jueves, 27 de junio de 2024

#hemeroteka #lgtbi #ekainak28 | 'Transmaribolloak Palestinarekin' lelopean aterako dira kalera Ekainaren 28an

2023ko Ekainaren 28ko manifestazioko irudi bat //

'Transmaribolloak Palestinarekin' lelopean aterako dira kalera Ekainaren 28an
Beñat Parra | Irutxuloko Hitza, 2024-06-27

https://irutxulo.hitza.eus/2024/06/27/transmaribolloak-palestinarekin-lelopean-aterako-dira-kalera-ekainaren-28an/

Donostiako Asanblada Transbollomarikak deitu du manifestaziora; bestalde, Sare Herritarrak kartelada berezia egingo du, LGBTI kolektiboko presoen eskubideen alde.

Ekainaren 28a da bihar, LGBTI Komunitatearen Nazioarteko Eguna, eta, urteroko legez, sexu askapenaren eta kolektibo horren eskubideen alde mobilizatuko dira Donostian. Donostiako Asanblada Transbollomarikak deituta, 19:00etan abiatuko dira Bulebarretik, ‘Transmaribolloak Palestinarekin’ lelopean. Izan ere, nabarmendu dute “borroka transfeminista zapalkuntza guztien aurkako borroka” dela.

Aurten, gainera, ekaineko azken ostiralean izango da E28a, eta, hori dela eta, Donostiako Sare Herritarrak euskal presoen aldeko kartelada berezia antolatu du. Hilero, azken ostiralean egiten dute kartelada hirian, eta, biharkoan, bereziki LGBTI kolektiboko presoen eskubideen alde mobilizatuko dira. 19:00etan hasiko dira, Alderdi Ederretik, eta Donostiako Asanblada Transbollomarikaren manifestaziora batuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.