jueves, 18 de mayo de 2023

#hemeroteka #lgtbifobia | LGTBIfobiak lekurik izan ez dezan

LGTBIfobiaren aurkako elkarretaratzea egin dute //

LGTBIfobiak lekurik izan ez dezan

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzea egin zuten atzo Oreretako EHGAMek deituta.
Ikerne Zarate | Oarsoaldeko Hitza, 2023-05-18
https://oarsoaldea.hitza.eus/2023/05/18/lgtbifobiak-lekurik-izan-ez-dezan/ 

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzea egin zuten atzo Oreretako EHGAMek deituta. Herriko plazara bildu ziren. Halakoak, zoritxarrez, ezinbesteko izaten jarraitzen dutela argi gelditu da, herenegun eraso LGTBIfobiko eta xenofoboa jasan baitzuen bikote batek Villabonan. Herenegun ere, indarkeria matxista gordinenean azaldu zen beste behin ere. Bikote ohiak, emakume bat hil zuen.

Patriarkatua eta hegemonia heteronormatiboa latzen azaldu dira, beste behin ere.

Eraso bakoitza erantzungo dutela argi utzi zuten EHGAMen deialdiarekin bat egin zutenek atzo, eta elkartasuna azaldu zieten Villabonan eraso zituzten bi gazteei, baita Orion hil duten emakumearen familia eta ingurukoei ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.