viernes, 14 de enero de 2022

#hemeroteka #lgtbi | Pasaia: LGTBI+ zebrabideak zuriz margotzea gaitzetsi du EH Bilduk

Noticias de Gipuzkoa / Zebrabide bat zuriz margotzen Pasaian //

Pasaia: LGTBI+ zebrabideak zuriz margotzea gaitzetsi du EH Bilduk.

Pasaiako udal Gobernuak Ertzaintzak egindako gomendio bat jarraituz hartu du erabakia.
A. Muga | Noticias de Gipuzkoa, 2022-01-14
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/oarsoaldea/2022/01/14/lgtbi-zebrabideak-zuriz-margotzea-gaitzetsi/1174813.html

EH Bilduk Pasaiako udal Gobernuak (PSE-EE eta EAJ/PNV) Euskadi Etorbidea (Trintxerpe), Markina Ingeniaria (San Pedro) eta Eskalantegi 25 (Antxo) kaleetatik LGTBI+ kolektiboaren aldeko ostadar koloredun zebrabideak ezabatzeko erabakia hartu izana salatu du, atzo bidalitako idatzi batean, eta kolorea lehenbailehen itzultzeko eskatu du.

"Beste behin ere, Pasaian gobernua osatzen duten taldeek erabaki arbitrario eta autoritarioa hartu dute", kritikatu du koalizio aber-tzaleak eta neurri hau "LGTBI+ mugimenduaren aurkako erasotzat eta zentzugabekeriatzat" jo du.

Hala eta guztiz ere, EH Bilduk aitortu du udal Gobernuaren burubidea Errenteriako Ertzaintzaren buruzagitzaren gomendio batean oinarrituta dagoela. Izan ere, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak bide-marrek nola behar duten ezartzen du.

Alabaina, oposizioko taldeak erregelamendua betetzeko eta nahasketarik ez sortzeko zenbait neurri har daitezkeela dio. Konponbide bat oinezkoen pasabidea seinaleztatzen duten seinale bertikal bat edo bi jartzea litzateke, seinale bertikalak nagusitzen baitira horizontalaren aurretik.

Bestalde, Euskadi Etorbidearen kasuan, Correos eta Azoka arteko eremua seinale bertikalak erregulatutako bizitegi-eremua da, eta, ez litzateke oinezkoentzako pasabiderik ere egon behar, oinezkoek erabateko lehentasuna baitute kaleko edozein tokitatik zeharka-tzeko. Beraz, "berdin dio zebrabideak zuriz edo kolorez margotuta dauden, ez baitakar inolako aldaketarik araudiari dagokionez".

"Beste hainbatetan bezala, ez dituzte neurri horrek eragindako eta kaltetutako kolektiboak kontutan izan, eta hauek Udalak azpikontratatutako enpresa zebrabideak zuriz margotzen ari zela enteratu dira", amaitu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.