lunes, 7 de marzo de 2022

#hemeroteka #homofobia | Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Getxon

Berria / Iaz Basaurin gertatutako eraso homofoboa salatzeko manifestazioa //

Eraso homofobo bat egin diote adingabe bati Getxon.

Biktimak udaltzainengana jo zuen erasoa salatzera.
Berria, 2022-03-07

https://www.berria.eus/albisteak/210477/eraso-homofobo-bat-egin-diote-adingabe-bati-getxon.htm 

Algortan izan zen erasoa, larunbateko goizaldeko ordu bietan. Inauteriak ospatzen ari ziren herrian, eta, lekukoen arabera, ustezko erasotzaileak sua eskatu zion adingabeari, San Nikolas plazan. Hark ezetz erantzutean, ukabilkada bat eman zion erasotzaileak, eta ‘marikoi’ deitu. Biktimak hematoma bat dauka begian, ebaki bat masailean, eta hainbat ubeldura gorputzean, ukabilkadarekin lurrera jausi zelako. Auzoan zeuden udaltzainengana jo zuen biktimak lagun batekin erasoa salatzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.