se convierta en una carga emocional muy pesada (40,9%) o que les obligará a reducir sus actividades (21,6%).

Les preocupa, asimismo, quedarse aislados respecto a otras generaciones o que, en caso de tener un problema de salud grave, otras personas decidan en su lugar, sobre todo si se trata de personas que no son de su entorno.

Preocupación con las residencias
Hasta ahí diríase que son inquietudes bastante generales, que afectan casi igualmente a personas que no son LGBT. No obstante, las respuestas sobre el lugar donde prevén residir reflejan temores que tienen relación directa con su orientación sexual.

Así, solo el 2,3% tiene perspectivas de envejecer cerca de su familia y apenas el 4,7% escogería vivir en una residencia para la tercera edad. Casi la mitad (48,5%) preferiría valerse de la asistencia domiciliaria.

El recelo que manifiestan hacia las residencias de ancianos proviene a menudo de la percepción que tendría el personal o los otros residentes hacia ellos. El 19,3% piensa que si su orientación afectiva fuese conocida existiría el riesgo de que sean juzgados o de tener que soportar actitudes indiscretas. Por tanto, en caso de que fueran a vivir a una residencia, el 14,6% prefiere esconder o no desvelar su orientación sexual. El 11,1% tampoco lo revelaría en caso de que fueran atendido por asistentes domiciliarios.

Es por ello que casi la mitad de los encuestados estiman que uno de los objetivos futuros de la asociación debería ser el de impulsar y participar en acciones de formación para las personas que se ocupan de los mayores en esas estructuras, con el fin de que no haya discriminación hacia los LGBT.

También se han planteado fórmulas intermedias entre el domicilio propio y residencias de ancianos, como los de viviendas agrupadas entre amigos (43,3%). Bascos matiza que ello no significa que todas esas personas tengan que pertenecer al colectivo LGBT «porque nuestro proyecto asociativo quiere evitar los guetos».

Impulsar el debate
Con los datos recabados, la asociación ha abierto el debate esta misma semana aprovechando para ello la exposición «Envejecer sin tabúes», que han preparado junto con el colectivo Grey Pride, que acaba de integrarse en Bascos. La exposición acaba hoy y puede verse de las 15.00 a las 19.00 en el local Txalaparta, de la calle Laffitte en Baiona Ttipia. Además, quienes acudan al local y estén interesados en la cuestión, podrán conversar con profesionales, particulares o representantes de la asociación.

En noviembre tienen previsto abordar otra problemática también muy desconocida y lacerante que afecta a miembros de ese colectivo: el de la homosexualidad y las minusvalías. «La doble pertenencia a una minoría provoca a menudo una doble exclusión: la minusvalía les aísla de las personas LGBT y su orientación sexual les aleja de los otros minusválidos» remarca la asociación.

Más aislados, más pobres y, en general, más vulnerables
Los estudios realizados en el extranjero sobre la problemática de la vejez en las personas LGBT y en particular en las seropositivas, así como el encargado en 2013 por la exministra Michèle Delaunay, demuestran que el colectivo tiene más riesgo de aislamiento por las rupturas familiares sufridas a causa de su orientación afectiva. Además, debido a la estigmatización social, se dan más depresiones y entre los seropositivos las pensiones resultan inferiores porque han tenido más periodos de inactividad profesional. En general, los factores de vulnerabilidad ligados a la edad y al tabú de la sexualidad en la 3ª edad son más importantes en el caso de los LGBT.

miércoles, 17 de junio de 2015

#hemeroteca #28j | La Gay Pride llega a biarritz al ritmo del éxito de Txalaparta


Imagen: Gara
La Gay Pride llega a biarritz al ritmo del éxito de Txalaparta
El sábado se celebrará en Biarritz la Gay Pride, una semana antes de la fecha ligada al Día Internacional de Orgullo LGBT, según la tradición. La asociación Les Bascos hace un balance positivo del los primeros meses del local Txalaparta abierto en Baiona en el 2014.  
Gara, 2015-06-17
http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-06-17/hemeroteca_articles/la-gay-pride-llega-a-biarritz-al-ritmo-del-exito-de-txalaparta

Nuestro combate se inscribe dentro de las luchas sociales; es el combate de las mujeres, el de la gente que vive excluida... Nuestra concepción de lo humano se traduce en una conducta inclusiva», declaró Bernard Gaschen, portavoz de Les Bascos, la asociación LGBT de Ipar Euskal Herria. Dentro de esta visión reivindicativa la visibilidad de la comunidad que representa es uno de sus grandes retos. Para ello la asociación trabaja con otros movimientos sociales, y tiene por su parte dos grandes herramientas: una es el local Txalaparta en el centro histórico de Baiona y la otra la Gay Pride o la Marcha del Orgullo LGBT que organiza todos los años.

El próximo sábado se celebrará en las calles de Biarritz la manifestación que suele comenzar con unas 500 personas, pero que según explica Gaschen la cifra suele aumentar durante el recorrido, ya que la gente suele unirse al ambiente festivo y musical de la marcha. «La visibilidad es muy importante, porque en parte es gracias a que ha habido esas marchas durante años y décadas, que las leyes han cambiado», declaró el portavoz de la asociación. En ese sentido también habló del trabajo menos vistoso que suelen hacer como representantes del colectivo LGBT de cara a los partidos políticos y los candidatos antes de las elecciones.

Otro de los mensajes que quiso destacar es que a pesar de que las leyes han cambiado, en la sociedad «los estereotipos siguen estando ahí». Para hacer frente a situaciones problemáticas y prestar ayuda la asociación decidió crear un espacio de encuentro.

Txalaparta, un espacio LGBT
El local de la asociación LGBT de Ipar Euskal Herria abrió sus puertas durante las fiestas de Baiona del 2014. Txapalarta se dio a conocer de un modo festivo, que se inscribe dentro de los objetivos del lugar, ya que a través de este tipo de actos quieren reunir a la comunidad plural, así como darse a conocer fuera de dichos círculos. Para ello se han integrado en las dinámicas de las Peñas y asociaciones baionarras. «Entre la gente que se reúne en Txalaparta hay jóvenes de liceo, así como jubilados de 80 años», subrayó el portavoz de Les Bascos.

El otro gran trabajo que se realiza en el local de Baiona Ttipia, es el de información y apoyo a las personas LGBT o sus allegados. Desde el otoño, en el que comenzó con este trabajo, ha tratado una cincuentena de casos muy dispares. Entre los más recurrentes se encuentran las muestras de homofobia y la falta de respeto hacia los derechos de las personas de la comunidad.

En el centro que abre los miércoles y viernes por la tarde, trabajan tres asistentes sociales. Gaschen destacó que en unos meses han conseguido una gran referencialidad, y mencionó el caso de unos padres desamparados que eran incapaces de controlar a su hijo que no aceptaba su sexualidad, y llegaron al local recomendados por la policía. En el lado contrario el portavoz de Les Bascos situa el «oscurantismo religioso» que a pesar de que lo define como «marginal», contraresta el trabajo que llevan a cabo.

Otra de las realidades a las que se enfrentan son las diferencias del territorio al norte del Bidasoa. «En la costa de Ipar Euskal Herria es relativamente fácil ser homosexual, pero lo es mucho menos en el interior», determinó Gaschen. En ese sentido dijo que hay un «gran trabajo que hacer». Para ello, y con el objetivo principal de aumentar la visibilidad e informar, han impulsado un trabajo en equipo con Euskal Irratiak y el festival Euskal Herria Zuzenean.

También tratan de perennizar la estructura y ampliar la zona habitable, para ello van a acondicionar la parte trasera del local y utilizarla para las consultas o encuentros privados. Otro de los proyectos a largo plazo es abrir un centro de acogida de emergencia.

Actos diversos de cara al Día Internacional del Orgullo LGBT
El Día Internacional del Orgullo LGBT se celebra el 28 de junio y de cara a ese día se han organizado diferentes actos en Euskal Herria. La definición de la comunidad, ha variado estos últimos años que ha pasado de LGBT que representa a Lesbianas, Gays, Bisexuales y Transexuales, a LGTBI, ya que incluye también los Queer.

Los festejos previstos son numerosos y plurales. En Bilbo se celebrará el domingo la manifestación por los derechos de la comunidad, acto que se ha convertido en referente de cara al día internacional.
En Donostia la mayoría de los actos tendrán lugar en la víspera del día oficial, el sábado a partir de las 18:00 una manifestación comenzará en el Boulevard bajo el lema “Ez egin (a)men, suntsitu heteronorma. No claudiques”.

En Basauri el proyecto Anitzera integra la exposición “Primeros pasos hacia el deseo y la diversidad sexual” en el centro Marienea. 

DOCUMENTATION
Deux ans après le mariage gay, la lutte continue
L’association Les Bascos œuvre pour l’égalité des droits. Depuis l’union du couple d’Arcangues, contestée par l’ancien maire, elle apprécie l’éclaircie mais reste vigilante.
Thomas Villepreux | Soud Ouest, 2015-06-20
http://www.sudouest.fr/2015/06/20/deux-ans-apres-le-mariage-gay-la-lutte-continue-1957782-3958.php