viernes, 21 de enero de 2022

#hemeroteka #festak | Jakintzako bi mutil kantineraz atera dira haur danborradan, lehenengo aldiz

Hitza / Jakintza Ikastolako mutil kantineretako bat //

Jakintzako bi mutil kantineraz atera dira haur danborradan, lehenengo aldiz.

Beñat Parra | Irutxuluko Hitza, 2022-01-21

https://irutxulo.hitza.eus/2022/01/21/jakintzako-bi-mutil-kantineraz-atera-dira-haur-danborradan-lehenengo-aldiz/ 

San Sebastian eguna historikoa izan da aurten, arrazoi askorengatik: ez da bandera igoerarik eta jaitsierarik izan Konstituzio plazan, helduen danborradak ez dira kalera atera eta haur danborrada bost gunetan banatu dute, Alderdi Ederren egin ordez. Ordea, beste arrazoi batengatik ere historikoa izan da, haur danborradan bi mutil kantineraz atera baitziren atzo, lehenengo aldiz. Jakintza Ikastola izan da pausoa eman duena. Historikoki, neskak izan dira kantinerarena egin izan dutenak, baina Jakintzako bi mutil horiek naturaltasunez desfilatu zuten atzo Antiguako kaleetatik, kantineraz jantzita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.