viernes, 10 de marzo de 2023

#hemeroteka #inmemoriam | Erdira ekarri ditu bazterrak

Oarsealdeko Hitza / Mikel Martinen omenezko brindisa //

Erdira ekarri ditu bazterrak

Maitasun uholdea jaso zuen Mikel Martinek, zendu berri den ekintzaileak, joan den larunbatean egin zioten agur ekitaldian. Bere konpromiso militante nekaezina nabarmendu dute haren kideek.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2023-03-10
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/03/10/mikel-martin-azken-agurra/ 

Hamaika iraultzari bidea zabaldu, eredu bilakatu, eta bere maitasuna lau haizetara barreiatuta itzali da. Bazterrak erdigunean jartzearekin tematua, baztertuenekin are gozoagoa zen bere jarduna: «Baztertuen konplize» gisa definitu dute azken egunotan behin baino gehiagotan. Beti hurbil, beti maitakor, beti xamur, injustizia bat non, han zen bera, begietara begira mintzo, zintzo. Borrokatu da mundu askea eraikitzeko, mundu justua egiteko… eta helburu hori lortzeko bidea oraindik luzea bada ere, ziur hari esker, mundua apur bat askeagoa dela, apur bat justuagoa.

Hilaren 2an zendu zen Mikel Martin Conde, 68 urterekin. Berehala zabaldu zen samina. Izan ere, utzi duen hutsunea handia baita; hutsune hori bezain handia da baina, bere ekarpena, bere ibilbideak utzi duen ondarea: zenbaezina. Erein duen maitasunaren tamaina agerian gelditu zen joan den larunbatean Zentolen tanatorioan egin zioten azken agurrean. Lepo zegoen hilerria, ortzadar eta more koloreko banderez zipriztinduta beti irria ezpainetan zuen ekintzaile nekaezinari gorazarre egiteko. Bandera errepublikazaleak ere ez zuen hutsik egin. Hunkituta oroitu zuten militantzia kideek, familia eta lagunek. Harekin eredu bat itzali delako. Hamaika herrikide gerturatu ziren, baita Euskal Herriko bazterretatik heldutako beste hainbeste, edota Katalunia eta Galiziatik iritsitakoak ere... bere borroka, bere egiteko moduak Oreretako mugak ez ezik, Euskal Herrikoak ere gainditu dituelako.

Emozioari ezin eutsi gidatu zuen Joxe Mari Carrerek larunbateko omenaldia. Eduardo Galeanoren Fuegos (Suak) irakurri zuen. Zalantzarik gabe, Martinek bere ingurua argitzen zuen, zipriztinez betetzen zuen airea Galeanok adierazitako suetako baten antzera. Oier Guillanek hartu zuen hitza ondoren. Esaldi eder asko eskaini zizkion lagunari: «Zure maitasuna, mundua baino zabalagoa da. Nola kabitu daiteke pertsona bakar batean hainbeste keinu eta laztan, hainbeste aldarri eta istorio. Zure maitasuna utopia baino zabalagoa da».

Tematzen zen Martin euskaraz mintzatzen behin eta berriz, amore eman gabe, trakets aritzen bazen ere. Horri ere egin zion erreferentzia Guillanek: «Zenbat alditan esan ote genion, ‘Mikel zergatik tematzen zara euskaraz hitz egiten aditzak etengabe lekuz mugitzeko’. Keinu txiki bakoitzaren atzean pertsona erraldoia dagoela ohartzen zara: ‘Zergatik? Garrantzitsua delako, inperfekzioa ez delako inoiz zerbait ez egiteko aitzakia, lotsa ez delako inoiz zarena izateko traba, maitasunezko keinuak egunero errepikatzeak bilakatzen duelako bizitza bizitzea merezi duen zerbait’». Askoz luzeago mintzatu zen Martini buruz, eta botatako esaldi bakoitzean irudikatu zuten, zalantzarik gabe, Martin bertaratutakoek, Guillanek haren esentzia eraman zuelako hitzetara.

Militante iraultzailea
Mar Cambrolle pertsona transen eskubideen aldeko ekintzailearen mezua ere heldu zen Martini azken agurra egiteko. «Borrokalari» bat joan dela esan zuen Cambrollek: «Che Guevarak zioen moduan, ez zeneraman iraultza ezpainetan hartatik bizitzeko, bihotzean baizik, hargatik hiltzeko. 1979an, Francisen hilketa faxista salatzeko Errenteria batu eta mobilizatu zuen gazte hura joan da. Begirada eskuzabal, zintzo eta apasionatua zuen borrokalaria joan da, bazterretara eraman gaituzten guztion konplizea. Bihotza apurtuta, eta hortzak estututa, agurtuko zaitugu, memoria historikoa zara; inoiz ez gaituzu utziko, eskaintzea dizugun omenaldirik onena, borrokan jarraitzea delako. Garaipenera arte Mikel». Irakurketa hori bere egin zuen Duintasuna pentsiodunen elkarteak asteleheneko elkarretaratzean.

Militantzia kideen izenean Joxe Iriarte Bikila-k hartu zuen hitza: «Francis erail ondoko asanblada hartan oroitzen dugu, ‘ni homosexuala naiz, EHGAMeko militantea, eta ez naiz ezkutatuko’ esan zuela. Hori da Mikelen ezaugarri bat, ez zen ezkutatzen. Langileen manifestazioa izan, errepresioaren aurkakoa, nazio askapenaren aldekoa, sexu askatasunaren aldekoa… hor ikusiko zenuen ortzadar bandera, tente, han zegoen Mikel».

Euskararekiko zaletasuna ere ez zuela ezkutatzen ekarri zuen gogora, «zailtasunak zituen euskaraz egiteko, baina ez zuen etsitzen». Martin, «emantzipazio guztien borrokalaria» zela gaineratu zuen Bikilak, «baina baita horren sintesia den militante iraultzailea ere bai. Gaur egun modan ez dagoen, baino inoiz baino beharrezkoagoa den iraultza horren aldekoa».

Jendartea aldatzeko borrokatu
EH Bilduko zerrendakide ere izan zen Martin azken udal hauteskundeetan, eta koalizioko kide Itziar Ostolazak hartu zuen hitza Martin gogoratzeko. Martinen ekarpenari egin zion aipamen, «norbanakoari zein gutasunari» emandakoa «itzela» izan dela baieztatzeko: «Zu bezalako pertsonek gaitasun berezi bat duzue, antizipatu zarete borroketara, antizipatu zarete gizartea ikustera». Martinek pertsona guztien eskubideak erdigunean jarri izana goraipatu zuen Ostolazak, azkenik. «Harrotasuna» erabili zuen EHGAMek bere aldetik Martin oroitzeko bere hitza hartzean, «belaunaldi gazteek lekukoa hartu dute, zerbait ongi egin dugun seinale da hori». Lekuko hori Martinek urteetan egindako bidean zabaldu du batean eta bestean.

Jasotako maitasunarengatik eskerrak eman zituzten Mikel Martinen anai-arrebek, eta ekintzailearen bidea jarraitzera deitu zuten, «jendartea aldatzeko borrokan segi, horretarako borrokatu zen Mikel». 


Merezitako omenaldia
Pasa den larunbatean azken agurra egin zioten dozenaka lagunek Mikel Martin Conde zenari Zentolengo tanatorioan. Xumea izan zen. Xumea bezain sentitua, maitasunez betea. Hura amaituta, berriz, Zumardian beste hainbeste lagun bildu ziren hil eta ordu gutxira sortu zuten Mikelen lorategia-ren parean, Martinen omenezko brindisa egiteko. Koloretsua eta alaia izan zen brindis hori, bera zen bezalakoa.

Merezi duen tamainako omenaldia antolatuko dute aurrerago. Hura josten hasiak dira dagoeneko, data zehatzik ez badute jakinarazi ere, momentuz. Hala ere, garaiz emango dutela ekitaldi horren berri esan dute.


«Energia ikaragarria zuen. Bere borroka globala izan da»

Julen Zabala Alonso / EHGAMeko kide eta laguna

Ikaragarria zen Mikelek [Martin] zuen energia, gauza guztiak hurbil sentitzen zituen, denak eragiten zion, eta bere borroka globala izan da. Denak zuen harremana, ez da mugatu sexu askapenarengatik borrokatzera, nazio askapena, justizia soziala... bere begirada eta borroka ez du arlo bakarrera mugatu, globala izan da. Intersekzionala izan dela bere borroka irakurri dut azken egun hauetan, baina garai hartan ez genuen termino hori erabiltzen, globala erabiltzen genuen.

Egiteko modu bat utzi digu Mikelek: ekintzailetza errepikaezina. Oso zaila izango da aurkitzea bere ikuspegia izango duen pertsona bat, berak entzuteko zuen modua zuena, arreta jartzekoa, edota eboluzionatzeko zuen gaitasuna. Azken hori, garrantzitsua da oso, militante klasikoa izan zitekeelako, baina ez da hala izan, entzun egin du eta borroka molde berriak bilatu ditu beti: trans eta queer-ari asko erreparatu dio, kezkatzen zuen gure borroka molde berri batez begiratzeko, eta ekarpen handiak egin ditu uneoro. Horrekin lotuta, ilusio handiarekin joan da, trans legeak argia ikusi duelako… Ikusteko aukera izan du. Penaz ere bizi izan du trans legea eta feminismoaren adar baten arteko talka; bada jendea hitza erretiratu ziona horregatik eta horrek tristatu zuen... 2Pena hori eraman du azken urteetan.

Haren ezaugarri bat aipatu beharko banu, hitz egiterakoan bere onberatasuna nabarmenduko nuke. Ezerekin ez zuen ezikusiarena egiten, denak eragiten zion, denarekin kezkatzen zen. Kezka azaldu du beti besteengatik, eta gaizki zegoenari beti maitasuna helarazi dio, xamurtasuna. Afektibitateari garrantzia handia eman dio beti, bereziki, baztertuen zegoen jendearekin. Bullying-a pairatzen duten gazteen egoerak asko mintzen zuen. Hiesarekin 1980ko hamarkada amaieran kutsatu zen, eta gaixotasuna kontrolatzea lortu zuen unetik, oso argi izan du beti egun bakoitza oparia izan dela, bizitza-oparia, eta hogei urte eman ditu esaten ‘hau opari bat da, bizitzak eman didan bigarren aukera bat borrokan jarraitzeko’. Borroka baztertzea zuen, akaso, nahikoa borrokatu zela iritzita, baina ikasgai hori ere utzi digu, borrokan jarraitu du amaierara arte.

«Jende ezberdina biltzeko gaitasun izugarria izan du»

Nerea Izagirre Elizondo / OaingozHau Mugimenduko kidea

Denetariko ekarpena egin dio herriari Mikelek. Espazio oso ezberdinetan militatzen aritu den pertsona izan da. Gaitasun ikaragarria izan du jende ezberdina biltzeko bere inguruan, eta borroka ezberdinak bere pertsonan gorpuzteko. Joan den larunbateko agurrean ikaragarria iruditu zitzaidan hainbeste jende eta hain ezberdina elkartzea. Hori lortzeko, berezia izan behar da, bai.

Bizitzaren aurrean jarrera bat izan da Mikel, borrokatzeko grina. Berea oso modu humanoan egindako militantzia izan da, modu gozoan. Jende guztiarengana berdin gerturatzen zen beti, errespetu eta maitasun handiarekin, eta uste dut hori badela militatzeko modu ezberdin bat, eta horrek markatu du. Bere izaerak arrastoa utzi du.

Oso zaila da bere ezaugarri bat nabarmentzea, azkenean hainbeste gauza egin zituen, hainbeste jenderekin, zaila baita ezaugarri bat aukeratzea. Deigarria zait azken egunetan ortzadar bandera ikusitakoan, Mikel ikusi dudala. Borroka ezberdinetan hartu du parte: jende gaztearen alde, adinekoen alde, presoen alde, emakumeon alde… baina beti bere izaeratik aterata, LGTBI mugimendutik hasita, Francis hil zutenetik armairutik ateratze hori aldarrikapen ikusgarri egin du bere borroka guztietan. Hori oso garrantzitsua izan da kolektiboarentzat, herriarentzat, eta baita borroka askorentzat ere.

«Herriarekin konprometitutako pertsona izan da Mikel»

Joxe Mari Carrere Zabala / Alternatibako kidea

Militante bat izan da Mikel, herriarekin konprometitutako pertsona, auzotik hasi eta eremu orokorretagoetara helduta, mobida guztietan zegoen bera: LGTBI mugimenduan, presoen zein horien senideen aldeko mugimenduan… Mikelen ekarpena ikaragarria izan da, konpromiso eredua izan da, egon behar da egon behar den lekuan, hori da berak erakutsi duena herrian eta mundu zabalean. Hainbeste batailatan zegoen… Konpromiso militante politiko bat izan da berea, ideia batzuekin, zegoen lekuan zegoelako ideia zehatz batzuengatik. Berea ez da izan elkartasun soila, atzean gogoeta politiko bat zegoen, gogoeta politiko eta humano bat, era berean.

Belaunaldi gazteei begira, konpromisoaren ondarea utzi du. Zerbait nahi baduzu horren alde borrokatu behar zarela erakutsi du bere ibilbidean, eta borrokatze horrek zerikusia dauka harremanekin. Horren harira, agur ekitaldian izan zen jendearen erantzunak ez du zerikusia soilik konpromisoarekin, urteetan landu zituen harremanen emaitza da. Borroka eta harremanak, jendearenganako enpatiak ezin dira bereizi. Ondare hori utzi du: laguntasuna eta enpatia bere bidean txertatu ditu, borrokan, harremanetan. Enpatia edozein arlotan ezinbestekoa dela erakutsi du, eta hori ongi transmititu du, bere eredutik, eta ez diskurtso batetik, praktikan baizik.

Adiskidetasuna eta elkartasuna dira Mikelen ezaugarriak nire ustez, biak, gainera, ezinbestekoak dira, batak bestea osatzen du, batak bestea behar du. Militantzia ere bere ezaugarria izan da: zerbait nahi baduzu lan egin behar duzu, inplikatu behar zara. Mundu askeago bat lortzeko zure aldetik jarri behar duzu, eta Mikel militantzia zen. Horiek dira Mikelengan ezagutu ditudanak, hurbiltasuna eta konpromisoa. Pertsona borrokalaria zen, eta pertsona ona, zalantzarik gabe.

«Bere konpromisoa eredugarria izan da egunerokoan»

Andoni Etxeberria Mendiburu / LGTBI+ Mahaiko kidea

Mikelek ekarpen itzela egin dio herriari, beste inork eman eta egin ez duena. Bere lana, bere konpromisoa eredugarria izan da egunerokotasunean; beti egon da beharra sentitu duen lekuetan.

Gelditu garenok utzi duen ondarea plazaratzeko gai izatea nahiko nuke, eta batez ere, berak erakutsi zuen konpromisoa eta indar hori zabaltzen jarraitzea. Erakutsi digu posible dela ezberdintasunean bizitzea, bizitzari kolorea ematea, bizitzak kolore asko dituela eta hori beste guztiaren gainetik defendatu behar genuela. Utzi digun ondare potenteena da borrokatzea merezi duela.

Sentsibilitatea, lan egiteko grina eta besteen lekuan jartzeko zuen erraztasuna nabarmendu nahi nituzke. Beti zegoen entzuteko eta laguntzeko prest, oso pertsona ona zen, bihotz oso handikoa.

Ezin da aipatu gabe utzi, gainera, hori guztia sufrimendu handia pasa ondoren egin zuela. Kristorenak eta bi pasata ere, inoiz ez da kikildu, aurrera egin du. Ez dio lagundu osasunak, ezta gure ingurune homofoboak ere, baina berak aurrera egin du beti, eta ez du inoiz burua makurtu. Bizitzatik tente joan da, eta bera bezalako pertsona bat ezagutzea gozamena izan da.

«Garenak izanik bizi behar garela transmititu digu»

Txelo Berra Mur / Oreretako Asanblada Feminista

Ikusgarritasuna lortzea izan da Mikelek egin duen ekarpen handienetako bat, dena normaltasun baten barruan sartzea. Gai zen edozein pertsona motarekin harremantzeko, zuen pentsaera zuela, belaunaldi ezberdinekoa izan edo ez… Bere lumak soinean edonora joateko gai zena, zena erakusteko, printzipioz oso ezberdina zen jendearekin. Hausnarketa hori jende horrengana eramateko gai zen, jendeak zen moduan onartzen zuen, eta hori ikusi da, berak utzi duen maitasun guztia agerian gelditu da.

Harrigarria da oso jende ezberdinera heltzeko izan duen gaitasuna. Bera izanik uneoro, jende ezberdin horrekin guztiarekin konektatu eta bere mezua zabaldu zuen. Hankadun aldarrikapena izan da Mikel.

Ondare ikaragarria utzi du. Oso pertsona ausarta zen eta zu zeu izan zaitezkeela eta ez dela ezer gertatzen zabaldu du; gerta daitezke gauzak, baina jarraitu behar duzu, zu izan behar duzu, beti. Beldurrik ez dela izan behar transmititu dio jendeari, azkenean, garenak izanik bizi behar garela, maitatzen dugun moduan maitatu behar dugula, zu izan behar zara eta ez duzu beldurrik izan behar. Bera lasai ibiltzen zen kalean, bera izanik beti. Mezu hori normalizatu zuen, eta berari esker jende askok beldurra baztertu du.

Oso garrantzitsua da jende gazteagoarentzat erreferenteak izatea. Belaunaldi askoren arazoa horixe izan da zehazki, erreferenterik ez izatea, eta Mikelen gisako erreferentea izatea, hainbeste maitasun sortu duena gainera, beti da positiboa. Jarraitzeko eredu bat da.

Niretzako Mikel pankarta bat zen. Atentzioa ematen zidan bere bizitzarekin militatzen zuelako, baita intelektualetik ere. Ikaragarri ausarta zen, esan behar zuena esaten zuen axola gabe non eta norekin zegoen. Gorputza eta aurpegia aurretik jartzen zituen, ezkutatu gabe. Plurimilitantea izan da: egon zitekeen kaleratze bat Portugaleten, edo hitzaldi bat Zaragozan, eta han zen Mikel, bere ortzadar banderarekin.

Konektatzeko zuen erraztasuna bere beste ezaugarrietako bat zen. Jende guztiarekin hitz egiten zuen, eta jende guztiak maite zuen, denek entzuten zuten. Konexio hori belaunaldi ezberdinetako jendearekin, pentsaera ezberdineko jendearekin, feministekin, pentsiodunekin, gazteekin... sortu du. Gaur egun jende gutxik du ahalmen hori, eta Mikelek bazuen, eta ikaragarria zen hain eremu ezberdinetan halako adostasunak lortzea, beti maitasunetik. Maitasuna ezin da baztertu Mikelez hitz egiterakoan; oso ezberdina da omenaldi bat errespetutik egitea edota maitasunetik egitea. Errespetua garrantzitsua da, zalantzarik gabe, pertsona baten figura politikoa agurtu dugulako eta errespetutik egin da hori, baina maitasuna gaineratuta. Errespetutik eta maitasunetik agurtu dugu Mikel, ikaragarria da sortzen zuen maitasuna, eta horrek alde humanoa gehitzen dio. Azken agurra egiteko ekitaldian airean suma zitezkeen bertara bildutakoen emozioak, eta hori da bera gai izan delako bere ibilbide osoan hain jende ezberdinarengan maitasun handi hori sortzeko.

jueves, 9 de marzo de 2023

#hemeroteka #inmemoriam | Oreretako Xenpelar AEKren omenalditxoa Mikel Martin zenari: "Aulkia utzi arren, ez zaude ahaztuta"

Mikel Martin, Oreretako Xenpelar AEK-ko ikaskideekin eta irakasleekin 2021eko urriaren 12an, Pasai Donibanen //

Oreretako Xenpelar AEKren omenalditxoa Mikel Martin zenari: "Aulkia utzi arren, ez zaude ahaztuta"

Oarsoaldeko AEK, 2023-03-09

http://oarsoaldekoaek.blogspot.com/2023/03/oreretako-xenpelar-aekren-omenalditxoa.html 

Joan den astean utzi gintuen Mikel Martin Condek. Oreretako Xenpelar AEK euskaltegiko ikaslea izan zen urtetan eta haren irakasleetako bik omenaldi zintzoa egin nahi izan diote.

Lurdes Zapirainek honako gogoeta partekatu nahi izan du: "Begi bistan geratu da Mikelek aritu den esparru guztietan arrastoa utzi duela eta ez nolanahikoa. Euskaltegian ere horrela izan da. Ikasle nekaezina izan da, buru belarri aritu da gogoz eta ilusioz, egunik ere galdu gabe. Aurten ere matrikulatuta zegoen, baina tamalez oso egun gutxitan etorri ahal izan zen, gaixotasuna zela eta. Ez zuen inoiz etsi euskara maila hobea lortzeko ahaleginean eta euskaraz bizi zen. Beraz, euskararekiko konpromisoa ere erabatekoa izan da. Arrazoi askorengatik iruditzen zait Mikel pertsona aparta izan dela,aparta. Hortaz, badugu Mikelengandik zer ikasi".

Elena Vazquez ere izan zen Mikelen irakaslea eta honako bertsoak eskaini dizkio.

Ikasle saiatua,
parte-hartzailea,
euskaldun osoa izan
nahi zuena.
Gizartea hobetzen
lan asko egina,
ez zuen ezer arrotz,
handia jakin-mina,
aisia eta lana
gozatzen zekiena.
Zintzo eta ona,
lagunen laguna.
Aulkia utzi arren
ez zaude ahaztuta,
guk mantenduko dugu
argia piztuta.

#hemeroteca #inmemoriam | Manifestación 8M: Recuerdo a Mikel Martín en Donostia

Naiz / Fotografía de Jon Urbe //

Recuerdo a Mikel Martín en Donostia

Naiz, 2023-03-09

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2023-03-09/hemeroteca_articles/recuerdo-a-mikel-martin-en-donostia

La figura de Mikel Martín, histórico militante del movimiento LGTBI de Euskal Herria, estuvo presente en la manifestación de Donostia, donde se pudo ver algún que otro guiño al activista de Errenteria recientemente fallecido. En la imagen, una de las manifestantes porta un brazalete con una foto de Martín junto al lema «Betirako dantzan, gure lumatzan».

miércoles, 8 de marzo de 2023

#hemeroteca #testimonios | Historia de vida de Mikel Martín Conde

Ez adiorik, lagun!

Historia de vida de Mikel Martín Conde

Republicamos la entrevista realizada en 2014 a Mikel Martín Conde, fallecido recientemente, para el libro MIRADAS ATREVIDAS. Historias de vida y amor lésbico y gay durante el franquismo y la transición en Euskadi, sobre la memoria histórica y realizado por EGHAM y Aldarte.
Pikara Magazine, 2023-03-08
https://www.pikaramagazine.com/2023/03/historia-de-vida-de-mikel-martin-conde/

He de reconocer que yo he vivido mucho.

Soy Mikel Martín Conde, tengo 58 años y aunque nací en Donostia hasta los 29 años viví en Renteria, a donde regresé tras un periodo de 14 años viviendo en Bilbao. Empecé a trabajar a los 15 años, y estuve en diferentes trabajos hasta que con 45 años, hace ya 14 años, enfermé de una derivada del sida y me retiraron del mundo laboral.

Siempre fui un poco revoltoso. Si empecé a trabajar joven fue porque tuve que dejar los estudios de Formación Profesional (FP), debido a mi temperamento. En realidad fue cosa del director del centro que era un fascista. Ya de antes venía a por mí y me acusó de haber sido uno de los provocadores de una huelga de estudiantes. Era el año 1973. El Proceso de Burgos me marcó mucho, muchísimo, y adquirí conciencia política. Total que me largué de la escuela porque allí me hacían la vida imposible. Además, yo venía de una escuela mixta, donde estudiábamos chicos y chicas y ahí me sentía yo muy a gusto. Durante toda mi vida con quienes mejor me he encontrado ha sido con las chicas. Éramos amigas, teníamos confidencias, jugábamos, construíamos nos divertíamos también.

A mí los chicos no me hacían mucha gracia. No me gustaba la manera como se mostraban, como se comportaban. Los veía tan machos, tan masculinos, aquello no era para mí. Y en FP sólo había chicos. El cambio fue tremendo. Yo no me sentía con ellos. Para ellos todo era fútbol, todo se centraba en el deporte y en la competición, y eso a mí no iba, nada, nada. Así es que, empecé a trabajar, hasta que me jubilaron. 

Un chico como los demás
Yo de pequeño no sabía, no tenía conciencia de lo que era ser heterosexual, de lo que era ser homosexual. La sexualidad era algo que me llamaba la atención, por supuesto, la sentía, me provocaba, era algo que quería buscar, algo que notaba. Pero era la sexualidad, no la heterosexualidad, ni la homosexualidad. Me acuerdo perfectamente de que no era un chico como los demás, y por eso recibía muchos insultos, comentarios que luego se han codificado como insultos: “nena”, me decían; “qué nena eres”; “mariquita”, me decían también. Y yo no tenía ni pajolera idea de qué es lo que había detrás de eso. Recuerdo que en la comunidad de vecinos y vecinas todos, sobre todo ellas, las señoras, me trataban en femenino, y yo encantada. Eso no me generaba ningún problema, ninguna culpa. Yo me sentía súper a gusto. Claro, entonces no tenía esa conciencia de heterosexualidad, o de homosexualidad. Yo solo sabía que era diferente, porque notaba que era distinto a los demás chicos, que no era igual que mis hermanos.

Yo tengo dos hermanos, y tres hermanas más. Con todos ellos, y con mi padre y con mi madre compartía yo la vida, además de con primos y primas que vinieron de la emigración, de Extremadura. Yo en ese ambiente notaba que era distinto a mis hermanos, yo sabía, más bien intuía, que no me iba a casar nunca. Mis hermanos hablaban de matrimonio, hablaban de tener hijos y yo tenía esa sensación de que iba a estar siempre solo, de que iba a vivir solo y que no me iba a casar. No sabría decir por qué, pero así era. Quizás fuera por mi carácter, por mi forma de ser. No me gustaba que me manipularan, yo quería ser libre, y para mí el matrimonio era una especie de corsé.

La sexualidad me llamaba la atención, pese a que cuando hablaban de relaciones sexuales siempre tenían que ver con la reproducción, y poco más. El caso es que con 10 o 12 años me iba a la biblioteca del pueblo a mirar libros que hablaran de sexualidad. Allí empecé a ver todo el tema de los cuerpos de hombres y de mujeres en imágenes, en fotografías o en láminas. Y también algunos contenidos sobre cómo se nombraban a los órganos genitales, y de ahí seguido recuerdo que empezaban a pasar imágenes en las que se veía ya el vientre de mujeres embarazadas. Sobre reproducción había mucho, pero de homosexualidad nada. 

Solo maricas y maricones
De niño no recuerdo haber oído nada en torno a la homosexualidad. Solo oía de maricones y de maricas, del hombre del saco, y de los solterones, los ‘mutilzaharrak’. Recuerdo que cuando yo tenía 10 u 11 años en el barrio se hablaba mucho de un señor, que era peluquero y que vivía lejos de nuestro barrio. Mi padre nos llevaba a mis hermanos y a mí a un peluquero de otro barrio que a mí no me gustaba nada. No me gustaba cómo me cortaba el pelo, con esa raya al medio. Un día agarré y yo solito me fui con el otro peluquero, con ese del que todo el mundo hablaba. La verdad es que me sentí muy bien cuando me metí en su casa. Y me dejó el pelo fantástico, como a mí me gustaba. De hecho años más tarde cuando supe que había muerto me dio un palo de la hostia. Habíamos perdido a alguien a quien el pueblo había hecho sufrir. Fue con el tiempo que yo tomé conciencia de lo que había ocurrido con este hombre del que todo el mundo hablaba mal: “Ese maricón que vivía ahí arriba”. Todo sobre él era despectivo, todo era malo. Ser maricón era algo malo, muy malo.

Para entonces yo ya era consciente de que no notaba deseo sexual con las chicas. Con las chicas del barrio jugaba, claro, pero éramos amigas, nada más. Por suerte, donde vivíamos era una zona bastante salvaje, con muchísimo monte y muy pocos vecinos. Alrededor todo era monte, monte y monte. Y muchos árboles. A mí me encantaba tanta naturaleza. Cada año, en mayo, siempre llegaba a casa con ramos de flores y cuando era pequeño jugábamos y nos vestíamos con plantas, con enredaderas que tenían campanillas blancas. Era una gozada, nada que ver con el ambiente del cemento que conocí después.

Cuando llegaba el verano solía ir al ‘baserri’ de un amigo a cortar la hierba, a dar la vuelta a la cuadra, a limpiar; o me juntaba con otro chaval que venía con 30 o 40 caballos. Aquel era un chico muy guapo. Me encantaba aquel chaval, su pelo, como lo tenía cortado, el color del pelo, su cara, la forma de su cuerpo... Bueno, todavía hoy cada vez que lo veo me encanta. Era hijo de un amigo de mi padre. Yo tendría entonces 9 o 10 años y él era como 10 años mayor. De hecho yo me escapaba, no iba a la escuela en verano, desde que venía él con sus caballos, y me iba con él, solo a estar con él. Alguna vez montamos en el mismo caballo los dos. Yo me agarraba a él y era fantástico.

Primeros contactos
Mis primeros contactos físicos con otros hombres fueron en la escuela de Formación Profesional, cuando tenía yo unos 14 años. Antes que eso solo había visto a los chicos mayores del barrio, que tendrían entre 15 y 18 años, masturbarse en el camino viejo. Ahí solíamos ir todos los chicos a pajearnos. Pero el primer contacto que yo tengo con el cuerpo de otro hombre es en la escuela. Fue con un compañero que se sacó la polla y me dejó que se la masturbara. Aquello me gustó, me parecía bonito ver como la polla se pone dura, crece, cambia... Recuerdo que me encantó aquello, lo pasé bien y me gustó.

Cuando íbamos a la playa y paseábamos por la orilla, me encantaba ver a los chicos, mirar sus bañadores. No sabía exactamente por qué, pero se me iba la vista hacia ellos. Los demás chicos hablaban de chicas, de sus tetas, de su culo. A mí me gustaba ver a los hombres, mirarles el paquete, la polla, los genitales... Me encantaba observar a los hombres, mirar esa parte de su cuerpo.

Para entonces yo era consciente de que soy una persona sexual, que mi cuerpo me producía bienes, que me producía placer cuando me masturbaba. Lo que me faltaba y quería era poder compartir ese goce, poder estar con alguien. Era todo un gran interrogante: ¿cómo son?, ¿serán iguales?, ¿distintos?, ¿qué pasará? 

Palabras que hieren
Tengo que reconocer que desde pequeño siempre viví la sensación del sexo como pecado, como algo nocivo, malo. Recuerdo perfectamente que vivía con miedo todo lo que tuviera que ver con la sexualidad. Era una sensación muy compleja, nada lineal. Esa era la información que recibíamos en aquel momento. Y la peor información, la que más temor me producía, la que recibía con mayor temor era la que me trasmitía un cabrón, un cura. ¡Me decía unas barbaridades! Sus palabras las tenía como una losa, me producían una gran angustia, una desazón. Menos mal que en la misma congregación de este señor había otro cura, muy conocido y muy querido en el pueblo, con el que tuve una relación bien diferente. Fue de los curas que en la época dejaron la sotana para ponerse un buzo. Todavía recuerdo la impresión que me dio el día que lo vi en la playa en traje de baño. Tendría yo 13 o 14 años y... fue espectacular lo que mis ojos vieron, el cuerpo que había debajo de aquella sotana, de aquel buzo de currela.

En aquellos primeros años de juventud no pasaba de masturbarme con revistas pornográficas, o de pasar a Hendaya a ver películas X. Durante mucho tiempo el sexo era conmigo mismo, hasta que llegó ese momento en el que, digamos, me ofrecí, nunca mejor dicho, me dejé someter, por un chico. Las caricias, los besos, chuparnos las pollas... todo eso fue encantador. Ahora bien, el sexo anal, la penetración fue más o menos placentera, más o menos buena. Ahí fue donde yo empecé a descubrir otra faceta de mi sexualidad, más adulta, diferente, más desarrollada.

Fue en Donostia, después de una reunión de amigos que tenía que ver con el movimiento de liberación gay. Fue una ocasión en la que solamente nos juntamos chicos. Después de la reunión nos fuimos a comer, anduvimos poteando y ya a la noche fuimos al hostal donde estaba hospedada la gente que había venido de Bilbao. Ahí pasamos la noche, cuatro tíos en dos camas, y esa fue la primera vez que tuve sexo explícito con otro hombre. Yo tendría 21 años.

Ya para entonces en Donostia existía lo que se conocía como La cuesta del culo, en Miraconcha. Aquel no era un mundo abierto, era un mundo dentro de otro mundo. Ahí te encontrabas diferentes bares donde poder encontrar otros hombres: el Master, el Valentino, el Mostacho, el Cul, la Malmesón [La Malmaison]... Había otros dos bares, Txirula y el Maruxa [La Maruja], que quedaban un poco más apartados. He de decir que en aquel momento todo esto fue para mí como una explosión. Yo ya tenía una actitud muy vital y muy reivindicativa. Ya había asumido para entonces que iba a vivir de una forma muy destapada. Muy, muy destapada. De hecho sí que veía un chico en la calle que me hacía tilín, me lo hacía notar, no me cortaba nada: miraba, me fijaba, me paraba, le seguía, o me acercaba directamente a él y lo saludaba. Él podía girar la cabeza, andar cinco metros, o veinte y volver y girarse. O simplemente se quedaba quieto, y en ese estar quieto, en vez de ir en sentido contrario y girarse, lo que hacía era, venir hacia donde yo estaba, y en ese él venir y yo ir, nos encontrábamos.

Yo había empezado a vivir con libertad, o con la libertad que yo decidía tener, y reconozco que igual era muy descarado. Aunque eso sí, siempre respetuoso. Y a la vez, libre. Si a mí un tío me gustaba, yo era el que se acercaba y le decía:

– Hola, ¿qué tal por aquí?, ¿estás de paso?, ¿te apetece que charlemos?, ¿te apetece dar una vuelta?

Y eso, de alguna manera, dejaba muy claro que lo que buscaba era mantener una relación sexual con él. Eso podía ocurrirte, o puede ocurrirte, en cualquier sitio. Con el tiempo me di cuenta que en Donostia había sitios donde los hombres iban directamente a eso. Y digo Donostia porque yo salía de Renteria donde no conocía a nadie de mi edad y me iba a Donostia, a Iruñea o a Bilbao para poder encontrarme chicos. Allí había bares donde poder bailar, beber, cantar, dejarte ver, dejarte tirar los tejos y… al final dependía de las las habilidades de cada cual. Me estoy refiriendo a bares gais, a bares de encuentro de hombres, aunque algunos de ellos se negaban a reconocerse como tales. Recuerdo que hace 33 o 34 años fui a uno de esos bares con propaganda de EHGAM, el movimiento de liberación gay, y me dijeron que ese no era un bar de maricas, que esa propaganda ahí no tenía sentido y no me dejaron ponerla.

Digo maricas porque esa era la terminología que usábamos entonces: maricón y homosexual. Ese era el argot. El término gay yo siempre lo he utilizado como término político, como un término de liberación. Para mí gay sigue siendo un término fundamentalmente liberación.

Luego, poco a poco ya fui dándome cuenta y fui conociendo que también se podía ligar en los bajos de La Concha, al aire libre, sobre todo durante la noche. Había otra zona, en Amara, por el puente de hierro. Con el nuevo puente toda esa zona ha cambiado, pero entonces aquel era un sitio de la periferia de Donostia. Tiempo después me di cuenta que de niño ya había oido hablar de ese sitio como un punto negro, un lugar peligroso al que era mejor no acercarse. Era peligroso porque había hombres.
Soy seropositivo

He de reconocer que yo he vivido mucho, que he sido una persona muy activa en esa parte de mi vida. Por unos años me voy a Bilbao a vivir, conozco Madrid, Barcelona, Valencia. En todas partes he descubierto sitios de ligue, sitios al aire que me encantan. Me encanta el sexo en la naturaleza, entre árboles, rocas... a mí eso me gusta mucho. En mi caso ocurre que un día hace ya un montón de años van y me dicen que soy seropositivo. Fue un impacto, pero yo ya sabía que me podía ocurrir. La verdad no me alteré mucho. Sabía que me podía ocurrir. Por otro lado desde los 15 años yo viví un proceso de vida duro, porque he sido una persona que, aparte de maricón, era una persona luchadora, una persona que quería hacer la revolución. Durante cinco años fui clandestino, antes de cumplir los 16 años, hasta que murió el dictador Francisco Franco, aquel mal nacido. En aquellas circunstancias yo sabía que me podían matar, que me podía morir. Yo era muy consciente de los riesgos que tenía vivir en la clandestinidad y aprendí a no temer a la muerte.

Llegados a este punto, quiero recordar mis años de militancia política porque fue una mis responsables políticas en la organización la que me animó a contactar con EHGAM. Antes de que yo tomara la decisión, ella me animaba a conocer el movimiento de liberación gay. Me acuerdo de ella perfectamente, una compañera a la que he quiero mogollón. Con esto quiero decir que en la organización política en la que yo estaba, el EMK (movimiento comunista de Euskadi), hicimos mucho por la liberación sexual. Fuimos una organización que montamos, dentro de la propia organización, una estructura de gais y lesbianas a escala de Euskadi y del Estado español. Una estructura que a su vez hacía trabajo ideológico dentro de la organización. Estoy hablando de la década de los 80. Pero he de confesar que esto no era así siempre, ni con todas las personas. Una compañera del partido, lesbiana ella, me contaba como otro compañero le llegó a decir que no se preocupara, que algún día encontraría un buen camarada. Eso también ocurría dentro de nuestra organización.

Retomando el tema del vih y el sida, no puedo negar que la pandemia se vivió mal, muy mal en el colectivo homosexual. Se vivió con miedo, con mucho temor, porque se trataba de una enfermedad que esos años era mortal. A pesar de lo que he dicho antes, yo no sé hasta qué punto era consciente de que podía infectarme, porque no lo supe hasta que estuve muy grave. Cuando ya lo supe, lo asumí. Decidí que iba a vivir con ella y que iba a vivir sin miedo, sin esconderme. Decidí hacerle frente, y decidí cuidarme. También decidí convertirme desde ese momento en un agente de salud, en un activista en pro de la salud y en contra de toda sidofobia. Eso por un lado, y por otro, las relaciones sexuales cambian. El contacto con los hombres es diferente, porque ya sabes cómo no tienes que hacerlo y cómo sí. Verbalizar que eres seropositivo a otro hombre es muy difícil, es muy duro. Tu condición te genera miedo, miedo al rechazo, una gran inseguridad frente a la respuesta que te va a dar el otro cuando sepa que eres seropositivo. El rechazo ya lo he vivido. 

Ese culo perfecto
Las cosas han cambiado mucho gracias a los antirretrovirales. Pero no podemos olvidar los inicios y los primeros años de esta enfermedad. Algunos fármacos que nos metimos en aquellas épocas generaron una metamorfosis en nuestro cuerpo. Ya no eres ese culo perfecto, no son esos brazos maravillosos, no es ese pecho fantástico, ni es esa cara preciosa. Todo se transformó. El cuerpo dejó de ser aquella atracción, dejó de ser atrayente para el resto de ojos. También es verdad que, a pesar de que en el mundo gay sigue dominando el culto al cuerpo, últimamente he notado que se está abriendo una cuña y que cada vez se valora más la persona, más allá del cuerpo.

Pero, claro, si eres una persona pública y todo el mundo sabe que eres seropositivo, efectivamente los hombres no van a querer follar contigo. Porque, hoy por hoy, follar con condón no es lo mismo que follar sin condón. Yo creo que es más placentero follar sin, esa es mi experiencia. Pero, siendo seropositivo hay que follar con condón, no hay de otra más allá de lo que cada quien quiera arriesgar en su vida. Yo tengo muy claro que esta situación la quiero vivir con mucha tranquilidad, con mucha naturalidad, intentando ser la persona más feliz del mundo, o al menos tan feliz como los demás, como los no infectados. Trato de engañarme lo menos posible, y de no sucumbir a la sidofobia social, que se transmite incluso entre los seropositivos.

martes, 7 de marzo de 2023

#hemeroteca #inmemoriam | Dos puntos más para el Ereintza con un significado especial: dedicar el triunfo a Mikel con la bandera arcoíris

DV / Ereintza dedica el triunfo a Mikel con la bandera arcoíris //

Dos puntos más para el Ereintza con un significado especial

Iker Castaño | El Diario Vasco, 2023-03-07 *** [MyNews]

https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/dos-puntos-ereintza-significado-especial-20230307214213-nt.html

Los mismos valores que representaba y le caracterizaban a Mikel Martin Conde, histórico activista en favor de los derechos del colectivo LGTBI+ (fallecido la semana pasada por una enfermedad), los puso sobre la cancha este sábado el Ereintza Aguaplast para dedicarle el triunfo con la bandera arcoíris.

Lucha, entrega, no darse por rendido y siempre tratando con respeto al rival, en este caso el Kukullaga Etxebarri vizcaíno. Así es como sumó dos nuevos puntos el conjunto de Jesús Romero para enlazar otra más y continuar con la racha de ocho victorias consecutivas. Imparables.

Un nuevo triunfo que además supone aumentar la diferencia con el segundo clasificado, el Ameztoi Zarautz, que fue sorprendido por el Zuazo y tan solo sumó un punto en su cancha. Tan solo restan cinco jornadas y las errenteriarras son líderes sobre las zarauztarras a tres puntos.

En lo referente al partido, no piensen que fue un trámite. Aquí nadie regala nada y menos si enfrente juegas ante el líder, que sales extramotivado. Igualado de principio a fin, tal y como se preveía, el conjunto local metió la quinta marcha desde el principio (3-1) con misma defensa en ambos equipos. Sin embargo, las visitantes fueron entrando al partido y en el ecuador del primer tiempo llegaron a ponerse por delante incluso (7-8), aunque al descanso se marcharon con los mismos goles al vestuario (11).

En la segunda mitad, el Ereintza -con defensa 5/1- arrancó bien, en su línea. Se llegó a poner con tres de ventaja, pero el rival no iba a cejar en su empeño y consiguieron mantener el partido. Pero aún quedaba el momento para la protagonista y posiblemente MVP del partido. La meta local, Inés García, se erigió como heroína para salvar a las suyas al final tras dos grandes intervenciones en momentos clave del encuentro. Se quedaron con el triunfo (23-21) y lo celebraron con una afición entregada en la grada, como en el anterior partido de los juveniles.

El masculino no se levanta
Por su parte, el conjunto masculino cayó ante el Trapagarán (26-23) y sumó la decimocuarta derrota de una temporada para olvidar. El segundo equipo femenino ganó al Munttarpe (22-21) y el masculino perdió en Usurbil.

#hemeroteka #inmemoriam | Mikel

Mikel
Joxemari Carrere · Ipuin kontalaria | Gara, 2023-03-07

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2023-03-07/hemeroteca_articles/mikel

Denbora dago jokoan/ Esazu. Esazu/ Unibertsoa istorioz osatuta dago, ez atomoz". Muriel Rubeyser olerkari feministak idatzi zuen olerki hau, geroago Eduardo Galeanok berera ekarri zuena. "Txoritxo batek esan dit pertsonak ez gaudela atomoz eginak, istorioz baizik". Eta biek ere arrazoi. Izan ere, pertsona bakoitza unibertso bat gara, eta unibertsoa bezala, diote, etengabe zabaltzen ari gara; hasierako Leherketa Handiaren ostean. Badira diotenak, unibertso bat baino unibertso desberdinak daudela, Multibertsoa. Eta badira diotenak ere zabaltze hori halako batean gelditu eginen dela eta unibertsoa inplosionatzen hasiko dela, hasierako egoerara itzuli arte; eta ondoren berriro lehertu, sortze eta agortze mugimendu eternalarekin.

Eta ez ote gara hori pertsonak ere? Istorioz osatzen joaten gara, handitzen, zabaltzen; une batean, berriz, gure baitan biltzen gara, istorioetan pilatzen gara. Halako batean, ordea, istorioak berriro askatzen hasten dira, beste batzuen ahotan. Orduan, oroimena bihurtzen gara. Eta kontatzen gaituenaren unibertsoa gara eta hor diraugu. Besteen hitzetan gara.

Kontatzen dugunean gure eta norbaiten unibertsoa zabaltzen dugu. Kontakizunek egiten gaituzte pertsona, izana ematen digute, alde batetik bestera mugitzen gaituzte eta besteekin lotzen. Mikel Martin laguna joan zaigu, baina bere oroimenak gure istorioetan bizirik iraungo du kontatzen jarraitzen dugun artean. Isilik egotea ez da aukera bat, Mikelek esango zukeen bezala. Eta unibertsoa bihurtuko da gure unibertsoan.

lunes, 6 de marzo de 2023

#hemeroteka #feminismoa #memoria | Egin behar zuten, eta egin zuten

Asun, Julia, Arantxa, Nati eta Fani, Txintxarri elkartearen atarian //

Egin behar zuten, eta egin zuten

Errenteriako Emakumeen Taldearen barruan, emakumeek abortatzeko aukera izan zezaten talde klandestinoa sortu zuten. Ipar Euskal Herrira laguntzen zieten. Gaiari lotutako filma egin dute.
Urko Etxebeste | Oarsoaldeko Hitza, 2023-03-06
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/03/06/errenteria-orereta-abortu-sarea/

«Oreretakoak gara». Behin ez. Bitan edo hirutan esan dute HITZArekin izan diren tartean. Asun Urbieta, Fani Herrador, Julia Irasuegi, Nati Rufo eta Arantxa Olañeta dira. Errenteriako Emakumeen Taldeko kide izan ziren, eta Amalatzeko kide dira gaur egun. Feminismo militantean oinarritu dute haien bizitza, sinistuta haien ekarpena eurentzat bakarrik ez zela, emakume guztientzat baizik. Zeregin nagusi kalean ikusezin zen emakumeen eskubideen aldeko borroka ikusgarri egitea zuten, eta dute; eta horren ondorioz, ez zituzten eta iristeke diren eskubide horien jabe egitea. Baina garai batean, bazituzten nahita ikusezin ziren gaiak. Horien artean, emakumeek aborta zezaten laguntzarako sarea, «sare klandestinoa». Urbieta, Herrador, Irasuegi, Rufo eta Olañeta, eta beste emakume asko, horren zati izan ziren.

«Oreretakoak gara», errepikatu dute, esan nahian herria hainbat borrokaldiren eta eskubideen urraketen protesta eta aktibismo ekintzaren gune izan zela, baina garai batean, 1970ko hamarkadaren eta 1980koaren hasieran, euren zeregin nagusia izan zela borroka feminista existitzen zela azaleratzea, kaleratzea, herriaren zati zela hori ere barneraraztea. Oreretar izatearen DNAren barruan, emakumeen eskubideen alde borrokatzea ere bazegoela, alegia. Harro diote oreretarrak direla, jakitun direlako haien hainbat borrokaldi beharbada isilaraziak izan zirela, ekinean jarraitu zutela, eta egun erreferente direla hemen, han, eta harago.

Harago horretan, 'Las buenas compañías' filma dago. Herriko mugetatik gaindi iritsi zen abortatzeko sortu zen sarearen gaia, Memorandra jardunaldien barruan (Memorandra Errenteriako Memoria Feministaren taldeak antolatua), izen bereko dokumentala egin zutelako Bertha Gaztelumendik eta Nuria Casalek; egileak ikasketa garaian izanik, Jorge Gil izan zen lan horren egileen tutore, eta haren bidez iritsi zen gaia Silvia Munt aktore eta orain lehenengoz zuzendariarengana, Gilek egindako gidoiaren bidez. Pelikula grabatu zuen 2022ko uda partean Errenteria-Oreretan eta beste hainbat tokitan, eta lehenengoz Malagako Zinema Jaialdiko sekzio ofizialean ikusi ahalko da, hilaren 10etik 19ra. Maiatzean iritsiko da zinema aretoetara. «Filmarekin ez da ezer itxiko. Zerbaiten hasiera izango da. Lehen aldia izango da zineman mugimendu feminista zer zen azaltzen duena. Horregatik diogu zerbaiten hasiera dela. Pentsa daitekeen istoriorik muturreko eta imajinatiboena da. Dena aldatu nahi genuen. Gauza ikusgarriak egin behar genituen, beraz. Baina askotan ikusezinak ginen, gizartea bera eta orduko egitura politikoak ere matxistak zirelako. Orduan aldarrikapen guztiak zeuden lortzeke. Egun, eskakizun baten batzuetan aurreratu da, baina…», esan dute Txintxarri elkartean bildu diren emakumeek.

1978ko otsaila
Beasaingo emakume bat hil zen 1978ko otsailean, abortatzeko perrexila erabili zuelako. «Perrexila, arropa zintzilikatzeko pertxak, puntua egiteko orratzak, sabela beherantz mahai baten gainera salto egitea… Orduan abortatzeko hori egiten zuten emakumeek». Orduko hartan, bazen Errenteriako Emakumeen Taldeko kide bat 1970eko hamarkadan Espainiako Estatuan legez kanpokoak ziren antisorgailuen bila joaten zela Ipar Euskal Herrira. «Halako batean, antisorgailuak ematen zituen medikuak esan zion abortuak egiteko aukera ere ematen zutela. Esan, eta taldea antolatu genuen. Beasaingoa ezin zen berriz ere gertatu».

Talde klandestinoa izan zen. Izan ziren Errenteriako Emakumeen Taldeko partaideak ere ez zutenak jakin izan taldea existitzen zenik, «kotxerik ez bazenuen, adibidez, ez zenuen zertan jakin behar taldearen berri. Laguntza eman zezaketenak bakarrik zeuden taldean, era bateko edo besteko laguntza eman zezaketenak». 20 bat urteko gazteak ziren taldekideak. Eta dirua behar zen abortatzeko. Abortatu nahi zuten batzuek lortzen zuten diru hori, baina bazeuden sosik ez izan, eta taldekideen ekimenez dirua lortu eta laguntza jasotzeko aukera zutenak, «abortu bakoitzaren kostua 30.000 bat pezetakoa zen [180 euro]. Orduan diru asko zen». Herritik Ipar Euskal Herrirako bidean eta bueltan laguntzen zituzten abortatu nahi zituzten emakumeak.

Ahoz aho. Horrela jakiten zuten abortatu nahi zutenek Errenteria-Oreretan bazegoela talde bat laguntza emateko prest zegoena. «Santandertik ere iritsi ziren baten batzuk gure laguntza eske. Orduan, klandestinitatean aritzea ez zen gauza berria. Arlo askotako sare klandestino asko zeuden. Ez zitzaigun arrotz». Haurdun ziren emakume horien egoera «brutala» zela azaldu dute emakumeek: «Ez zen manifestazio batera joan, eta poliziaren egurra jasotzen zenuela. Ez. Bizitza kontua zen. Emakume horiek larri zeuden. Abortatzeko prest zeuden. Etxean abortatzen zuten emakumeak hiltzen ziren. Guk egiten genuen esfortzua, ematen zuen emaitzarekin alderatua, oso txikia zen. Baten eskubidea, emakume denen eskubidea zen. Kontzientzia hori genuen».

Emakumeek adierazi dute zenbati laguntza eman zieten ez daudela ziur, baina litekeena da 1.000 emakumeren bueltan izatea. Egindakoaz harro daude. «Egin behar zen. Bizitzak jokoan zeuden. Egin genuen». Baina nabarmendu dute Errenteriako Emakumeen Taldearen dinamikak askoz gehiago zirela, askotarikoak zirela egiten zituztenak: «Gauzei izena jartzea zen gure zeregina. Jendeari esatea zer nolako zapalkuntza zuten emakumeek. Gertatzen zitzaizkigun gauza horiek jendartera zabaldu nahi genituen izen-abizenekin. Jendearentzat existitzen ez ziren gauzetaz hitz egiten genuen. Arlo pertsonalean geratzen zena, arlo publikora eta politikora eraman behar zela izan zen gure lanaren oinarria».

Eguneroko borroka zuzena
1970eko hamarkadan eta 1980koan ikusezin sentitzen ziren borrokalari feministak. Garai politiko konbultsoak ziren, kalean zio politikoko hamaika borrokaldi eta aldarrikapen zeuden, dena bor-bor, frankismoaren errepresioa, trantsizioko nahasmena, polizia, hildakoak, gatazka kaleetan. «Orduan, feministen ahotsa ia ez den deus. Gogoan dugu Martxoaren 8 batean emakume langileekin harremanik ez zuen greba orokor deialdi bat ere jarri zutela…», diote, gaur egun erdi-txantxetan. Baina adorez egiten zuten aurrera: «Akzio zuzena zen gure zereginetakoa».

Kontatu dute, emakumeen kontrako erasoren bat izaten zenean, eta erasotzailea nor zen jakiten zutenean, hura jazartzera joaten zirela. Gainera, indar parapolizialek inguruan bortxatu zituzten emakumeen auziarekin, patruilak antolatu zituztela, kalekoak. «Kotxean ibiltzen ginen zaintza lanak egiten, bortxatzaileen bila». Udaletxean lan egin zuen gizon batek haren bikotekidea eraso zuenean, haren bila ere joan ziren, «izutu genuen. Izua beste aldera pasa genuen».

Ekintza zuzenen gaian, gogoan dute Donostiako San Martin kalean egindakoa, hango epaitegiaren parean. Hiriburuko errepide nagusi hori moztu egin zuten, kateatuta. ‘Basauriko 11’-k izeneko gaiaren gaineko protesta zen; abortatzeagatik zigortu zituzten 11 emakume izan ziren Basaurikoak, eta orduan egindako protesten harira, Espainiako Gobernua Abortuaren Legea lantzera behartu zuten. «Bada hor egon ginen errepidea moztuta, polizia noiz etorriko zain. Ez zetozen. Kateatu ginen, eta ez zetozen. Azkenean etorri, eta gutako bi sartu zituzten furgoian. Orduan furgoira beste asko sartu ginen gu ere atxilotzeko. Polizia etxean oihuka aritu ginen, baina haien kontra sekulakoak esanda ere ez ziguten kasu handiegirik ere egin. Ekintza ikusgarria egin nahi genuen prentsa ere etor zedin ekintza, eta horren helburuak jasotzera. Baina bai poliziek zein prentsak ez ziguten kasu handiegirik egin. Ia ikusezinak ginen». Herrian ere gai horrekin udaletxean itxialdi jendetsua egin zuten.

«1979-1980 urteen artean, indar parapolizialek Euskal Herrian emakumeak bortxatu eta hil zituztenean, orduan bai izan genuela jendea ondoan. Antza, horiek poliziaren ingurukoek egin izana herritarrak gure borrokekin bat egitera eraman zuen. Horrelakoak ziren gauzak».

Asteazkenean da Martxoaren 8a. Garai batekoek eta asteazkenekoak ez dute inolako antzik izango. Hori, besteak beste, Errenteriako Emakumeen Taldeko edo Amalatzeko kideengatik da. Badakite oraindik lan asko dagoela egiteko. Baina ez dira ikusezinak. Gero eta gehiago dira.

Hemezortzi gidoi zirriborroko filma
‘Las buenas compañías’ filmaren prestaketa lanak zehazteko, eta Errenteriako Emakume Taldearen berri zuzenean izateko, 2020ko uztailean izan zen Silvia Munt zuzendaria Errenteria-Oreretan. Pandemiak utzitako abagune batean izan zen herrian, orduan zail zelako pertsonak alde batetik bestera joatea. Amalatzeko kideek azaldu dute haiek kontatutakoekin zeharo harritu zela Munt, eta esandako hainbat ezingo zirela pelikulan sartu, ez zirelakoen sinesgarri ekintza horien nolakotasunagatik. «Egiten genituenak kontatu genizkionean, ea poliziaren beldurrik genuen galdetu zigun. Guk ezetz esan genion. Errenteriakoak gara!». Hala, gidoia guztiz osatzeko hemezortzi zirriborro egin zirela azaldu dute emakumeek, istorioak kontatu ahala, horiek sartzeko aldatzen zutelako.

#hemeroteca #homofobia | El tiktoker Helio Roque ha denunciado en sus redes una agresión homófoba

Shangay / Helio Roque //

El tiktoker Helio Roque ha denunciado en sus redes una agresión homófoba

Laura Salas | Shangay, 2023-03-06

https://shangay.com/2023/03/06/helio-roque-agresion-homofoba/ 

Una agresión homófoba se ha hecho viral en Tiktok. Helio Roque, con más de 130 mil seguidores, ha denunciado en esta red social el incidente vivido este fin de semana en una discoteca de Madrid.

Hace unas horas, Helio Roque subía a su cuenta de Tiktok un vídeo cuyo pie dice: “Os recomiendo no ir nunca a Tekila Club Moncloa”. En él cuenta la desagradable situación que vivió junto a sus amigos, con los que celebraba un cumpleaños en el lugar señalado.

El vídeo acumula más de 16.000 visitas y ha repercutido directamente sobre el local. Los seguidores del 'influencer' han valorado negativamente a la discoteca, que ha bajado a un 1 sobre 5.

“Me echaron por maricón”, comentaba nada más empezar el tiktok. En mitad del festejo, el joven salió a tomar el aire, pero previamente fue a buscar a la persona encargada de colocar los sellos para facilitar la salida y entrada de los clientes.

El trabajador se negó a colocarle el sello. “Salgo como a la puerta, veo que no hay nadie de la sala, me doy la vuelta y le digo ‘oye, ¿me pones el sello?”, comentaba Roque en su vídeo. “Yo a ti no te conozco”, le contestó el hombre. El ‘influencer’ declara que era imposible que no le viera. No llevaba chaqueta y tenía el ‘dress code’ de la fiesta que consistía en un sombrero. El suyo era un casco del metro: “Llámame loco, creo que nadie va por la calle con un casco del metro y decide meterse en un antro de estas características”.

A pesar de sus explicaciones, Helio Roque fue empujado. Algunos asistentes a la fiesta se rieron de la situación, pero su hermano intentó solucionar el problema. Nuevamente, el trabajador demostró una reacción negativa: “¿Cómo quieres que deje pasar al maricón ese otra vez?”.

Su hermano le replicó, pero el guardia de seguridad le abofeteó. El resto de los asistentes separaron a ambos, pero mientras, el empleado continuó soltando todo tipo de insultos homófobos. Nuevamente, un amigo intentó solucionar la situación: “El puerta acabó cogiéndolo del cuello”, explicaba Helio Roque.

Además, el vídeo denuncia la mala gestión del local, puesto que les ofrecieron volver a entrar a cambio de una copa gratis. “Yo lo único que quiero es que despidan a ese tío o que cierren el sitio”, sentencia el joven. “Estamos en 2023, parece que estamos muy avanzados..., pero no”, opina.

Los usuarios de la red social le han mostrado su apoyo. “Sé que me puede pasar a mí también, he puesto una reseña y a ver si otros también ayudan”, “Sigue pasando, gracias por visibilizar para la gente que no tiene voz y le pasa constantemente” o “Jope, Helio, prueba a denunciar porque no puede ser que esa gente se vaya de rositas, me sabe fatal, menos mal que no fue a más...” son algunos de los comentarios que están reflejados en el vídeo.

En las reseñas del local se observa la reacción de los seguidores de Helio Roque. “Porteros homófobos y violentos”, “Si quieres vivir la homofobia en primera persona, no dudes en acudir a este zulo” o “Malos tratos y homófobos” son algunas de las opiniones –más de un centenar–registradas desde el pasado domingo.

La discoteca aún no ha comunicado su versión de los hechos, a pesar del aluvión de críticas.

#hemeroteka #inmemoriam | Mikel Martin gogoan aldarrikatu dute zahartzaro duina

Oarsoaldeko Hitza / Mikelen oroimena duintasunaren manifestazioan //

Mikel Martin gogoan aldarrikatu dute zahartzaro duina

Borroka kide zuten Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra gogoan izan dute gaurko protestan pentsiodunek; beretzat izan dira lehen hitzak, eta bere irudiak eta ortzadar banderak zabaldu dute ondorengo manifestazioa.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2023-03-06
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/03/06/duintasuna-pentsio-duinak-hitzaldia-mobilizazioa-pentsiodunak-mikel-martin/ 

Zahartzaro eta pentsio duinen aldeko aldarriak ez du hutsik egin. Hileko lehen astelehenero bezala, gaur ere kalera atera ditu bere eskakizunak Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Borroka kide zuten Mikel Martin Conde ekintzaile oreretarra gogoan izan dute gaurko protestan; beretzat izan dira lehen hitzak elkarretaratzean, eta bere irudiak eta ortzadar banderak zabaldu dute ondorengo manifestazioa erdialdeko kaleetan barrena. Martxoaren 8ari keinu egin dion bandera feministak ere zabaldu du martxa.

“Borrokalari” bat joan dela esan dute Duintasuneko ordezkariak ekintzailearen omenez egindako irakurraldian, ” Che Guevarak zion moduan, ez zeneraman iraultza ezpainetan hartatik bizitzeko, bihotzean baizik, hargatik hiltzeko. 1979an, Francisen hilketa faxista salatzeko Errenteria-Orereta batu eta mobilizatu zuen gazte hura joan da. Begirada eskuzabal, zintzo eta apasionatua zuen borrokalaria joan da. Baztertutako guztion konplizea”. Lagun eta kide bezala aldarrikatu dute gaurko mobilizazioan, “bihotza apurtuta, eta hortzak estututa, memoria historikoa zara; inoiz ez gaituzu utziko, eskaintzea dizugun omenaldirik onena, borrokan jarraitzea delako. Garaipenera arte Mikel”.

Txalo zaparradarekin erantzun dute bildutakoek.

Pentsiodunen eskubideen aldarrikapenaren txanda heldu da ostean, eta enegarrenez, hamalau ordainsaritan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu dute, hori delako Duintasunaren hitzetan zahartzaroan bizitza duina izateko oinarrizko diru sarrera, baita pentsioen genero arrakala murrizteko neurri eraginkorra ere. Hala, Espainiako Estatuko Gobernuari 1080 euroko gutxieneko pentsioa “berehala” ezar dezala exijitu diote. Bide beretik zuzendu zaizkie Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lehendakariari zein Nafarroako Gobernuari gutxieneko pentsioa 1080 eurotan osatzeko eskatuz: “Proposamen hori Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren 14/2022 Legean onartu behar zen, eta legebiltzarraren gehiengoak atzera bota zuen”.

Datuak eman ditu Duintasunak, larritzekoak: Nahiz eta %8,5eko igoera ezarri pentsioei, Hego Euskal Herrian pentsioen %40 1.000 eurotik beherakoak dira —280.000 guztira— eta horien artetik zatirik handiena —205.000— emakumeek jasotzen dituzte.

Prezioen igoerarekin, gero eta zailagoa da Duintasunak salatu duenaren arabera, osasuna, elikadura osasuntsua eta arreta eta zaintza zerbitzuak bermatzea, “pentsioak, soldatak eta zerbitzu publikoak aberastasunaren banaketa desberdinaren biktima dira, eta politika publikoen bidez aberatsak gero eta aberatsagoak dira gehiengo sozialaren kontura”. Egoeraren larritasuna salatzeko barau itxialdia egingo du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hilaren 13tik 18ra Bilbon (Fernandez del Campo kaleko 24. zenbakiko lokaletan).

Hitzaldiak eta mobilizazioa zaintza eta osasuna bermatzeko
Hitzaldia antolatu du Duintasuna elkarteak. Gaur bertan izango da Reyna aretoan 18:00etan hasita. Javier Yanguas gerontologoak ‘Pasos hacia una nueva vejez’ liburuan bildutakoen gainean arituko da, zahartzaroari ikuspegi psikologiko, emozional eta sozialetik begiratuta.

Larunbatean izango da hurrengo hitzordua. Hori lehen Arreta arnasberritzen elkartearen eskutik helduko larunbatean 11:00etan. Reyna aretoan izango da, lehen arretaz ariko dira, eta bertan parte hartzera deitu du Duintasunak. Ondoren, manifestazioa egingo dute Reyna aretotik Iztietako anbulatoriora 12:30etan abiatuta eta 13:00etan elkarretaratzea hasiko dute bertan: “Lehen arretarekin gertatzen ari dena ikusita, pentsiodunek gainean egon behar dugu. Garrantzitsua da oso bertan izatea salatzeko Euskal Herri osoan lehen arretak bizi duen egoera”.

Azaldu dutenez, Beraungo anbulatorioan falta ziren plazak bete dituzte, eta Iztietan mediku bat falta da une honetan, “baina bost mediku ere falta izan dira. Ezinbestekoa da beraz, udalarekin, anbulatorioetako zuzendaritzekin eta auzo elkarteekin batera gaiaren gainean izan behar dugula lehen arreta duina bermatzeko”.

Horren harira, Iztieta zein Beraungo anbulatorioetako arduradunekin harremanetan jarraitzen dutela azaldu du elkarteak: “Bizi dugun arazo soziosanitarioari erreparatuta jarraipena egitea da helburua, bai lehen arretarena, baita zaharren egoitzena ere. Horri begira, mahai bat eratzea da helburua, eta alkateak jokatu duen papera ezinbestekoa izan da gaian sakontzeko. Anbulatorioen aurkako eraso bat dagoenean edota erresidentzietako langileen baldintzen kontrakoa, erantzutea dagokigu”.

#hemeroteca #inmemoriam | Los pensionistas recuerdan a Mikel Martin en su manifestación mensual

DV / Duintasuna recuerda a Mikel Martin en Errenteria //

Los pensionistas recuerdan a Mikel Martin en su manifestación mensual

Las mujeres encabezan la concentración en la antesala del 8M solicitando una «pensión
mínima de 1.080 euros» y recordando el ayuno-encierro de Bilbao
I. Castaño | El Diario Vasco, 2023-03-06
https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/pensionistas-recuerdan-mikel-martin-manifestacion-mensual-20230307214631-nt.html

La concentración habitual de cada lunes de primeros de mes por la asociación de jubilados y pensionistas Duintasuna Elkartea tuvo lugar a cabo ayer por la mañana frente al Ayuntamiento, donde fueron protagonistas tanto los homenajes como las reivindicaciones. Antes de nada, recordaron la figura de Mikel Martin, «uno de nuestros compañeros en las manifestaciones de pensionistas», fallecido la semana pasada. Subrayaron que «se va un luchador de mirada amable, sincera y apasionada, no solo por seguir conquistando el derecho, sino por aprender y comprender lo que todos tenemos que tener», recalcaron antes de romper en aplausos.

Poco después, la palabra la tomó una de las mujeres pensionistas que animó a todas sus compañeras a acudir a la manifestación del 8M que tendrá lugar mañana en la Alameda y por las calles de Errenteria. Entonces sí, fue momento para leer el escrito preparado para este mes de marzo. «Del 13 al 18 iremos a Bilbao para hacer un ayuno-encierro acompañado de movilizaciones diarias y mesas redondas para tratar sobre el futuro de las pensiones públicas», detallaron, solicitando una semana más la pensión mínima «y digna» de los 1.080 euros. El sábado 18 habrá manifestación tanto en Bilbao como en Iruña. «Esta batalla la vamos a ganar», confían.

Por su parte, después de leer el comunicado que prepararon para este primer lunes de marzo y antes de recorrer las calles céntricas de la localidad, llamaron a la ciudadanía a acercarse por la tarde a la Sala Reyna, donde el gerontólogo y doctor en Psicología Javier Yanguas compartió una interesante charla sobre la vejez desde un punto de vista psicológico, emocional y social.

domingo, 5 de marzo de 2023

#hemeroteca #inmemoriam | Errenteria tributa un homenaje popular al activista por los derechos LGTBI+ Mikel Martin

DV / Homenaje popular a Mikel Martin en Errenteria //

Errenteria tributa un homenaje popular al activista por los derechos LGTBI+ Mikel Martin

Decenas de personas tiñeron la Alameda con los colores de la bandera arcoíris y acompañaron al féretro del fallecido en el cementerio de la localidad
El Diario Vasco, 2023-03-05
https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/errenteria-tributa-homenaje-popular-activista-derechos-lgtbi-20230305223547-nt.html

Vecinos de Errenteria tributaron este sábado un homenaje popular a Mikel Martin, el histórico activista en favor de los derechos del colectivo LGTBI+ fallecido esta semana a los 68 años a causa de un cáncer. Una despedida espontánea, a la espera de los homenajes previstos en próximas fechas, que tiñó zonas céntricas de la villa, como la Alameda, con los colores arcoíris, con una gran bandera en defensa de los derechos de gays, lesbianas y transexuales.

El féretro del miembro de la asociación Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua (EHGAM) fue también despedido en el cementerio Zentolen de Errenteria, con el ataúd cubierto con banderas como la ikurriña, la bandera republicana y la enseña arcoíris. Hubo intervenciones de compañeros de militancia y el canto de 'La Internacional' o el 'Eusko Gudariak', así como consignas en favor de la lucha por la igualdad de género y sexual.

El que fuera miembro de Alternatiba y militante de Zutik, además de ser uno de los fundadores del colectivo de homosexuales EHGAM y formar parte de la Mesa LGTBI+ de Errenteria, defendió durante toda una vida las libertades y la defensa de colectivos vulnerables, principalmente a lo largo de las últimas décadas. En el municipio errenteriarra le recordarán como «un referente incansable y valiente, promotor de estas políticas». Así lo manifestaba el pasado martes la concejala de Igualdad, Itziar Ostolaza, en representación de su partido, EH Bildu, después de que se aprobara en el pleno la constitución de un Consejo Asesor de políticas LGTBI+.

El recorrido vital de Martin, que además fue uno de los impulsores del Festival Internacional de Cine y Artes Escénicas Gaylesbotrans de Bilbao, fue una historia de superación desde que, en su etapa escolar, en plena dictadura, fuera objeto de burlas. En 2005 sufrió una brutal paliza a manos de ultraderechistas.

#hemeroteca #inmemoriam | Mikel Martin, in memorian

Mikel Martin, in memorian
Iñaki Uriarte, transeúnte por la tristeza | Naiz, 2023-03-05

https://www.naiz.eus/es/iritzia/cartas/mikel-martin-in-memorian

La entrañable personalidad de Mikel Martin se aloja en un nuevo espacio, el de la memoria. 

Ha dejado una tierra en la que sufrió una criminal violencia por ser quien era, y que siempre estuvo donde había que estar, en lugares y situaciones que requerían afecto, solidaridad y compromiso por difícil o distantes que estuvieran.

Era una alegría verle y saludarle a lo que siempre respondía con hermosas palabras y un gesto de sentimiento. El género humano se enriquece cuando existen personas como él.

Le recuerdo muy particularmente, el 13 de abril de 2003 en la trasera de Arriaga Antzokia cuando tres personas estuvimos esperando al final del espléndido recital de Lluís Llach para felicitarle por su actuación y vinculación con Euskal Herria. También el 1 de octubre de 2017, en las horas previas al referéndum de Catalunya, y en numerosas manifestaciones por los prisioneros políticos vascos. Siempre en su sitio.

En Mikel las palabras implicación, activista, revolucionario adquieren un profundo e integro sentido humanitario. Una muestra de su actitud y dimensión ética. Su conversación era un derroche de solidaridad, sensibilidad y sentimientos. Has sido luz, y has dado color a la sombra.

En el próximo acto público reivindicativo, el recuerdo ocupará tu lugar en este efímero espacio colectivo de concienciación y muchos le veremos, le encontraremos, con esa mirada que surge del alma y recorre tiempo a la velocidad de la conciencia.

Mikel ha sido una persona ilustre en Euskal Herria y merece una adecuada perpetuación material, tangible, de su memoria. Agur eta ohore!

sábado, 4 de marzo de 2023

#hemeroteka #inmemoriam | Borrokaren arima eta gorputza

Oarsoaldeko Hitza / Mikel Martin //

Borrokaren arima eta gorputza

Joxemari Carrere, Alternatibako Koordinakunde Nazionalaren izenean | Naiz, 2023-03-04

https://www.naiz.eus/es/iritzia/cartas/borrokaren-arima-eta-gorputza

«Zeren esperoan dago/ gure Herria?/ nondik etorriko zaio/ argi berria? Nola kenduko zaio lepotik uztarria?/ Noiz onartu behar du etorkizun gorria?» Arestiren olerkia Oskorrik musikatua hamaika aldiz abestuko zuen Mikel gure burkideak. Gustukoa zuelako abestea, gustukoa Aresti, gustukoa Oskorri, baina batez ere, gustukoa zuelako eta amets egiten zuelako Euskal Herriarentzat zein munduarentzat etorkizun gorri eta koloretsua. Mikel Martin Conde joan zaigu eta Alternatibako kideok krak bat sentitu dugu.

Gazterik hasi zen militantzia komunistan EMKn, gero etorri ziren Zutik, Gorripidea eta Alternatiba; baina izena aldatu arren militantziaren izanaren koherentzia mantendu zuen azken hatsa arte. Mundu hobeago baten alde, injustizia guztien kontra; munduan diren askatasun borroka guztiekin bat eginez; euskalduntze bidean; presoak gogoan; faxismoa borrokatuz; LGTBI borrokaren arima eta gorputza, hori guztia zen Mikel. Ez zuen ulertzen bizitza gorria ez bazen. Gorria elkartasunaren kolorea, askatasunarena, elkar zaintzarena, mundu justu batena.

Alternatiban krak bat sentitu dugu gure burkidearen galerarekin eta egin diezaiogun omenaldirik sutsuena eta maiteena berak altxatzen zituen bandera guztiak airean mantendu. Askatasun haizean. Mikel Martin Conde gure kamarada zen eta ez dugu ahaztuko.

Egun batean
eztu inork
ezer erosiko;
egun batean
ezta merkatuetan
sagarrik
salduko.
Egunen batean
guztiok
izanen gara
zoriontsuak.

(G. Aresti)

#hemeroteca #inmemoriam | Mikel Martin (in memoriam)

Mikel Martin (in memoriam)
Vicente Huici Urmeneta | Deia, 2023-03-04

https://blogs.deia.eus/el-paseante/2023/03/04/mikel-martin-in-memoriam/ 

Mikel Martin, signo de sí mismo y de una generación que intentó abrazar todas las utopías que cobraron tanta fuerza durante la denominada Transición.

Mikel Martin Conde, uno de los fundadores de EHGAM (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua / Movimiento de Liberación Gay-Les del País Vasco), falleció el pasado jueves, 2 de marzo.

Conocí a Mikel en 1980 , durante las jornadas de la «II Semana de Estudios Sexológicos de Euskadi » en las que también surgió la amistad con otras personas que fueron más adelante un referente de mi vida personal y profesional como Jesús Arpal, Monserrat Roig o Josep-Vicent Marqués.

Mikel era ya por entonces un referente en el Movimiento de Liberación Gay, compartiendo su activismo con la militancia en el EMK ( Movimiento Comunista de Euskadi),y la proximidad ideológica facilitó en aquella ocasión largas y matizadas discusiones muy enriquecedoras.

Mantuvimos siempre el contacto y, cuando se asentó en Bilbao, tuvimos la oportunidad de participar en actos conjuntos, como el que menciona en un artículo reciente el también colega Iñaki Urdanibia, en el Hika-Ateneo bilbaíno.

Mikel no dejó nunca de participar en el mundo político vasco, sumándose primero a Zutik! y posteriormente a Alternatiba, fuerza que finalmente se integró en EHBildu.Y era muy frecuente verlo en actos y manifestaciones a favor de los migrantes o tratando de detener los desahucios.

En 2005 sufrió una brutal paliza a manos de varios oficiales del ejército español que le supusieron lesiones de importancia y grave duración toda vez que, al parecer, vieron en él una representación de todo lo peor: maricón, vasco y revolucionario.

Y quizás en esta acusación, vuelta del reves, residió, ha residido la vida de Mikel Martín, signo de sí mismo y de una generación que intentó abrazar todas las utopías que cobraron tanta fuerza durante la denominada Transición, a pesar de las severas advertencias de los sucesos criminales del 3 de marzo de 1976 en Vitoria y del 8 de julio de 1978 en Pamplona...

#hemeroteka #inmemoriam | Militantzia

Militantzia
Onintza Enbeita | Berria, 2023-03-04

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/016/002/2023-03-04/militantzia.htm

Ez nuen berarekin sarritan egoteko zorterik izan, baina egon nintzen guztietan berezia iruditu zitzaidan. Aurrez aurre egon aurretik Egin-eko elkarrizketetatik-eta ezagutzen nuen. Gerora, tarteka egin izan dugu topo ‘mobidetan’. Mikel Martin militante nekaezina izan da, nahiz eta ez zuen ohituta geunden borrokalari ahalguztidunaren kanona betetzen. Sexu aniztasunaren eta askatasunaren aldeko borrokan erreferentea izan da, baina hori baino gehiago ere bai. Niretzat, militatzeko, egoteko eta izateko beste eredu baten aurpegia ere bazen. Horregatik pentsatzen dut sareetan zein komunikabide batzuetan ez diotela justiziarik egin haren memoriari. Faxismoa salatu egin behar da: beti. Hala ere, Mikel Martinen bizitzan gertatu den gauzarik inportanteena ez da izan duela hemezortzi urte jasotako jipoia. Nahi badugu aipa dezagun hori, baina marika politikoa, militante seropositiboa eta herri mugimenduan erreferentea izan zela bazterrean utzi gabe.

Asko galdu dugu Mikelen heriotzarekin. Seguruenik bizi zela kalkulatu ezingo genukeen adinako hutsunea izango da bere inguruan. Beti gogoratuko ditugu haren indarra, maitasuna, argitasuna... Eta jasan zuen eraso homofobo faxista gogoratzean ere, gogora gaitezen hura salatzeko izan zuen ausardiaz.

viernes, 3 de marzo de 2023

#hemeroteka #inmemoriam | Betirako dantzan gure lumatzan, Mikel!

EHGAM / Mikel Martin //

Betirako dantzan gure lumatzan, Mikel!

EHGAM, 2023-03-03

https://ehgam.eus/mikel/

Argirik distiratsuena, ahotsik ozenena, ukabilik indartsuena, bihotzik beroena, musurik gozoena, eskurik leunena joan egin zaigu. Baina utzi diguna oso sendoa da, eta utzi digun hori da, hain zuzen, gaur hemen gu guztiok bildu gaituena, gure orain arteko bizitzetan eragina izan duena eta gure etorkizuneko bizitzetan ere gidatuko gaituena. Haren falta sumatuko dugu izugarri, baina hemen egongo da betiko gutako bakoitzarekin.

EHGAMera batu zen ia hasieran, oso gaztea zela, neurri batean Francisen erailketak behartuta edo; baina lehenagotik beste fronte batzuetan ere militatzen zuen. Haren indarrak, konbentzimenduak, dedikazioak, pozak eta maitasunak inspiratu gaitu bera ezagutzeko eta militantzia eta dibertsioa berarekin partekatzeko zortea izan dugun guztiok.

Ordutan hitz egin genezake Mikeli buruz, baina minutu batzuk baino ez ditugunez, Mikelen handitasunaren zati txiki bat islatzen duten bi alderdi nabarmendu nahiko genituzke.

Horietako bat da mundu justuago baten aldeko borroka guztiak batu eta bakar batean biltzeko gaitasuna. Gaur egun intersekzionalitatea esaten zaion horri buruz eztabaidatzen genuen garai hartan. Orduan, esaten genuen sexu-askapena mundu bidezkoago batean bakarrik gerta zitekeela, non gainerako bidegabekeria guztiak gainditu ahal izango ziren, hala nola arrazismoa, matxismoa, pobrezia, etab.

Baina Mikelek egunero bizitzen zuen hori, bizitzako egun guztietan egon baita borroka horietan, indar eta dedikazio berarekin, LGTB+ borroka beste askapen-eremu horietara eramanez, bai eta beste borroka horiek guregana ekarriz eta gu horien partaide bihurtuz ere.

Mikel edonon, ortzadar bandera eskuan. Hori da burutik inoiz joango ez zaigun irudia.

Bigarren alderdiaz hitz egin ahal izateko, esan behar dizuet, zuetako batzuek agian ez baitakizue, gaur egungo EHGAM, oraindik geratzen diren militante historiko batzuekin batera, indar eta adimen ikaragarriko gazte militante talde bikain batek osatzen duela. Horrek militante zaharrok oso harro sentiarazten gaitu, pentsarazten baitigu zerbait ona egin behar izan dugula jende horrek denbora proiektu zahar honekin jarraitzeko eman dezan, beste edozer egiten aritu beharrean. Mikel izugarri pozik eta harro zegoen haiekin guztiekin.

Bada, gazte horiek egin dituzten gauza harrigarrien arteko bat izan da Ehgameko barne lantalde bat sortzea. Kotoi Taldea izena jarri diote, gainerako guztiak zaintzen dituen taldea da-eta. Militanteez arduratzen da banan banan, lagundu egiten die, eta maitasuna ematen diete.

Guk ez geneukan Kotoi Talderik (beste garai batzuk ziren eta militantzia beste era batera egiten zen); baina Mikel bageneukan. Mikel beti arduratzen zen gutaz, beti zeukan gure berri, beti joan gintezkeen beregana, eta beti izaten zen talde, pertsona eta joera ezberdinen arteko lotura. Bera, pertsona bakar bat, bera izan da gure Kotoi Taldea 40 urtez.

Hau eta beste gauza asko izan zara guretzat, Mikel.

Beti arte, maitea.