Donostiako Udaleko ordezkariek erakunde adierazpena irakurri dute udaletxearen aurrean // |
LGTBI pertsonen eskubideen aldeko konpromiso politikoa berretsi du udalak
Irutxuluko Hitza, 2023-06-28
https://irutxulo.hitza.eus/2023/06/28/lgtbi-pertsonen-eskubideen-aldeko-konpromiso-politikoa-berretsi-du-udalak/
Gaur, ekainak 28, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna da. Urtero moduan, Donostiako Udalak erakunde adierazpena aurkeztu du, eta LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko konpromiso politikoa berretsi dute. “Ez gaur bakarrik, baizik eta urteko egun guztietan. Lanean jarraitu behar dugu, tolerantzia, askatasuna eta berdintasuna erabatekoa izango den mundu baten alde”, adierazi du udalak.
Sei puntuko adierazpena irakurri dute udaletxe aurrean udal talde guztietako ordezkariek:
- Donostiako Udalak bat egiten du erabateko berdintasunerako, duintasunerako eta sexu edo genero identitatearen garapen askerako eskubidearen defentsa garbian.
- Donostiako Udalak gogorarazten du gizakiok aske jaiotzen garela, duintasun eta eskubide berberekin, inolako bereizketarik gabe. LGTBI+ eskubideak giza eskubideak dira eta izango dira beti.
- Donostiako Udalak adierazten du gizartea kontzientziatzen lagunduko duten jarrerak eta politikak sustatzen jarraituko duela, benetako pentsamolde-aldaketa bat gerta dadin eta jarrera LGTBIfobikoak desagerrarazi eta gaitzetsi daitezen.
- Donostiako Udalak uste du beharrezkoa dela adostasun zabalak lortu eta ehuntzea, beharrezko neurriak –legegintzakoak, administraziokoak eta bestelakoak– har daitezen, Administrazioaren edozein mailatan sexu orientazioan edo genero identitatean oinarritutako tratu diskriminatzailea debekatu eta ezabatzeko eta, horrela, indarrean dagoen legeria hobetzeko.
- Donostiako Udala bereziki kezkatuta dago nazioartean dokumentatutako kasu ugariengatik; izan ere, kasu horiek agerian uzten dute, gaur egun ere, herrialde batzuetan, homosexualitatea eta transexualitatea kriminalizatu egiten direla, eskubideak kentzen direla eta lege diskriminazioa dagoela, eta krimen horiek ez direla zigortzen.
- Donostiako Udalak dei egiten die herritarrei LGTBI+ mugimenduek eta mugimendu feministek gure herri eta hirietan egiten dituzten ekintzetan parte har dezaten eta bat egin dezaten foro publikoek, komunikabideek eta sare sozialek gaur aniztasunaren aldeko borrokaren eguna dela ikusarazteko egiten dituzten sentsibilizazio eta aldarrikapen ekitaldiekin.
Ekainaren 28a Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual, Transgenero, Intersexual eta Queer-en Nazioarteko Eguna da. Izan ere, 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Greenwich Village auzoan kokatutako Stonewall pubean, komunitate horretako pertsonek kontra egin zieten etengabe jasaten zuten jazarpenari eta xantaiari, eta orduko gertaera haiek mundu guztian gogoratzen dira egun honetan. Horrela sortu zen LGTBI+ pertsonen eskubideak aitortzearen aldeko nazioarteko mugimendua, eta 1970etik ospatzen da urteurren hori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.