Mostrando entradas con la etiqueta Wohou. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Wohou. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de mayo de 2025

#hemeroteca #lgtbifobia | EHGAMen eta Wohouren muralari eraso egin diote faxistek

EHGAMen eta Wohouren horma irudiari eraso egin diote faxistek //

EHGAMen eta Wohouren muralari eraso egin diote faxistek

Xalba Ramirez | Irutxuloko Hitza, 2025-05-03

https://irutxulo.hitza.eus/2025/05/03/ehgam-eta-wohouren-muralari-eraso-egin-diote-faxistek/ 

Mezu faxisten ugaritzeari aurre egiteko kanpaina abiatu zuten EHGAM, sexu askapenerako erakundeak, eta Wohou artistak, duela aste gutxi. Bada, lehenago gertatu izan den moduan, pintaketa faxistak eta lgtbifobikoak egin dizkiote Matigoxotegiko zelaiaren aurrean (Egia) zegoen horma irudiari.

Faxistek eginiko pintaketan, “anti-antifaxistak” eta “degeneratuak” idatzi dute, baita svastika naziak ere. Aipatzekoa da ere Irungo Lakaxita gaztetxean bart agertu direla antzeko leloak zituzten pintaketak.

Taldeak azaldu zuenez, martxoaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren nazioarteko egunaren harira egin zuten horma-pintura, Donostian eta eskualdean izan diren eraso transfoboak salatzeko.

‘Hau gerra bat da’ kanpaina abiatu zuen Wohou artistak urtarrilean: “Faxismoaren, homofobiaren eta arrazakeriaren kontra zuzendutako mezuen erantzuna. Esaldi hori askotan jarriko dut, eta batez ere faxismoarekin lotutako mezuen gainean”. Izan ere, hainbat ezezagunek bere izar ezagunaren gainean “Marikoia, Stop gay” eta “Gora faxistak” idatzi zuten.

Orain, beraz, ahalik eta gehien ari da ortzadarra zabaltzen Wohou: “Faxistei ortzadarra ikusteak izorratzen badie, ortzadarra ikusteaz nekatuko dira!”

sábado, 5 de abril de 2025

#hemeroteka #trans | EHGAMek eta Wohouk faxismoaren aurka «trans erresistentzia» aldarrikatu dute, mural baten bidez

Faxismoaren aurka, trans erresistentzaia' Marrutxipiko biribilgunean //

EHGAMek eta Wohouk faxismoaren aurka «trans erresistentzia» aldarrikatu dute, mural baten bidez

Xalba Ramirez | Irutxuloko Hitza, 2025-04-05

https://irutxulo.hitza.eus/2025/04/05/ehgamek-eta-wohouk-faxismoaren-aurka-trans-erresistentzia-aldarrikatu-dute-mural-baten-bidez/ 

EHGAM, sexu askapenerako erakundeak, eta Wohou artistak, indarrak batu, eta Marrutxipiko biribilgunean mural berri bat margotu dute: “Faxismoaren aurka, trans erresistentzia!”. Noski, Wohouren izar ezagunarekin.

Taldeak azaldu duenez, joan den astean ospatu zen Trans Ikusgarritasunaren nazioarteko egunaren harira egin dute horma-pintura, Donostian eta eskualdean izan diren eraso transfoboak salatzeko.

‘Hau gerra bat da’ kanpaina abiatu zuen Wohou artistak urtarrilean: “Faxismoaren, homofobiaren eta arrazakeriaren kontra zuzendutako mezuen erantzuna. Esaldi hori askotan jarriko dut, eta batez ere faxismoarekin lotutako mezuen gainean”. Izan ere, hainbat ezezagunek bere izar ezagunaren gainean “Marikoia, Stop gay” eta “Gora faxistak” idatzi zuten.

Orain, beraz, ahalik eta gehien ari da ortzadarra zabaltzen Wohou: “Faxistei ortzadarra ikusteak izorratzen badie, ortzadarra ikusteaz nekatuko dira!”.