martes, 29 de junio de 2021

#hemeroteka #lgtbi #poliziak | Polizia LGTBI Behatokian?

Google Imágenes / LGTBIpol //

Polizia LGTBI Behatokian?

Euskal LGTBI Behatokia aurkeztu berritan, Behatokian Poliziak parte hartzea indar errepresiboak LGTBI borrokan sartzea dela kritikatu du Ibai Fresnedo sexu askapenaren aldeko mugimenduko kideak, Polizia prozesu honetan sartu zelarik hainbat elkarte atera zirela gogoraraziz. “Poliziak gure ahizpa zaurgarri eta bazterrekoenen gorputzak eta bizitzak zapaltzen ditu. Harrotasuna aliantzaren sinonimo da, ez Polizia zuritzeko tresna”.
Argia, 2021-06-29
https://www.argia.eus/albistea/polizia-lgtbi-behatokian 

LGTBI pertsonen eskubideei buruzko EAEko legea izango denaren bidea egiten hasi zirenenean, mugimendu eta militante LGTBI+ askok egin zuten bat ekimenarekin, prozesuan Polizia (Gaylespol polizia elkartea) sartu zen arte. “Gutako askok gaitzespena eta haserrea azaldu genuen, horrelako espazio batean Poliziak parte hartzeagatik, gure kolektiboaren espiritu kritikoa mantendu nahi genuelako. Polizia izan da eta izaten jarraitzen du erregimen cisheterosexual, kolonial eta kapitalistaren beso armatua. Francis tirokatu zuen beso bera, Stonewalleko ahizpak erreprimitzen saiatu zena, Euskal Herrian hainbeste tortura eta etxe kaleratze gauzatu, langile sexualak zigortu eta jende arrazializatua kriminalizatzen duena”, dio Fresnedok.

“Poliziaren parte-hartzea birpentsatzeko eskatu genuen, baita prozesuaren baitan inplizitu zegoen eredu punitibista birpentsatzeko ere. Baina horrelako espazio batean parte hartzeko eskubidea eta askatasuna edonork duela erantzun zitzaigun, ezin zaiola inori betoa jarri. Diskurtso ‘inklusibo’ eta ‘liberal’ horrekin ez ziguten ziria sartu”.

Behatokian dauden gainerako elkarteei leporatu die pinkwashinga kritikatu baina gero kritikatzen duten horren atzaparretan erortzea. “Harrotasuna ez da kideen gainetik pasa eta haien aldarrikapenei entzungor egitea”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.