Elena - Urko // |
Elena/Urko · Aktibista transfeminista eta postpornoa, eta hezitzaile sexuala: «Postpornoak aliantzak sortu ditu disidenteen artean»
Irundik martxa egin zuen Urkok duela 30 urte. Hasieran, ikasketengatik, eta ondoren, identitateari lotutako bilaketa bete-betean. Post Op kolektibko kidea da, eta gaur egun, gorputz disidenteak ahalduntzen eta akonpainatzen egiten du lan.
Alaine Aranburu Etxegoien | Bidasoko Hitza, 2024-06-28
https://bidasoa.hitza.eus/2024/06/28/postpornoak-aliantzak-sortu-ditu-disidenteen-artean/
Elena/Urko aktibista transfeminista eta postporno irundarra da. Hogei urte daramatza Bartzelonan bizitzen, eta, egun, sexualitatearen, ahalduntzearen eta gorputz disidenteen irudikapenaren bueltan egiten du lan. Iaz, Lumak Haize elkartearen sorrerarekin batera, Irungo Mosku auzoan izan zen, eta adierazpen askatasunean eboluzioa nabaritu du.
Noiz hasi zenuen aktibismo postpornoaren bidea?
Bilaketa batekin hasi zen bidea. Irundik martxa egin nuen zerbaiten bila, zer zen ere ez nekien zerbaiten bila, baina argi nuen momentu horretan ezinezkoa zitzaidala hori topatzea bizi nintzen tokian.
Nire bila nenbilela, eta ni izan nintekeen testuinguru batean nengoela, Arte Ederretako unibertsitate ikasketak hasi nituen. Pontevedran (Galizia) eta Valentzian (Herrialde Katalanak) irakasle talde indartsu bat izan nuen, praktika artistikoen bidez feminismoarekin eta ‘queer’ pentsamenduarekin konektarazi ninduena. Hazi hori urte horietan joan zen hazten, eta 2003an Bartzelonara ailegatu nintzenean lehen aldiz sentitu nuen nire tokia topatu nuela, azkenean. Ekitaldi ‘queer’ eta transmarikabolloen irakite momentu bete-betean iritsi nintzen. Museoetatik hasi, erakundeetatik igaro, eta espazio okupatuetako akanpada edo jardunaldietara arte.
Testuinguru horretan egin zen Maratoi Postpornoa Bartzelonako Macban, eta Paul B. Preciado izan zen antolatzailea. Era horretan, izena jarri zion hainbat kezkari, eta gure gorputza eta gure sexualitatea ulertzeko moduei. Galdera horiek espazio publikora eramateko beharra sentitu genuen. Nagusi zen pornoari begirada kritikoa ematen genion, eta, ondoren, beste pornografia mota bat proposatzen genuen, genero-binarismotik ez ezik trans espazio edo ‘ciborg’ delakotik ere ateratzen ziren pertsonaiak, gure gorputz multiprotesikoen bidez praktikak zabalduz. Performancearekin hasi ginen lanean, batez ere bideo sorkuntzarekin eta gorputz tailerrekin jarraitzeko.
Gaur egun lanean segitzen dut sexualitatearen bueltan, baina modu formalago batean. Haurrei, nerabeei eta helduei hezkuntza sexual eskolak ematen dizkiet, eta pertsonak elkarren artean topatzeko espazioak sortzen ditut. Gorputzari buruzko tailerrak egiten ditut, adibidez, BDSM. Gorputz eta identitate disidenteen arteko topaketak ere antolatzen ditut.
Post Op kolektiboko kidea zara, eta lehenbizikoak izan zineten praktika pornografiko disidenteak lantzen. Hastapenak nola izan ziren?
Post Op Maratoi Postpornoaren ondorengo orgia batean sortu zen. Subidoi momentu batean izan zen. Garai hartan uste genuen oso beharrezkoa zela gure diskurtsoa iristea ordura arte iristen ez zen lekuetara. Gure diskurtsoak kuestionatu egiten ditu sexua, generoa eta sexualitatea ulertzeko modu zurrunak. Etxe sozial okupatuetara edota museo bateko hitzaldi batera sartuko ez den publikoarengana iritsi nahi genuen. Horregatik, espazio publikoa bereganatzen hasi ginen perfomancearen bidez. Ilusio asko geneuzkan, eta inozentzia pixka bat ere bai. Agian, kanpotik, ziberpunk-ak ginela zirudien, elkarrekin txortan eta bazterrak nahasten zebilen jendea, baina atzetik diskurtso asko zegoen. Asko sinisten genuen egiten genuenean. Geroago, hori guztia gorputzen tailerretara eraman genuen, eta niretzat atsegingarriagoa izan zen dena, jendearen bizitzetan suertatzen ziren aldaketak begien bistakoak zirelako. Tailer horietan denek sentitzen genuen aurreko eta ondorengo bat bizi izana.
Inozenteak zineten, zergatik?
Mundua aldatuko genuela uste nuen. Niretzat hain esanguratsua zen… Nire identitatea, nire genero espresioa, edo nire praktika sexualak esperimentatzen eta kuestionatzen ari nintzen. Orain, mikro-politiken alde egiten dut gehiago, eta gertu dudana aldatzearen alde nabil. Nire eta jendearen bizitzak bizigarriagoak egitearekin nahikoa dut.
Zergatik da garrantzitsua postpornoa aldarrikatzea?
Niretzat postpornoa feminismo batzuen eta disidentzia sexualari lotutako pertsona batzuetatik sortutako erreakzio bat da. 2000. urteen bueltan topatzen genuen pornoa komertziala zen, oso normatiboa, eta sexu eta generoari lotutako estereotipoak iraunarazten zituena. Aldi berean, gorputz normalaren parametroak betikotzen zituen pornoa zen. Gorputz batzuk desiragarri gisa ikusten ziren, eta beste batzuk ikusezin bilakatzen ziren, edo albo batera zeuden gorputzak ziren. Sexu praktiketan, gainera, kanpo geratzen ziren gorputz eta praktika asko. Pornoak egi bakar bat eraikitzen zuen, eta sexua hori bakarrik dela sinetsarazten zuen. Adibidez, emakume transak ageri ziren pelikula pornoak bazeuden, baina oso gutxitan ziren aktore horiek produkzioaren parte, eta ez zuten lehen pertsonan erabakitzen zer erakutsi nahi zuten eta zer ez. Dibertsitate funtzionala dutenak ere ikusten ziren, baina porno ‘friki’ edo arraro bezala irakurtzen zen. Diru asko mugitzen duen industria bat da pornoa, eta ez diet zentzurik ikusten debekatzen duten politikei. Orduan, pornoari heltzea erabaki genuen, gure egitea bestelako porno bat sortzeko. Porno hori ikusezin bezala tratatu gaituztenengandik lehen pertsonan sortutakoa izatea nahi genuen, ‘marimatxoak’, ez bitarrak, transak, pertsona lodiak… Gure gorputzak eta gure praktikak desiragarri, eder eta erakargarri moduan erakusten hasi ginen.
Niretzat horrelako pornoa sortzea oso garrantzitsua da gure gorputzei eta gure praktikei buruz hitz egingo duten erreferenteak topatzeko. Bestela, zure gorputza ez dela desiragarria barneratuko duzu, ezin dela sexualizatu, eta sexua ukitzen ez zaituen zerbait bezala ulertuko duzu. Adibidez, nire ustez, lanik indartsuenak dibertsitate funtzionala duten pertsonen artean postpornoak ahalbidetzen dituen aliantzak dira.
Postpornoak aliantzak sortzen ditu gorputz disidenteen artean, pertsona intersexualen, bolleren edota dibertsitate funtzionala dutenen artean. Komunean dugu gure gorputzak ordezkatuta ez ikustea, edota arrarotasunetik interpretatu izana. Gorputz horiek hasi ziren kontsumitzen porno bat ‘queer’ eta ‘cripp’ aktibistek sortutakoa. Postpornoaren produkzio horietan gorputz disidenteak ez dira problema, eta praktika pornografikoak eta imajinazioa zabaltzeko aukera gisa irakurtzen dira. Gorputz desiragarrien kontzeptua zabaltzen laguntzen duten pornoa sortzen badugu, pornoak ahaldundu egingo ditu disidentzia sexualarentzat eta gorputz disidenteentzat, eta eskemak apurtuko dizkie arauaren pean bizi direnei. Denentzako plazer handiagokoa izango den sexualitatea sustatuko genuke.
Pornora sarbidea lortzea erraza da. Eta postpornora?
Postpornoa, ‘postporno’ etiketarekin porno orrialde nagusitan ez da ageri, baina bai badaudela beste mila etiketa. Postpornoak ezaugarri oso zehatzak ditu. Lehenik, postpornoaren helburua ez da masturbazioa, helburu kritiko eta kuestionatzaileak ditu. Bigarrenik, postpornoa abiatzen da ‘Do It Yourself’-etik, kapitalismoaren aurka. Produkzio postpornoa batez ere Bartzelonan eta Latinoamerikan egiten da, eta egia da produkzio hauetara sarbidea ez dela hain erraza testuinguru honetatik kanpo dagoen norbaitentzat. Baina, queer perspektiba eta perspektiba transfeminista edukiko duen pornoarekin topatzea errazagoa da gaur egun. Gazte bat pornoa bilatzen hasten denean, nagusitasuna duena topatuko du, eta nire ustez, interes gutxien duena da, gutxien emango diona da. Gehiago emango digun pornoa bilatu beharko duguna da, baldintza onekin produzitutako pornoa. Beraz, ordaindu egin beharko dugu pornoagatik. Pornoaren produkzioan dabiltzanentzako lan baldintza onak nahi baditugu, erabaki dezaten aktoreek zein eszena grabatu nahi dituzten eta zeintzuk ez. Baimenean eta desiran oinarritutako pornoa nahi badugu bestelako porno orrialdetara jo beharko dugu, eta ordaindu egin beharko dugu. Sarbidea zailagoa da, baina badago.
Bestalde, badakit alarma moduko bat dagoela gazteek pornora daukaten sarbideari buruz. Arazoa ez da pornoa, kontua da sarbide duten hezkuntza sexual bakarra pornoa dela. Hezkuntza sexuala hezkuntza programetan sartzea beharrezkoa da. Hezkuntzak transbertsalagoa izan behar du gaztetatik. Plazera, mugak jarri behar direla ulertzea, zer nahi duzun eta zer ez ulertzea, eta hori guztiaz hitz egitea.
Duela 30 urte sexiliatu zinen Irundik. Zein jazarpenekin egin zenuen topo?
Gaur egungo garaiekin alderatuta oso ezberdina zen ordukoa. Orduan, gay, lesbiana edo trans izatea, edota finkatutako kuadrilla bat ez edukitzearekin lotutako gauzak oso ezberdinak ziren. Irun hankamotz geratzen zitzaidan, eta banekien hemendik joan behar nuela ni izan ahal izateko. Niretzat Irun ez zen leku LGTBfobiko bat, baina bai sentitzen nuela kanpoan zerbait bilatu behar nuela, hemen ez zegoena. Inoiz ez nuen imajinatzen postpornoa egiten bukatuko nuenik, edota lan egingo nuenik heziketa sexualean eta BDSM praktiketan.
Zer aldatu da Irunen?
Dena aldatu da. Ekainaren 28an manifestazio bat egiten da eta! Iaz, Moskun egin zen manifestazioan izan nintzen, txikia izan zen, baina egin zen. Proposamen oso interesgarriak egiten dituzten bi kolektibo daude edota egon dira Irunen: Lumak Haize eta Su Txikian. Gainera, dragak ere topera dabiltza. Moskuko jaietan ‘drag king’ batzuk ikusi nituen oholtza gainean, eta delirio bat izan zen niretzat. Mosku asko maite izan dudan punkaren habia da, baina testuingurua oso heterosexuala eta maskulinoa zen. Halako batean, iazko Moskuko jaietan, drag hauek ‘mamarratxeoan’ ikusi nituenean hunkitu egin nintzen. Agian, oraingo gazteek ez dute Irundik joateko beharrik, eta Irun bizigarri eta gozagarri den leku bat da gorputz disidenteentzako. Hori da berririk hoberena, eta aldaketa izugarria.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.