lunes, 10 de diciembre de 2018

#hemeroteka #lgtbi #literatura | Ainhoa Learte Usabiaga eta Julene Iturbe Epeldek irabazi dute Madelon literatur lehiaketa

Hitza / Irabazleak, antolatzaileak eta Altxuren senideak gaurko sari banaketan //

Ainhoa Learte Usabiaga eta Julene Iturbe Epeldek irabazi dute Madelon literatur lehiaketa

Ania Latorre Armentia eta Lili Aduriz Etura izan dira saila bakoitzeko bigarren sailkatuak; Xanti Altxuren oemenz antolatzen du lehiaketa EHGAMek.
Ikerne Zarate | Oarsealdeko Hitza, 2018-12-10
https://oarsoaldea.hitza.eus/2018/12/10/galeria-ainhoa-learte-usabiaga-eta-julene-iturbe-epeldek-irabazi-dute-madelon-literatur-lehiaketa/ 

Seigarren Madelon sariak banatu dituzte gaur. Madelon Literatur LGTBI Lehiaketa EHGAMek antolatzen du Xanti Vicente Altxu zenaren omenez, eta bi urtetik behin egiten dute. Errenteria-Oreretakoa da 18-25 urte arteko saileko irabazlea, Ainhoa Learte Usabiaga; Sail horretako bigarren sailkatua, berriz, Ania Latorre Armentia gasteiztarra izan da. 18 urte arteko sailean Julene Iturbe Epelde azpeitiarra izan da irabazlea, eta Lili Aduriz Etura errenteriarra bigarren sailkatua. Azken hori izan da sari banaketan izan den bakarra, beste hirurak arrazoi ezberdinengatik ez dutelako aukerarik izan bertaratzeko.

Learteren amonak jaso du errenteriarraren saria, eta bere amak, berriz, ekitaldirako prestatuak zituen lerroak irakurri. “Poz ederra” sentitu duela saria irabazterakoan idatzi du Leartek, “ez delako edozein sari. Izan ere, konprometitua sentitzen naiz kolektibo honekin, defenditzen duen normalizazioarekin eta bizikidetzarekin”. ‘Koloreztatzeko mihisea’ da bere narrazioaren izenburua, eta bertan irakaskuntzak, eskolak, ikastolak duen botereaz, ahalmenaz gogoetatu duela idatzi du, eta ipuinak asko duela errealitatetik: “Pertsonai nagusiak, zein bigarren amilakoak errealitatetik hartu ditut. Protagonistak bizi duen egoera zer eta zein den ez jakitearen egoera ere errealitatea da, barrualdean pertsona bat sentitzea eta kanpora begira oso bestelakoa. Zoritxarrez ezberdina izateagatik jasaten dituen iraintzea eta umiliazioa ere errealitatetik hartuak dira”.

Mezu ederra utzi duena Madelon sariketaren atal nagusiko irabazleak: Gazteena dela etorkizuna esan du, beren esku dagoela gizartea eraldatzea, “justuak izan eta aniztasunaren aurrean errespetuzko jarrera izatea.Egin dezagun bada”. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da gaur. Egun honekin egiten dute bi urtetik behin sari banaketa, eta ez dela kasuala dio [Mikel] Martinek, nahita hautatu zutela, “izan ere munduko 70 herrialdek baino gehiagok sexu bereko pertsonen harreman afektibo sexualak jazartzen dituzten legeak dituzte indarrean; zazpi herrialdetan heriotza zigorra ezartzen zaigu: oraindik orain badira estatuak eta mandatariak, eliz gizonak, erlijioak, eta komunikabideak gure kontrako gorrotoa bizitu eta gure aurkako jazarpena bultzatzen dituztenak”.

LGTBIfobiei aurre egiteko tresnarik baliogarriena zein den ere argi du, gaiaz hitz egitea, eta horren harira Bafarroako Gobernuak abiatu duen kanpaina nabarmendu du hautsak harrotu dituelako askatasun afektibo sexuala ulertzen eta errespetatzen ez dutenen artean, “badirudi zauri asko urratu dituela sexu heziketaz hezkuntzan ahalik ea azkarren hitz egiten hasteko programak. Horren adibidea da Iruñean gertatzen ari dena”.

Askatasun afektibo sexualaz hitz egiteak ez dituela haur edota gazteak lesbiana, gay edota transexualak bihurtzen esan du, “pertsona bakoitzak bere identitatearen desioa jazarpenik gabe aukeratu ahal izatea dakar heziketak, beldurrik gabe hautatzea, eta errespetuzko giroa sortzen du aniztasun afektibo-sexualarekiko”. Lehiaketaren erantzunarekin ere pozik azaldu da Martin: iaz baino 11 lan gehiago aurkeztu dituzte aurten, “iaz zortzi izan ziren, eta aurten 19. Irabazle guztiak emakumeak izatea nabarmendu nahiko nuke, baita irabazi duten au lanek euskaraz aurkeztutakoak izan direla”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.