Irudia: Noticias de Gipuzkoa |
Hainbat ekintza antolatu dituzte kolektiboa ikusgarriago egiteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko.
A.D. | Noticias de Gipuzkoa, 2019-06-22
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/06/22/vecinos/debagoiena/bergarak-bat-egin-du-lgtbi-harrotasun-egunarekin
Ekainaren 28an Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, LGTBI+ kolektiboaren ikusgarritasuna bultzatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko. Horren harira, Udalak, Bergarako Harrotasuna taldearekin eta Euskadiko Gazteria Kontseiluarekin batera, aste osoko egitaraua prestatu du.
Ekimenaren aurkezpenean, udaleko Berdintasun zerbitzuko arduradun den Maider Urbietak elkarlan hori nabarmendu zuen, besteak beste, ‘Gune Anitza’ adibide gisa jarriz. “’Gune Anitzaren’ zigilua duten herriko gune, elkarte, saltokietan... errespetatu egingo dira sexu eta genero aldagai guztiak, eta leku horietan ez dira onartuko eraso LGTBI fobikoak”, azaldu zuen.
Harrotasunako kide den Aritz Oteizak aditzera eman zuenez, taldea orain dela bi urte pasatxo sortu zuten. “Alboko herri batetik ideia hartuta, zebra-bide bat ortzadar kolorez margotu genuen Agorrosinen eta espero baino jende gehiago batu genuen;horrek indarra eman zigun ekimenak antolatzen jarrai-tzeko”, zehaztu zuen Oteizak.
Era honetan, datorren asteartean, sei eta bederatzi urte bitarteko haurrei zuzenduta, Maite Frankok ipuinak kontatuko ditu udal liburutegian (18.30). Asteazkenean, aldiz, ‘Bar Bahar’ pelikula proiektatuko dute Irizar jauregian (19.00), eta ostegunean, ‘Gune Anitz’en zigiluaren banaketarekin batera, talde argazkia aterako da Munibe plazan (15.00). Egun horretan, ‘perfomance’ bat ere egingo dute Irala kalean (19.00). Bukatzeko, ostiralerako, Koordinadora Transmarikabollo Feministak eskualde mailako manifestazioa deitu du Oñatin (20.00).

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.