Imagen: Naiz / 'Couple climbers' |
Jaume Peirok eta Alex Gonzalezek elkar musukatzen Instagram-en zintzilikatutako argazki batek 70.000 bisita izan ditu. Alpinista gazte hauek «LGTBI komunitatea eskaladaren munduan» izeneko idatzia kaleratu dute. Errespetua eta berdintasuna eskatzen dute.
Andoni Arabaolaza | Naiz, 2020-03-16
https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2020-03-16/hemeroteca_articles/couple-climbers-en-irudi-batek-aparteko-oihartzuna-izan-du
Jaume Peiro eta Alex Gonzalez alpinista zein eskalatzaile gazteak dira; 19 eta 17 urte dituzte, hurrenez hurren, eta “Couple climbers” izenez ere ezagutuak dira. Gazteak dira, bai, baina zailduak ere bai. Ibilbidea egiten ari dira, eta, laburra bada ere, kontuan hartzeko modukoa da. Gazteon zaletasunak munduko pareta ezberdinetara eraman ditu: Maroko, Patagonia, Yosemite, Kanada, Alpeak... Mundu txiki horretan indarrarekin sartu dira, eta, egin dituzten lehen lerroko jarduerei esker, gazteen artean elitean sartu direla baiezta genezake. Alabaina, oraindik izen handirik ez dute. Hori ziur aski denboraren poderioz iritsiko zaie.
Bederen, argi eta garbi utzi dute alpinismoaren eta eskaladaren aldeko apustu sendoa egin dutela. Horrela ulertzen dute beren bizitza. Eta horregatik, besteak beste, heldu den udararako esku artean erronka erakargarria dute. Hiru hilabeteko espedizioa da; hain zuzen ere, Brasil, Peru eta Boliviara eramango dituena. Helburu zehatz batzuk biribiltzen saiatuko dira, eta horretako ekaina, uztaila eta abuztua aurretik dituzte. Hormatzarrak, alpinismo teknikoa… Hots, Esfinge Perun, Pedra Riscada Brasilen, Saturno mendia Bolivian... Bidaia honekin orain arte jarritako zimendua sendotu nahi dute; izan ere, koskortzeaz gain, hazi egin nahi dute.
Gazte ezagunak direla baiezta genezake, baina harrigarriena da publiko orokorrera heltzera eraman dituena sare sozialetan publikatutako argazki bat dela. Elkar musukatzen. Instagram-en zintzilikatu zuten, baita, era horretara, beren sexualitatea azaldu ere. Bikote zirela lau haizetara hedatu zuten. Argazki horrek makina bat bisita eta iruzkin jaso zituen. Hori gutxi ez, eta Alpeetan berriro ere elkar musukatzen ateratako beste irudi bat sare sozial horretan sartu zuten. 70.000 bisita izan ditu!
Armairutik ateratzeko jarrera aktibo horrek “indar” handia hartu du, bikote honen jarduera alpinistikoen argazkiek baino askoz ere handiagoa. Soilik, alde bateko edo besteko irudiek jasotzen dituzten bisitetan oinarritzen gara. Hedapen ikaragarria izan du, alegia. Gazteok elkar maite dutela eta bikotea direla publiko egin dute, eta, eliteko kirol gehienetan bezala, alpinismoan zein eskaladan ere jarrera hori ez da batere ohikoa.
Gazteok GARAri aurreratu diotenez, eskaladako lehiaketetan elkar ezagutu zuten: «Instagramen bitartez, harreman hori ehuntzen joan zen. Besterik gabe; inolako helburu zehatzik gabe. Asko hitz egiten genuen, eta egun batean elkar ezagutzeko gogoa piztu zitzaigun. Eragozpen bakarra genuen: Madrilen eta Valentzian bizi gara. Baina ausartu, hegazkin txartel bana erosi eta bi astera, elkar ezagutu gabe, bidaia bat egin genuen».
Ondoren, aipatu dugun argazkia heldu zen. Elkar musukatzen. Alpinista gazteok argitu nahi izan digute, beraien sexualitatea azaltzeko ez dutela beharrik ezta presiorik ere izan: «Bikote ginela esan nahi genuen, eta aitzakia hori bilatu genuen. Behin argazkia argitaratuta, bidea libre genuen. Gogoz ginen irudi hori zintzilikatzeko. Gogoa bai, baina beharrik ez. Azalpenak emateko ere ez».
Nolabait esan, argazki horrek alpinisten zein eskalatzaileen kolektiboan “zalaparta” piztu du; guk dakigunez, bederen, gure ingurumarian elite mailan sexu bereko bikoterik publikoki ez delako agertu. Peirok eta Gonzalezek gehitu nahi izan dute beraien sexualitatearengatik ez dutela euren burua inoiz zigortuta izan. Gonzalezek, adibidez, duela pare bat urte lehenik eta behin senitartekoei eta, ondoren, ingurukoei azaldu zien. Peirok, berriz, argazkia Instagram-en zintzilikatu arte ez zion inori ezer esan. Eta senitartekoen aldetik ez zuen oztoporik bizi.
Oro har, protagonistok baieztatu digute argazkia publikatu ondoren ez dutela arazorik izan: «Jendearen babesa jaso dugu. Ez dugu kontu txarrik bizi: ez eskaladaren munduan, ez ikastetxean... Agian, eite negatibo bat egon daiteke. 2020. urtean gaude, eta batzuek gai hau notizia berezia balitz bezala har dezakete. Horrek pena ematen digu. Guk soilik gure harremana bisualizatu egin dugu. Nahiz eta homosexualitatea askoz ere normalizatuago egon, gizarteak urrats gehiago egin behar ditu oraindik. Uste dugu eskaladaren mundu honetan aitzindariak izan garela».
Mezu argia
Zalantzarik ez dago: argazki horrek eskalatzaileen kolektiboan oihartzun zabala izan du. Eta oihartzun hori aipatu dugunez, gazte hauei galdetu diegu elitean egoteagatik ez ote duen izan hedapen handiagoa. Erantzuna honakoa da: «Ez dugu batere garbi. Kontua da argazki hori ez dela ‘prentsa arrosan’ azaldu, baizik eta hedabide espezializatu batean. Deigarria izan da. Ez luke izan behar, baina... Berriro diogu, lehenak izan gara eliteko mundu honetan hori egiten. Jende askok ezagutzen gaitu, argazkia eta ‘notizia’ bolo-bolo ibili dira. Argi duguna da elkar musukatzen atera ditugun argazki horiei esker, jende askok esan digula beraientzat lagungarri izan direla. Ohartu gara ere, eskalatzaileen kolektiboan armairutik ateratzen diren gehien-gehienak neskak direla. Antza denez, mutilei zailagoa egiten zaie urrats hori egitea. Boom-a handia izan denez, orain hasi gara bikote homosexual gehiago ezagutzen. Ez asko, baina... Eta hauek guztiek beren egoera eta dituzten zailtasunak azaltzera hurbildu dira. Uste dugu beste kirol batzuetan errepresio gehiago dagoela eta eskaladan dagoen jendea irekiagoa dela. Gay den eliteko futbolariren bat ezagutzen al duzu? Guk, bederen, ez. Eta, jakina, egon badago».
Bide batez, ez dute uste zorionekoak izan direla, eta azpimarratu ere eskalatzaileen kolektibotik (eta kanpotik ere) ez dutela mezu homofoborik jaso: «Gustu txarreko komentarioren bat edo beste bai, baina sutan jartzen duten izaera horretako mezurik ez. Gure ingurumarian, eskaladakoan, ez dugu hori ikusi. Oso ohikoak bihurtu diren adierazpen matxistak oraindik entzuten dira. Eta eskalatzaileek, oro har, onartzen dituzte. Ziur aski batzuek beren sexualitatea ezkutatzeko; edo babes modu bat izan daiteke».
Gonzalez eta Peiro harro daude argazki hori argitaratzeagatik eta eskaladaren munduan izan duen oihartzunarekin. Baina ez dira irudi horretara mugatu. Idatzi bat ere kaleratu dute. Edukia: LGTBI komunitatea eskaladaren munduan. Eta eskaera argia da: errespetua eta berdintasuna. Gazteok diote eskaladan jarduten dutenek pentsamolde nahiko irekia dutela. Baina, era berean, gehitu nahi izan dute borrokan jarraitu behar dela berdintasuna benetakoa izan dadin: «Hitz hauei itxura ona hartzen zaie, eta horrela da; baina errealitatea bestelakoa da. Jendeak gisa honetako artikulu bat kirol hedabideetan irakurtzen duenean, zalantzan jartzen du lerro horiek zabaltzeko bitarteko egokiena den. Horiek ez dakite, ordea, elkarren artean errespetua egongo balitz, aldarrikatzen dugun hau guztia ez litzatekeela beharrezkoa izan behar. Sexu bereko pertsonak gustuko baditugu, zergatik ez dugu horren berri emango? Jarrera horri ezin diogu beldurrik izan. Ezin dugu geure burua zigortu».
Lerroburu nagusi hauek jasotzen dituen idatzi hori webgune batean (Wogü) argitaratu zuten. Horrela eskatuta. Ez zen Peiro eta Gonzalezen asmoa: «Uste dugu idatzi horrekin asmatu dugula. Webgunearen zuzendariak esan zigun lehen hamar sarreren artean irakurrienetarikoa izan zela. Onartu zigun ere, hasieran komentario homofoboak jaso zirela. Baina horiek guztiak ezabatzea erabaki zuen. Gure aldetik aitortu behar dugu idatzi horrek oihartzun zabala eta bikaina izan duela. Eskalatzaile askok esan digute mezuarekin erabat identifikatzen direla. Hori gutxi ez, eta jende askok idatzi digu».

No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.