lunes, 17 de febrero de 2025

#hemeroteka #transfobia | "Oreretako kaleetan transfobiak ez du lekurik"

Kuirdinadorak eta Ernaik adierazpen bateratua egin dute erasoa salatzeko //


"Oreretako kaleetan transfobiak ez du lekurik"
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2025-02-17

https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/02/17/oreretako-kaleetan-transfobiak-ez-du-lekurik/

Komunikatu bateratua plazaratu dute Kuirdinadorak eta Oreretako Ernaik eraso transfoboak salatzeko. Mezu argia helarazi dute adierazpenaren bidez: "Feminismo transbaztertzailea ez da feminismoa".

Eraso transfoboa salatu dute Kuirdinadorak eta Oretako Ernaik. Errenteria-Oreretako kaleetan, eta zehazki parte batean margotutako mural baten bidez egin dute erasoa. Ez da gainera, bi eragileek elkarren eskutik egin duten adierazpenean jaso dutenaren arabera, mural horrek eraso transfoboa jaso duen lehen aldia.Oreretako ErnaiGazte antolakundeak egindakoa da mural hori, eta LGTBIQ+ banderatik intersexualak, trans pertsonak eta pertsona arrazializatuak ordezkatzen dituzten sinboloak ezabatu dituztela salatu dute Ernaik berak eta Kurdinadorak: “Azken hilabetetan errepikatzen ari dira eraso transfobo horiek gure herriko paretetan. Jada bi aldiz ezabatu dute muralaren zati hori, esprai morea erabiliz”. Horrekin batera, eraso transfoboa salatzeko jarritako kartelak ere kendu dituzte eta hautsi.

Haserre eta kezkatuta egin dute adierazpena Ernaik zein Kuirdinadorak, ez delako murala eraso duten lehen aldia, baina batez ere, feminismoaren aitzakiapean erasotzen ari direlako murala, “eraso transfoboa da”. Irmo esan dute ez dutela eraso transfoborik onartuko bi eragileek, “Oreretako kaleetan transfobiak ez du lekurik, eta herriko eragileok, transmaribollo borrokaren alde egiten dugu”. Hogeita sei eragilek, herrikoak zein udalerritik kanpokoak, egin dute bat adierazpenarekin.

Mezu argia, adierazpena bukatzeko Kuirdinadorak eta Oreretako Ernaik utzi dutena: “Feminismo transbaztertzailea ez da feminismoa”.

Ondoko bideeoa Kuirdinadorak eta Oreretako Ernaik egina da.

Adierazpena sinatu duten eragileen zerrenda: Andoaingo Mugimendu Feminista / Amalatz Elkarte Feminista / Ballroom Donostia / Buruntzaldeako Transmaribolloak / Duintasuna Pentsiodunen Mugimendua / EHGAM Gipuzkoa / Erraustu Ibaietako Ikasle Feministak / Gaztañoko Auzo Elkartea / Ikama Oarsoaldea / Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea / Loratuz Lotu / Lumagorri Hat Elkartea / Lumak Haize / OaingozHau / Oarso Bidasoko LAB / Oarsomusika / DDS / Oreretako Asanblada Feminista / Orereta-Errenteriako Sare / Oreretako Bilgune Feminista / Oreretako Gazte Asanblada OGA / Sortu Orereta / Tio Teronen Semeak / Xenpelar AEK / Zintzilik Irratia / Zirika Oreretako Gazte Feministak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.