sábado, 3 de mayo de 2025

#hemeroteca #lgtbifobia | EHGAMen eta Wohouren muralari eraso egin diote faxistek

EHGAMen eta Wohouren horma irudiari eraso egin diote faxistek //

EHGAMen eta Wohouren muralari eraso egin diote faxistek

Xalba Ramirez | Irutxuloko Hitza, 2025-05-03

https://irutxulo.hitza.eus/2025/05/03/ehgam-eta-wohouren-muralari-eraso-egin-diote-faxistek/ 

Mezu faxisten ugaritzeari aurre egiteko kanpaina abiatu zuten EHGAM, sexu askapenerako erakundeak, eta Wohou artistak, duela aste gutxi. Bada, lehenago gertatu izan den moduan, pintaketa faxistak eta lgtbifobikoak egin dizkiote Matigoxotegiko zelaiaren aurrean (Egia) zegoen horma irudiari.

Faxistek eginiko pintaketan, “anti-antifaxistak” eta “degeneratuak” idatzi dute, baita svastika naziak ere. Aipatzekoa da ere Irungo Lakaxita gaztetxean bart agertu direla antzeko leloak zituzten pintaketak.

Taldeak azaldu zuenez, martxoaren 31n, Trans Ikusgarritasunaren nazioarteko egunaren harira egin zuten horma-pintura, Donostian eta eskualdean izan diren eraso transfoboak salatzeko.

‘Hau gerra bat da’ kanpaina abiatu zuen Wohou artistak urtarrilean: “Faxismoaren, homofobiaren eta arrazakeriaren kontra zuzendutako mezuen erantzuna. Esaldi hori askotan jarriko dut, eta batez ere faxismoarekin lotutako mezuen gainean”. Izan ere, hainbat ezezagunek bere izar ezagunaren gainean “Marikoia, Stop gay” eta “Gora faxistak” idatzi zuten.

Orain, beraz, ahalik eta gehien ari da ortzadarra zabaltzen Wohou: “Faxistei ortzadarra ikusteak izorratzen badie, ortzadarra ikusteaz nekatuko dira!”

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.