jueves, 27 de junio de 2024

#hemeroteka #lgtbi #ekainak28 | Udaletik eskerrak, sexu liberazioaren alde borrokatu dutenei

Ortzadar bandera Irungo udaletxean //

Udaletik eskerrak, sexu liberazioaren alde borrokatu dutenei

Ekainaren 28a LGTBIQ+ Harrotasunaren eguna dela eta, Irungo Udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du.
Leire Perlines | Bidasoko Hitza, 2024-06-27
https://bidasoa.hitza.eus/2024/06/27/lgtbiq-harrotasunaren-eguna/

Irungo Udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, eta horrela dio testuaren hasierak: “Irungo Udalak eskerrak ematen dizkie sexu liberazioaren alde borrokatzeko bat egin duten pertsona eta talde guztiei, oraindik ere antolatzen eta gizartea sentsibilizatu, kontzientziatu eta eraldatzeko lan egiten jarraitzen baitute gainera”.

Ekainaren 28 honetan LGTBIQ+ kolektiboaren eskubide eta askatasunen aitortzan egindako aurrerapenak ospatu eta aldarrikatu nahi dituzte, baina, oraindik, berdintasuna lortzeko asko falta dela azpimarratu dute: “Zoritxarrez, oraindik ere eraso homofoboak gertatzen dira gure gizartean, eta sexu orientazio eta identitatea gorroto delituen bigarren zergati nagusia da Euskadin: kasuen %20 horregatik gertatzen dira”.

Bestalde, beste aurrerapauso bat ospatu nahi dute: pertsona transak genero identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko legearen onarpena. Udalaren hitzetan, ekimen horri esker LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen osasun, hezkuntza eta lan arloko eskubide eta bermeak areagotu ditugu.

Ildo horretatik, adierazi dute sei hilabetean transexualitateari arreta emateko zerbitzuak jarriko direla martxan, eta ikastetxeetan sexu identitateagatik ez diskriminatzeko protokoloak sortuko direla. Udalaren fatxadan ortzadar bandera jarriko dutela ere aurreratu dute, eta ekainaren 28aren harira antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Gauzak horrela, Irungo Udalak hiru konpromiso hartu ditu:
  • LGBTIQ+ kolektiboko pertsonentzat erreferentziazko guneak sortzea, sareen sorrera bultzatzeko eta informazioa emateko.
  • LGBTIQ+ kolektiboen errealitateak ezagutzera ematea, rol eta estereotipoak deuseztatzeko eta sexu askatasuna sustatzeko.
  • Sexu aniztasunaren eta generoaren inguruan sentsibilizatu eta trebatzeko programak sustatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.