Irudia: Kitzikan / Hungaria |
Kitzikan UribeKosta, 2015-06-29
https://kitzikanuribekosta.wordpress.com/2015/06/29/queer-mugimendua-kaleak-aztoratzen-europan/
Asimilazioaren eta eragile batzuen jarrera lotsagabearen gainetik, dozenaka enfrentamendu izan dira munduan zehar Stonewall-eko matxinadaren urtemugan. Queer mugimenduak berriro ere agerian utzi du disidentzia sexualaren abangoardia dela, asimilazioa eta instituzioen diru laguntzak bilatzen dituztenen gainetik, benetako zapalkuntzaren kontrako borroka integrala eta koherentea garatuz kalean poliziaren eta ejertzitoen aurrean eta debekuen gainetik.
Turkia:
Ehunka disidente sexual, Istanbul eta Angorako kaleak aztoratu zituzten gobernuaren debekuari aurre eginez. Turkiako Udaberri Arabiarrean parte hartu zuen Queer Intifade antolakundeak, -atzoko mobilizazioa bere horretan mantendu zuen antolakunde bakarra estatuaren debekuaren berri izandakoan- manifestazioan parte hartutako kideak txalotu ditu eta “udaberria luzatzeko deia” zabaldu zuen.
Ukrainian:
Kiev hiriburuan, Upogao gazte antolakundeak, poliziaren debekuari aurre egin zion manifestazio zaratatsu batekin. Gogor oldartu ziren poliziek bildutako disidente sexualen kontra. Antolatzaileek, gogor salatu zuten gobernu faxistaren ezkutuko totalitarismoa eta Europar Batasunetik jasotzen duen babesa, Donbass-eko autodefentsekin elkartasuna ere adieraziz. Manifestazioan zehar, 20 pertsona atxilotu zituzten, horietako 12 Upogao queer antolakundeko kideak. Manifestazioa hilaren 6an burutu zen. Ekainak 28 honen arira, antolakundeak jakitera eman du, poliziak talde neofaxistez baliatu zela manifestazioa oldartzeko.
Errusian:
Mosku hiriburuan, maiatzak 30 burutu zen protesta. 12 kide atxilotu zituzten egun hartan eta ekainak 28an horien askatasuna exijitzeko egindako manifestazioaren kontra ere oldartu zen polizia. Kristau ortodoxoek manifestazioaren kontra ere oldartu ziren poliziarekin batera. Hainbat zauritu larri izan ziren.
Hungarian:
Budapest hirian, manifestazioa ere debekatu bazuten ere, bertan bildutako jendetzaren aurrean, poliziak ez zen mobilizazioaren kontra oldartu. Ala ere, bertako sexu askapenerako koalizioko hiru kidek epaitegira deitu dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.