viernes, 26 de junio de 2015

#hemeroteka #ekainak28 | Gay, lesbiana eta transexualen askapenerako nazioarteko egunaren harira, manifestazio bat egingo dute larunbatean

Irudia: Irutxuluko Hitza
Gay, lesbiana eta transexualen askapenerako nazioarteko egunaren harira, manifestazio bat egingo dute larunbatean
Udalak bat egin du hainbat elkarterekin, eta bandera koloreaniztuna udaletxeko fatxadan jarriko du
Irutxuloko Hitza, 2015-06-26
http://irutxulo.hitza.eus/2015/06/26/gay-lesbiana-eta-transexualen-askapenerako-nazioarteko-egunaren-harira-manifestazio-bat-egingo-dute-larunbatean/

Gay, Lesbiana eta transexualen askapenerako nazioarteko eguna dela eta, hainbat elkartek iganderako [sic] manifestazio bat antolatu dute, Bulebarretik, 18:00etan. Donostiako Udaleko Giza Eskubideen atalak bat egin du Donostia Kulturarekin eta Gehitu, Errespetuz, AMPGYL, Chrysallis [sic], Garaipen, EHGAM, Kitzikan, Donostiako Bilgune Feminista eta Medeak elkarteekin, sexu-askapen afektibo-sexualaren aldeko egunaren harira. “Tolerantziaren eta berdintasunaren alde lan eginez. Helburu nagusia da pertsonek duten sexua, joera sexuala edo eta sexua identitatearen arabera diskriminatuak ez sentitzea”, dio udalaren oharrak.

Hala, udalak gogorarazi du, Giza Eskubideen ataletik pertsonen askatasun afektibo-sexualaren defentsan lan egiten duten elkarteen proposamenak laguntzen dituela. Hala, bandera koloreaniztuna udaletxeko fatxadan eta hiriko autobusetan ipiniko duela jakinari du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.