lunes, 6 de agosto de 2018

#hemeroteca #homofobia | Eraso homofobo bat eman da Zigoitiako cruising gune batean

Irudia: Halabedi / LGTBIfobiaren aurkako martxa Gasteizen
Eraso homofobo bat eman da Zigoitiako cruising gune batean.
Halabedi, 2018-08-06
https://halabedi.eus/2018/08/06/eraso-homofobo-bat-eman-da-zigoitiako-cruising-gune-batean/

Lumagorri taldeak, Zigoitiako cruising gune batean gertatutako eraso homofobo baten berri izan du. Gertaera joan den igandean izan zen, egunsentian. Elkarte honek jakin duenez, hainbat norbanako kotxez hurbildu ziren aipatutako cruising esparrura, inguruan aparkaturik zeuden kotxeetan hainbat kalte sortuz eta bertan zeuden lagunen kontra oldartuz oihuz, laidoka eta harriak jaurtiz.

Informazio gehiago biltzeko asmoz, erasoa ikusi zuten lekukoak eta kalteak jaso zituzten norbanakoak 633309653 telefonoaren bidez Lumagorrirekin harremanetan jartzera deitu ditu elkarteak. Izan ere, Lumagorri elkartea Gasteizko jaietan zehar hiri osoan, eta bereziki jendetza bildu ohi den guneetan, aipatutako telefonoa hedatzeko saiakera berezia egiten ari da kartel eta beste euskarri batzuk baliatuz horretarako.

Lumagorrik sexu orientazio edo genero identitatearengatik erasotuak diren lagun guztiak babesteko duen konpromisoa berretsi eta gogoratu du ohar batean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.