sábado, 27 de junio de 2015

#hemeroteka #moda | Balenciaga eta arte eszenikoak

Imagen: El Diario Vasco
Balenciaga eta arte eszenikoak
Juan Mari Zubiarre | El Diario Vasco, 2015-06-27
http://www.diariovasco.com/costa-urola/201506/27/balenciaga-arte-eszenikoak-20150627001116-v.html

Cristóbal Balenciaga moda-sortzaileak mundu eszenikoarekin izandako harremana bistaratu nahi du 'Balenciaga eta arte eszenikoak' erakusketak; aurrenekoz, gainera. Harreman hori oso oparoa izan ez zen arren, ezin da esan puntuala izan zenik ere, Balenciaga hiru hamarkadaz aritu bai-tzen Espainiako zein Frantziako autoreentzat eta agertokietako figura nagusientzat lanean. Jean Cocteau, Albert Camus, Jacinto Benavente eta tankerako autore entzutetsuen pertsonaiek jantzi zituzten Balenciagaren diseinuak.

Aldamar jauregian udan izango den erakusketan, irudien eta dokumentuen 80 erreprodukzio egongo dira ikusgai (egitarauak eta prentsa-ebakinak, besteak beste); halakoen bidez, orduko eszena-arteen giroan murgilduko dira bisitariak.

Programa berria aurten
Museoak 'Gorputza, soinekoa eta mugimendua' gai tematikoaren inguruko programa bat abiarazi du aurten, eta hortxe kokatzen da honako erakusketa hau. Programak hainbat proiektu mota nahasten ditu (erakusketekin, prestakuntzarekin eta esperientziarekin lotuta), eta nolabaiteko elkarrizketa sortzen du hizkuntza eta diziplina artistikoen artean.

Zinematografiarekin ez ezik, mundu eszenikoarekin ere izan zuen harremanik Cristóbal Balenciagak, nahiz eta erlazio hori ez den hain ezaguna. Maiz, orduko giro artistiko eta intelektualetako jendearekin zuen adiskidetasunaren bidez esku hartu zuen Balenciagak arte eszenikoen esparruan.

Hiru hamarkadaz, hainbat jan- tzi diseinatu eta egin zituen moda-sortzaile handiak, antzerkian, dan-tzan, kantuan eta beste emankizun batzuetan erabiltzeko. Erakusketan, ekarpen gogoangarri haietako batzuk daude ikusgai.

Erakusketaren osagarri, joskin-tzan trebatzeko bi ikastaro eskainiko ditu museoak. Uda honetako ikastaro espezializatuak anatomia, gorputzaren modelajea, eta manikiak zein soingainekoak egiteko teknikak izango ditu ardatz. Bérèngere Ruffin irakasleak emango du arropa erakusgai jartzeko euskarriak egiteko ikastaro teoriko-praktikoa, uztailaren 1etik 5era bitartean.

Udazkeneko ikastaro espezializatua, berriz, jantzi eszenikoak egiteari buruzkoa izango da, urrian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.