Elkarretaratzea LGTBIfobiaren kontrako egunean Oreretan // |
LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala
Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala egin du Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2024-05-17
https://oarsoaldea.hitza.eus/2024/05/17/lgtbifobiaren-kontrako-nazioarteko-egunaren-harira-adierazpen-instituzionala/
Adierazpen instituzionala adostu dute Errenteriako udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek LGTBI+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Atzera begira jarri da adierazpen horretan, gogora ekartzeko, 1990eko maiatzaren 17an, Munduko Osasun Erakundeak ezabatu zuela homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik. Mugarri historikotzat jo daitekeela gertaera hori aitortuta, gogora ekarri dute ere, hamarkada bat baino gehiago dela, gaurko eguna, LGTBI pertsonen kontra zuzendutako gorroto eta indarkeria mota guztien aurkako nazioarteko eguna.
1990. urte hartatik aurrera urrats ugari egin direla aipatu dute adierazpenean “legeen bidez hiritar guztien berdintasuna bermatzeko, norbanako bakoitzaren sexu orientazioa edo generoa edozein direla ere, LGTBI pertsonak gainerako guztiekin parekatzeko, eta gizarteak ere egin du aurrera”. Haatik, LGTBI pertsona asko eta askok oraindik ere diskriminazioari, estigmatizazioari eta indarkeria egoerei aurre egin behar dietela egunerokoan nabarmen jarri dute, “euskal gizarteari bide luzea gelditzen zaio oraindik egiazko berdintasun eraginkorra lortzeko. Gure zoritxarrerako aurreiritziek, uste ustelek, estereotipoek, gaitzespenak, eta gorrotoak bizirik diraute oraindik ere hainbat sektore sozialetan”.
Ikusezintasuna, ezkutatzea, eta eraso fiskoen gorakadari ere erreferentzia egin diote adostutako adierazpen horretan. Horren harira, orain arte egin duen bezala, Errenteriako Udalak “ekinean” jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “pertsona guztien eskubideak defendatzeko, eta sustatu dituen politika publikoetan prestonak babestea eta diskriminazioaren kontrako neurriak abian jartzea bilatuko du. Gizartearen aniztasuna gure indarra da, bai eta defendatu eta babestu behar dugun balioa ere”.
Herritarrei deia azkenik, udalak adierazpen instituzional horretan, LGTBI+ mugimenduak gaurko egiten dituen deialdietan aktiboki parte har dezaten.
Hemen klik egin, adierazpen instituzionala osorik irakurtzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.