miércoles, 23 de diciembre de 2015

#hemeroteka #feminismoa | "Mugimendu feminista beldurtzeko ahalegin" gisa jo dute Paul Abasoloren salaketa


Irudia: Berria / Durango
"Mugimendu feminista beldurtzeko ahalegin" gisa jo dute Paul Abasoloren salaketa.
Durangoko mugimenduko kide bat salatu zuen futbol jokalariak, eta gaur izan da epailearen aurrean deklaratzen.
Berria, 2015-12-23
http://www.berria.eus/albisteak/118021/mugimendu_feminista_beldurtzeko_ahalegin_gisa_jo_dute_paul_abasoloren_salaketa.htm

Salaketaren berri emateko iragan astean eginiko agerraldian, Durangoko Plataforma Feminista kexatu zen "funtsik gabekoa" zela salaketa. Kidea epaitegian deklaratzen izan dela-eta, mugimendu feministak eskerrak eman ditu egunotan jasotako babesagatik, eta mugimendu osoaren aurkako erasotzat jo du. 

"Ez dugu onartzen, herri honetan lasaitasunez bizi den kondenatutako eta, ondoren, partzialki indultatutako bortxatzaile honen inpunitatea", adierazi du plataformak ohar batean. Abasolori hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2010ean, bost andrek jarritako salaketen harira. 2012an, ordea, Espainiako Gobernuak indultu partziala eman zion futbol jokalariari. 

Halaber, nabarmendu dute ez dutela onartzen Abasolok "mugimendu oso bat kriminalizatzeko sentitzen duen zilegitasuna", ezta "horrelako historiala duen pertsona bat kaleetatik ibiltzea" ere, "herri honetako emakume guztiontzat mehatxua delako". 

"Ohorearen aurka" egin izana leporatu zion Abasolok. Plataformak zehaztu du "Abasolok berak eta beste inork ikusi ez duen arren, kide honek margoketak egin dituelakoan" salatu dutela.

DOKUMENTAZIOA
Feminista baten aurkako salaketa jarri du Abasolok.

Ohorearen aurka egin izana leporatu dio. Durangoko Plataforma Feministak «funtsik gabeko» akusaziotzat jo du. Abasolori hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2010ean, sexu abusuengatik.
Jon Rejado | Berria, 2015-12-17
http://www.berria.eus/albisteak/117845/durangoko_mugimendu_feministako_kide_baten_aurkako_salaketa_jarri_du_paul_abasolok.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.